You are on page 1of 6

Nola instalatu LibreOffice 5.

2
euskaraz lan egiteko
1. Deskargatu eta exekutatu, esate baterako hemendik:
http://librezale.eus/wiki/LibreOffice

librezale.eus webgunetik hartutako pantaila-argazkia.

Gure asmoa LibreOffice 5.2 euskaraz instalatzea bazen ere, hortxe agertu
zaigu dena gaztelaniaz. Gure lantokian Windows gaztelaniaz zegoelako,
ziur aski.
Hortik aurrera jarraibide eta argibide guztiak gaztelaniaz eman
zizkigun Windows-eko pakete instalatzaileak.
Saihestu instalazio ohikoena, tpica edo estandarra eta hautatu bestea; instalazio
pertsonalizatua.
Hizkuntza pakete eta hiztegi guztiak instalatzeko behar diren aukerak egin. Euskararekin
batera erabiliko dituzun beste hainbat hizkuntzatako paketeak instalatzea duzu. Erraza da.

Lehenetsitako gaztelaniarekin batera guk euskara hizkuntza paketea, ingelesa, frantsera...


Beste hizkuntza pakete batzuk ere gordetzeko eskatu genion programa instalatzaileari.

Herramientas > Opciones; Tresnak > Aukerak eta, interfazea-eta, euskaraz lehenetsi.

Goiko menuan Herramientas horretan klik egin eta menua


beherantz zabaldu eta gero, azpi-azpian Opciones hitzan klik egin.
Configuracion de idioma horretan klik egin euskara lehenesteko.

Hobelex zuzentzaile ortografikoa eta lexikoa deskargatuko dugu


hemendik:
http://www.uzei.eus/hobelex/

eta deskargatu eta gero exekutatuko dugu.


Gero, berriro ere Tresnak > Aukerak > Hizkuntza ezarpenak >
Idazteko laguntza

Amaitzeko, Hunspel SpellChecker ingeles zuzentzailea desgaituko dugu


gure Hobelex honek lehentasuna izan dezan.

Hobelex horrek euskara hiztegietan erabat onartuta ez dauden hitzak,


(?kurtso, ?magisteritza, ?sukaldatu... bezalako hitzak), urdinez azpimarratuko
dizkigu eta hitz horien alternatibak eskainiko dizkigu (Ez da zuzena, erabili:)

You might also like