You are on page 1of 2

AIXERROTA BHI ORIENTAZIO SAILA

2012-2013 ikasturtea

HELBURUAK: Ikasturtearen helburuak finkatzea, bai taldearenak bai norberarenak. METODOLOGIA:

LEHEN URRATSA Ikasleek, bosnaka eta 6 minututan, ikasturte honetarako 2 edo 3 helburu nagusi adostuko dituzte. Taldetxo bakoitzean idazkari batek esandakoa apuntatuko du. BIGARREN URRATSA 10 minututan idazkariek taldetxoetan idatzitakoa adieraziko dute eta ados jarriko dira 2 edo 3 helburu finkatuz. HIRUGARREN URRATSA Talde handian. 10 edo 15 minututan. Guztien artean helburuen azken idazketa adostuko da. Gero, arbelean idatziko dira eta behar izanez gero bozketa egingo da. Helburua hauxe izango da: ikasle guztiek taldearen helburuak asumitzea.
* Kontuan hartzeko: Esperientziak esaten digu helburuak, normalean, honelakoak izaten direla: Ikasleen arteko bizikidetzari buruzkoak Akademikoak (nota onak ateratzea, DBH titulua lortzea...) Gehienetan, ikasleek finkatzen dituzten helburuak irakasleok buruan izaten ditugun berberak izaten dira. Metodo honen bidez

AIXERROTA BHI ORIENTAZIO SAILA

2012-2013 ikasturtea

lortuko duguna hauxe izango da: helburuak guztien artean finkatzea eta ikasle guztiek eurenak direla asumitzea. Horrez gain, ondo legoke hemen hauxe gogoratzea: BAKARBAKARRIK EGITEN DENA IKASTEN DA.

LAUGARREN URRATSA: HELBURUAK LORTZEKO NEURRI ZEHATZAK Honetan, aipaturiko helburuak lortzeko beharko dituzten neurriak, ekintzak edo bitartekoak zehaztuko dituzte. Baina KONTUZ! Ekintza horiek bi ezaugarri bete behar dituzte: Praktikoak izan behar dira Taldeak edozein momentutan ebaluatu ahal izango dituenak izango dira.
Adibidez, ez da neurri egokia izango elkar errespetatzea, baina bai goitizenak ez erabiltzea, azken portaera hau ebaluatu ahal delako.

BOSGARREN URRATSA: Talde txikietan egindako lana amaitutakoan, ikasleak talde handian bilduko dira eta : Guztien helburuak eta bitartekoak arbelean idatziko dituzte. Gutxi batzuk aukeratuko dituzte, gehiegi ez izateko. Interesgarriak ez diren bitartekoak, praktikoak ez direnak edota neurtezinak direnak batzertu egingo dituzte. Aukeratutako helburuak eta neurriak ebaluatzeko uneak finkatuko dituzte (ad: intraebaluazio eta ebaluazioetan). Berrikuste horietan aldaketak edota birmoldaketak ager daitezke.
Taldeak finkatu eta adostu dituen HELBURUAK eta EKINTZA ZEHATZAK kartulina handietan idatzi ahal izango dira eta gelako kortxoan eskegi. Horrela, begi bistan eta gogoan izango dituzte.

You might also like