You are on page 1of 9

IEK

Irakaslea: Haritz Irureta

PLANO MOTAK
Pelikularen zatiak.
1. Planoa: Zatirik txikiena da. Mozketarik gabeko grabaketa zatia da. Rek sakatutik rek sakatzeko tartea da. 2. Eszena: Plano multzoa da. Gai bera dute plano motak sortzen dute eszena. Lehen garai batean eszenak eta sekuentziak banatu egiten ziren, baina gaur egun ez da banaketa hau erabiltzen. Beraz, eszena edo sekuentzia gauza bera da.

Plano motak
Kamara, normalean, begien parean egoten da. Horrek, sortzen den irudia guri normala iruditzen zaigu, guk ikusiko bagenu bezala baita. Pikatua: Kamara goian jartzen da, eta goitik behera ikusiko bagenu bezala da. Hau, pertsona bat ridikulizatzeko edo indarra kentzeko erabiltzen da. Iretiko bista ere pikatu bat izango litzateke. Kontrapikatua: Kamara behean lurrean jartzen da, gora begira. Honek pikatuaren kontrako efektua egiten du, pertsonari boterea ematen dio, indarra. Orson wels-ek lurrean zuloa egin arazi zien, kamara han jartzeko, pertsonaiaren botere handia adierazteko. Hauek kameraren kokapenari dagokienez. Ondorengo sailkapena, kamerak enkoadratzen duen errealitate zatiaren araberakoak dira, plano irekik edo itxiak izan daitezke: Plano orokor nagusia (P. general): Dagoen planorik zabalena da. Ikuspegi orokor bat ematen du, paisaia bat Ez dio inongo elementuri garrantzirik ematen. Plano orokorra: Aurrekoa bezalakoa da, baina ikuspegi horretan, zerbaitek atentzioa deitzen digu, pertsona batzuk jolasten, hitzegiten Plano osoa: Pertsona osoa, mozketarik gabe azaltzen zaigunean. Hankak eta burua, biak ikusten direnean. Hiru laurdeneko planoa: Gorputzaren hiru laurdenak ikusten dira, belaun ingurutik, bururaino. Plano hau, bakeroen pelikuletan asmatu zuten, pistolak ikusteko. Plano ertaina (medio): Gerritik gora enfokatzean datza. Plano mota hau asko erabiltzen da, pertsona egiten ari den ekintza garbi ikusten baita. Plano hurbila (primer plano): Aurpegia azaltzen da, pantaila osoa hartzen du aurpegiak. Plano mota hau ez da gehiegi erabiltzen, duen indarra ez galtzeko. Sentimenduak adierazteko erabiltzen da, barre, negar egiten badu pertsonaiak. Plano hurbil-hurbila (primerisimo primer plano): Aurpegiaren zati bat azaltzen da, begiak ahoa Xehetasunezko planoa (plano detaile): Zerbaiten zati bat azaltzen da, detaile bat. Pelikula ulertzeko garrantzitsua izan daitekeen zerbait. Adibidez; Pertsonaiak, zerbait irakurtzera, idaztera doa eta planoan, zer irakurri duen edo idatzi duen azaltzen da, ikusleak ere irakur dezan.

IEK

Irakaslea: Haritz Irureta

Zenbait xehetasun
Planoko airea: Planoan, objektua, pertsonaia leku ezberdinetan koka daiteke. Jartzen den tokiaren arabera pertsona horrek garrantzia gehiago edo gutxiago izan dezake. Objektuk ez du pantaila osoa betetzen, airea dago, hutsunea. Hutsune horrekin jolasten jakin behar dugu. Guk pantailak, irakurri bezala egiten ditugu, hau da, ezkerrean goian hasten gara eta hortik beheraka goaz. Gu pertsona bat perfilez jartzen baldin badugu, planoaren ezkerraldean, eskuinaldera begira, horrek ikusleari pista bat ematen dio, hitz egiten ari den beste pertsona, bere eskuinean dagoela jakiteko. Pantailaren banaketa: Pantaila 9 zati egiten da, erdiko lauak erabiltzen dira informazio interesgarria jartzeko. Goikoetan, begiak esaterako. Informazioa hortik kanpo jartzeko, arrazoiren bat egon behar du. Konposaketak egiterakoan, kontuan hartu behar da pantailaren zatiketa. Nahiz eta guri ez iruditu, egunero ikusten dugun gauzetan, objektuen kokapena oso neurtua dago, pentsatua. Gaur egunetan esaterako, beti plano bera erabiltzen dute, eta egian, pantailaren erdiko goiko puntuetan jartze dira. Ez balute horrela egingo, guri arraroa egingo litzaiguke, ohituta baikaude. Ikus efektuak. Ordenagailuz egin ohi dira asko. Leherketak, elementuak gehitu, argiztapenak... Letrak sartu... Flash back. Filmeko akzioan, atzera bueltatzea da. Askotan voz en off batek laguntzen du, soinu efektu batek edo ikus efektu batek, txuri beltzera pasa, kortinilla... Zerbait kontatzen ari da eta irudiak garai horretara joaten dira, denboran atzera salto egiten da. Batutan filma hasieran egiten da eta filma osoa garai hartan igarotzen da. Beste batzuetan, saltoa dago baina gero berriz gaur egunera itzultzen da akzioa.

Trantsizioak
Pelikula grabatzean, planoak grabatzen dira. Gero, muntaia egiterakoan, trantsizioak jartzen dira. Trantsizioak planoen tartean jartzen dira, batetik besterako saltoan. Batzuk denbora gutxi irauten dute eta beste batzuk gehiago. Hala ere, normalean, 2 segundo baina luzeagokoak ez dira izaten. 1. Kortea. Plano batetik bestera pasatzen da, tartean ezer sartu gabe. 2. Fundidoa: Plano bat eta bestea, gainjartzea da. Bi motatako fundituak daude: - Enkadenatuak: bi planoen artekoa denean, irudi bat ikusten dugu eta pixkanaka bestea azaltzen doa, bere gainean; gardentasun aldaketari esker. - Zurira edo beltzera: Irudia pixkanaka galtzen doa eta pantaila osoa txuri edo beltz kolorekoa geratzen da. 3. Gortinatxoa (cortinilla): Efektu bereziak dira, plano bat txikitu eta urrundu egiten da Normalean, ezkontzetako bideotan erabiltzen dira. Pelikuletan oso gutxitan ikusten dira. Ace aventura filmean adibidez. 4. Elipsea: Elipsean gauza bat ulertaraztea da, baina esan edo azaldu gabe. Filma arintzeko erabiltzen da, plano batetik bestera denbora edo gertakari bat pasatzen da, baina ikusleak sortu behar du bere buruan. Kontuz erabili behar da, ze ikusleak ez badu ulertzen, despistatu egin daiteke. Misteriozko filma edo sekuentziatan ez da erabiltzen, misterioa galtzen delako.

IEK

Irakaslea: Haritz Irureta

Kamara mugimenduak
1. Panoramika: Kamara mugitu egiten da, baina bere ardatzean, ezkerretik eskuinera edo goitik behera. Bi motatako panoramikak daude: - Jarraipenekoa: Objektu edo pertsona bati jarraitzen dio kamerak. - Aurkikuntzazkoa (descruvimiento): Kamara mugituz doa eta bat-batean zerbait edo norbait topatzen du. 2. Traveling: Kamara tokiz mugitzen da, normalean errail gainean mugitzen da, mugimenduak leunagoak izateko. Ohikoa izaten da, oinez doanean, kamara atzetik joatea. 3. Zoom: Planoa ireki edo itxi egiten da, zooma erabiliaz. 4. Gruarekin: Traveling-a eta panoramika, bien mugimenduen batura da. Kamara lurrean jartzeko aukera ere ematen du, baita leku bitxietan ere. 5. Toma aerea: Kamara helikoptero atean jartzen da eta handik grabaketa bat egiten da. 6. Barridoa. Kamerak egiten duen mugimendu azkar bat da. Panoramika bat bezala da, baina abiadura azkarragoan. Hasieran zerbait azaltzen da enkoadrean eta bat-batean kamara beste zerbaiten bila doa azkar, bidean mantxa sortuaz eta topatzen duenean geratu egiten da. Batzuetan bueltan etortzen da, hasierako enkoadrera. Guk grabatzeko nahiko zaila da, prezisio handia eskatzen baitu mugimenduak.

Kredituak
Filmaren hasieran eta amaieran azaltzen diren letrak dira. Hasieran azaltzen diren letrak gutxi izan ohi dira, izenburua, protagonista nagusien izenak eta zuzendariarena. Letra hauek azaltzen diren bitartean, irudi eta ekintza batzuk azaltzen dira. Hauek, filmaren laburpena direla esaten da. Bertan pelikularen erritmoa ikusi dezakegu. Hasiera azkarra badu pelikula ere akzioz betea izango dela suposa dezakegu. Amaieran azaltzen diren letrak asko ere gehiago dira. Bertan filmean parte hartu duten guztien izenak azaltzen dira eta baita bere zeregina zein izan den ere. Aktoreen kasuan, bere benetako izena eta filmean eginiko pertsonaiaren azaltzen dira.

AUDIOA
Ikus entzuneko lanetan beti dago irudia eta soinua. Isiltasun uneak ere egoten dira, hauek nahita eginikoak dira. Ikusle entzuleari zerbait adierazi nahi zaio isiltasun horrekin. Soinua, akzioa laguntzeko erabiltzen da, intentsibitatea igotzeko; sentsazioak sortzeko ere erabiltzen da, adibidez, beldurra. Isiltasun osoa dago eta bat-batean zarata bat, bolumen ozenean eta motza (gauza bera soinurik gabe ikusi ezkero, sustoa erdia da). Filmatan, soinu mota ezberdinak daude. Hiru talde handitan bana daitezke.

IEK

Irakaslea: Haritz Irureta

Elkarrizketak
Pertsonen arteko solasaldiak dira. Istorioa ikusleak ulertzeko edo kontatzeko, bertan azaltzen diren protagonistek hitz egiten dute. Pertsona hauen izaera edo maila sozialaren arabera, hizketaldia ezberdina da, bai gai edo eduki aldetik eta baita hitz egiteko eragatik ere. Bi elkarrizketa mota daude: Elkarrizketa zientifikoa. Hizlariak maila altuko hizkera dute eta gai zientifikoei buruz hitz egiten dute. Hitz tekniko asko erabiltzen dituzte, egunero erabiltzen ez direnak. Adibidez, matematikako buruketa edo ariketa bat azaldu, formula baten azalpena Kaleko elkarrizketa. Hizlariak maila sozial baxukoak izan ohi dira edo gazteak. Jerga, kaleko hitzak erabiltzen direnean esaten da. Laburdurak, hitz konkretuak, biraoak... Pelikula futuristek, zientzia fikziozkoak direnak; hitzak asmatu behar dituzte, mundu oso bat asmatu behar duelako. Hau ere kontuan hartu behar da film bat ikusi, egin edo aztertu behar dugunean. Elkarrizketak grabatzeko, plano kontra plano izeneko teknika erabiltzen da. Kamara lekuz aldatzen doa, ikuslearen begietatik ikusiko bagenu bezala. Hizlaria azaltzen da beti pantailan, entzulearen begietatik ikusita. Voz en off: Narratzaile batek gertatutakoa kontatzen duenean esaten da voz en off erabili dela. Hitzak entzuten dira baina ez da ikusten nor ari den hizketan. Gertatutakoaren laburpen bat egiten zaigu eta irudiak esandakoa baieztatzeko erabiltzen dira. Denboran saltoak egiteko erabiltzen da.

Soinu banda.
Filmek, elkarrizketaz gain, musika izan ohi dute. Pertsona bat arduratzen da hau gauzatzeaz. Aukera ezberdinak daude, musika berak egitea edo beste taldeek eginiko kantak pelikulan txertatzea. Musika mota asko erabiltzen dira filmetan, klasikoa, rocka, instrumentala, ahotsa dutenak... Musika pelikulan sartzeko era ezberdinak daude. Era bat, nahikoa erabilia, zera da; irratia entzuten da, abesti bat; halako batean, pelikulako pertsonaiak irratia itzaltzen du eta hau gertatzean musika amaitu egiten da. Akzioa laguntzeko erabiltzen da musika, tentsioa sortzeko, lasaitasuna sortzeko... Bakoitzerako musika mota bat erabiltzen da. Hala ere, ez da beti musika gogorra erabiltzen tentsioa sortzeko, biolinek eta musika klasikoak oso ongi bete dezakete lan hau. (mad max2). Soinu bandek garrantzia hartu zuten duela urte batzuk eta pelikularekin batera bertako musika eskaintzen zen disko cd batean jendeak eros zezan. (Gaur egun, bideojokoa
eskaintzen da filmarekin batera, etekinak askoz ere hobeak direlako. Musika eta zineak sortzen duten dirua adina sortzen dute bideojokoek bakarrik.)

Soinu efektuak.
Elkarrizketa eta musika ez direnak dira soinu efektuak. Efektu hauek sinpleenetik oso konplexutara joan daitezke. Normalean denbora laburreko soinuak izan ohi dira, segundotakoak edo motzagoak. 4

IEK

Irakaslea: Haritz Irureta

Giltza soinua, txanponena, zaldien hankena, autoen motor doinua, bozina, tiro hotsa, leherketa batena, sirenak, eguraldiarekin lotutakoak... Soinu hauek normalean muntaia egiterakoan sartzen dira. Filmetik at grabatzen dira eta gero sartu. Soinu hauek filma jantzi egiten dute, osatu. Detaileak jartzen ditu.

ARGIA
Grabaketak egiteko, argi asko behar da. Argi gutxi dagoenean, lenteak ezin du objektua ongi identifikatu eta denbora osoan enfokea aldatzen dabil. Hau ikuslearentzat oso deserosoa da. Horregatik eta eszena bera egun ezberdinetan grabatzen delako (ondorioz argi aldatzen da), argiztapen faltsua, fokuak erabiltzen dira. Hauekin grabaketa askozaz ere errazagoa da eta egun berean ordu gehiago aprobetxa daitezke. Grabaketak kanpoan eta barruan egiten dira. Bietan erabiltzen da argiztapena. Gezurra dirudi baina, kanpoan, egunez egiten direnean grabaketak ere, argiztapen faltsua erabiltzen da. Estudioan ere bai. Bertan, dena (soinua, argia...) kontrolatuago dago, eta beharrezko materiala eskuragarriago. Fokuak oso potenteak dira eta diru asko balio dute, hau normalean beste enpresa bati alokatu egiten zaio (produkzio lana). Gauez grabatzen dutela itxura egiteko, fokuei kolore urdina jartzen zaie. Honek itxura urdinxka bat ematen dio denari. Ikusleak ohituta daude eta hau ikustean, badakite pelikulako akzioa gauez gertatzen ari dela. Guk, flexoa, linterna erabiliko ditugu grabaketak egiterakoan. Kolorea emateko, koloretako zelofana erabili daiteke. Kamerek night shot aukera daukate, argi gutxi dagoenean erabiltzeko. Honek irudia berdexka bihurtzen du eta granoa gehitzen dio. Egunez erabili ezkero, irudia erre egiten du, hobe da ez erabiltzea.

KAMARA NOLA ERABILI


Zinta motak.
Bideo kamerak azken urteotan aurrera pausu handiak egin dituzte. Lehen analogikoan grabatzen zuten eta orain digitalean. Horrek grabatzeko euskarria aldatu du. Lehen oso zaila zen kamara bat etxean izatea, garestiak zirelako (600) eta hau lantzeko behar zen tresneria ere oso garestia zelako. Gaur egun edozein etxetan aurki daiteke kamera bat eta hau editatzeko, ordenagailu bat nahikoa da. Ondorioz etxean eginiko bideo asko dago eta baita hauek ikusteko aukerak ere internet dela medio (you tube, tu.tv, esukaltube). Zinta mota ezberdinak: Zinta analogikoak HI8. Jada ez da asko erabiltzen eta egia esan,zinta hauek nahiko garestiak dira. Erdi analogiko erdi digitala da. Badira kamara analogikoak zinta hau erabiltzen dutenak eta baita digitalak (hasierakoak) ere zinta hau erabiltzen dutenak. Guk badaukagu honelako kamera bat. Kamera honek duen abantaila, kamera analogikoak grabatzen dutena, bertan ikusi daitekeela da eta ordenagailura pasa daitekeela fireware bitartez. Zinta analogikoak digitalizatu ditzakeela alegia.

IEK

Irakaslea: Haritz Irureta

Zinta digitala Minidv. Orain zintan grabatzen duten kamera guztiek zinta mota hau erabiltzen dute. Zintak txikiak dira eta honek kameraren tamaina txikitzea ahalbidetu du. Ondorioz, komodoak eta arinak dira. Kamera hauek, kalitate handiko irudiak hartzen dituzte. Mini DVD. Tarteko formatu bat da. Ez da asko erabiltzen eta galdu egingo dela uste dut. DVDa baina txikiagoa da,baina hala ere, Mini DVDaren tamaina handi xamarra da eta kamerek forma arraro dute, borobil-gune bat. Grabatua zuzenean ikus daiteke DVD irakurlean eta hori da formatu honek daukan abantailarik handiena. Disko gogorra. Orain mota honetako kamerak dira gehien erabiltzen direnak. Oraindik garesti xamar daude baina ez lehen zeuden bezain garesti. 300tan lortu daiteke kamara txukun bat. Gero eta disko gogor handiagoa dute eta grabatzen duten irudia ere gero eta kalitate hobeagokoa da. 60 GB-tako disko gogorrekoak daude, hau grabaketa ordu mordoa da. Grabatutako fitxategi digital bat da eta ordenagailura pasa eta lantzea oso erreza da.

Kameraren funtzionamendua, botoiak.


Kamera piztu, gurpiltxoa jiratuaz. Hau egitean, kamera modua aukeratzen dugu. Hasi beti kamera moduan egiten da. Play/edit modura pasatzeko, berriz jiratu gurpiltxoa. Bi modu daude, ikus ditzagun: Kamera. Bideoa grabatzeko erabiltzen da modu hau. Pantailan ikusten duguna grabatuko du. Honetarako rek botoia asakatu eta amaitzek orek botoia sakatu berriz. Play edit. Modu honetan, grabatutakoa ikusten dugu. Pantailan botoitxoak azaltzen zaizkigu eta hauek erabiliaz (etxeko bideoan bezala) grabatutakoa ikus dezakegu. Night shot. Kamerak botoi bat badu, gauean grabatu ahal izateko. Hau argi gutxi dagoenean bakarri erabili behar da, egun argiz erabili ezkero, irudia erre (txurira) egiten baitu. Argi gutxi dagoenean erabilita, irudia argitu egiten du eta berdexka kolorea hartzen dute irudiek. Oso argi gutxirekin lan egin daiteke. (ikusi begiak hartzen duten itxura, beldurrezko filma egiteko balio dezake efektuak) Eject. Zinta ateratzeko boti honi eman behar zaio. Sakatu eta itxaron berak dena egin arte. Gora irten eta kaxa ireki egiten da. Zinta hartzea ahalbidetuz. Sartzeko, gauza bera egin baina zinta kaxan sartzean, tapa itxi baina ez beherantz bultza, hau berak automatiko egiten baitu. Guk egin ezkero, kamera hautsiko genuke. Lens cover. Lentea babeste tapa. Lanerako ireki (grabatzeko) baina gero amaitzean ixtea komeni da, lentea marratu ez dadin. Marraztu ezkero, irudi guztietan azalduko litzateke marra hau. Zoom. Irudia hurbiltzeko edo urruntzeko erabiltzen da, palanka txiki bat da. Pixkana eginda, mantso egiten du. Easy Botoi hau sakatzean, letra handiagotu egiten dira. Helduentzat prestatuko balitz bezala. Era honetan, zenbait menuko aukera ezgaitu egiten dira, grabaketa sinpleagotu nahian. Guk normalean ez dugu era hau erabiliko. Display Pantailan azaltzen den informazioa aktibatu edo desaktibatzeko da aukera hau. Zer grabatzen ari garen ongi ikusteko kendu daiteke eta aktibatu, bateriaren karga ikusteko, zein modutan gauden, menuak ikusi... Argitxoa

IEK

Irakaslea: Haritz Irureta

Aukera hau adibidez, easy moduan ezgaitua dago. Botoi honek, irudia apur bat argitzen du. Normala baina pixkat gehiago, ez noski erre arte. Argi pittin bat falta zaigunean erabiliko dugu, night shot aukera ez dugulako erabili nahi. Argi gutxi baldin badago, argi hau ez da nahiko izango eta night shot erabili beharko da. Menua. Pantailan menu ezberdinak daude. Guk kamera moduan dauden menuko zenbait aukera ikusiko ditugu. Erabilgarrienak direnak. Exposizoia. Grabatu nahi dugunaren argia neurtzen du. Automatiko eran Eskuz alda dezakegu hau. Enfokea. Ikusten dugunean zer enfokatu eta zer ez enfokatu aukera dezakegu. Lehen planoa enfokatu edo atzekoa. Argia. Grabaketa egin behar dugun lekuaren arabera, argia alda dezakegu. Barruan kanpoan... hau aukeratu eta berak argiaren tonoa aldatzen du, gorrizta,urdinzka... Bateria. Kamera guztiek ekartzen dute bat eta bere modeloari balio dio eta ez besteei. Orain txikiak dira eta denbora asko irauten dute. Hala ere,berak jartzen duen minutu kantitatea erreferentzia bat da, ez da benetakoa, edozein funtziok bateria gehiago kontsumitzen baitu. Esaterako, play/edit moduak asko gastatzen du. Zinta atzera eta aurrera erabiltzen baita. Ohitura handia dago, grabatutako ikusteko eta hau ez da oso komenigarria izaten. Kamerakoak ikusi behar du ea toma ona izan den eta hala bada, hurrengoarekin segi, denbora eta bateria ongi aprobetxatzeko. Bigarren bateria bat izatea ona da, grabaketa baten erdian bateriarik gabe ez geratzeko. Argi indarra. Bateriaz gain, bada beste modu bat grabatzeko eta hau argi indarra erabiliaz da. Honek, nahi adina ordu grabatzen uzten du, baina kamera kablez lotua egotean, zaildu egiten du honen kokapena eta ez da bateriarekin bezain komodoa. Hala ere,barruan egin behar bada lan, (kanpoan ezin baita, entxufeak falta dira eta) egokia izan daiteke. Bateria nola kargatu. Bateria kargatzeko, kamera itzali behar da eta argi indarrera entxufatu. Argi laranja itzaltzean bateria kargaturik dago.

Tripodea
Zer da, zeratarako. Estabilidadea lortzeko. Kamera muntatu eta desmuntatu tripodetik. Mugimendu bakoitza azaldu.

Konexioak
Telebistara konexioa. Telebistara, kainoi batera lotzeko balio du. Grabatutako ikusteko erabiltzen da. Mini jack-rca kablea erabiltzen da horretarako. Kolore bakoitzak bere zeregina dauka. Horia irudia, gorria eta zuriak audioa, estereoan doa eta. Ordenagailurako konexioa. Fireware kablea erabiltzen da ordenagailura lotura egiteko. Hau, grabatutakoa bulkatzeko, digitalizatzeko erabiltzen da. Formatoak Formatu digitalak. Aukera zabala dago eta zenbait formatu estandarrak diren arren, ez dago oso definitua eta zenbait gauza ezin ditugu erreproduzitu ez dvd irakurlean ezta ordenagailuan ere. Blue ray. Formatorik berriena da eta kalitate handiko irudiak sortzen ditu. Ekoizlea erosi behar da, orain artekoek ez dute balio eta. 7

IEK

Irakaslea: Haritz Irureta

DVD. *.Vob. Hori da bere formatua. Kalitate handia ematen du. Zabaldua dago. Konprimituak. Avi, mpeg, divx Erresoluzioak

FILMA MOTAK
Hasieran zuri beltz eta mutua. Gero soinua sartu zitzaion eta gero kolorea (bigarren gerra mundialaren amaieran). Animazioak Filma mota hauetan, ez dago mugimendu errealik. Geldirik dauden irudiak dira eta hauei argazkiak ateratzen zaizkie, banaka-banaka eta gero bata bestearen aldamenean jarri mugimenduaren ilusioa egiteko. Irudi horiek, marrazkiak izan daitezke, figurak plastilinazkoak, ordenagailuz sorturikoak) Haurrentzat bideraturikoak dira ezagunenak, baina badira elduentzat eginiko lan asko ere. Zineetan ordea hauek ikustea zaila da. Filmak. Fikziozko istorioak dira. Gertaera batzuk kontatzen dira bertan. Genero ezberdinak daude: akzioa, komedia, musikalak, beldurrezkoak... Dokumentalak. Filmak dira, hauen barruko genero bat; gai baten inguruan informazioa ematea, zabaltzea dute helburu. Errealitateko gauzen inguruan hitzegiteko edo informazioa zabaltzeko egiten dira. Askotan, gai korapilatsuak, konfliktiboak aukeratzen dira eta hauen inguruan informazioa, ikuspuntuak eman (drogak, eutanasia, graffitiak...). Informazio hau era objetiboan edo subjetiboan eman daiteke. Guztiz objetiboa izatea zaila da, bakoitzak bere usteak baititu gai horren inguruan eta horrek eragina izaten du lanean. Mota honetako lanek, askotan telebista dute helburu. Zaila da dokumentalak zienemetan estreinatzea, ikustea. Animaliez gain, beste gauza edo gai askoren inguruan egin daitezke dokumentalak. Iragarkiak. Helburu grabia eta finkoa duten ikusentzuneko lanak dira. Oso laburrak izaten dira, segundutakoak, hamar segundu ingurukoak gutxi gora behera. Hauek ere normalean telebistan ikusten dira. Tekniko arritzen gaituzte. Musika, barre eragin... 2.ebaluaketan jorratuko dugu gai hau sakonago (apunteak egin).

FILM BAT EGITEKO LAN BANAKETAK


Zuzendaria: Filma zuzentzen duena da. Sormenari dagozkion lan guztiak bere gain hartzen ditu. Aktore eta teknikoei aginduak emanaz. Storyboard eta casting-a ere egiten laguntzen du. Produktorea: Gauza teknikoen antolakuntzaz arduratzen da. Aktoreak kontratatu, materiala lortu, dirua lortu, filmaren banaketa behin estreinatu ondoren Gidoilaria: Gidoia egiteaz arduratzen da. Historia asmatzeaz edo eginiko lan, liburu baten moldaketa egiteaz. Gidoi mota ezberdinak daude: Literarioa, zinematografikoa (historia iruditan eta soinutan kontatzen du. Eszenatan banatzen du istorioa) eta teknikoa, (plano motak, kamera mugimenduak eta zenbait zehaztasun tekniko izaten ditu).

IEK

Irakaslea: Haritz Irureta

Argazki zuzendaria. Filmaren itxura estetikoaz arduratzen da, zuzendariaren laguntzaz. Enkoadreak, argiztapena, kameraren mugimenduak Filma osoaren tonalidadea ere bere esku dago. soinu zuzendaria, Muntaia arduraduna. Aktoreak. Kameren aurrean azaltzen diren pertsonaiak dira. Beren lana, gidoia interpretatzea da. Badira zenbait aktore, espezialistak direnak eszena arriskuak grabatzen. Bikoizketa egileak Behin filma egin eta gero beste hizkuntzatara pasa behar da. Honetarako, bikoizleak erabiltzen dira. Filma ikusiaz batera, gainean ahotsa grabatzen diote. Aktore bakoitzari beti ahots bera jartzen diote, ikuslea ohitu dadin pertsona hori ahots horrekin lotzeko. Hemendik kanpo, leku askotan filmak ahots originalean entzuten dituzte eta azpian azpitituluak izaten dituzte bertako hizkuntzan jarriak. Ad; holandan.

You might also like