You are on page 1of 2

NOLA ERABILI AITZAKIA : Badira, izan ere, hainbat erlijioso, nagusiek agintzen dietena baino gauza hobeak ikusten

n dituzten aitzakiaz, atzera begiratu eta borondate propioaren okara itzultzen direnak. Batzuk haurrekin bat egitearen aitzakian, beren haurtzaroa luzatzera jostatuko dira, beste behin, gaztaroan nola sartu asmatu ezinik. Honek ere aspaldi utzi zuen herria ikasketen aitzakian. Bere arazoak eta buruhausteak beste konpromiso baten aitzakian estali nahian zebilen. ALBISTE: Iurretako estudiotik, Africa Baeta Gazan zen berriemaile bereziari bide ematen: "Israeldarrei ileak laztu dizkien albistea", esan zuen Baetak, eta Madariagak baietz, errepikatu egin zituen bestearen hitzak. Juan San Martin-en heriotzaren albistea Berria-n: "Euskararen maitale bat hil da". Asteazkenean, Gasteizko Arte Ederretako museoak bilduma berritu duelako albistea irakurtzen: "Bitxikerien artean, museoak erosi duen azken koadroa Javier Zigaren Abuelos fumando (Agureak, erretzen) izan da". BERRI: Orain dela 2.000 urte baino lehenagotik izan dira jendea txingar gorien gainean ibili delako berri fidagarriak. Britainiarrek oraingo bidaia oztopatu egin gura izan dutelako berria iritsi zaie. Faraoiaren etxeraino iritsi zen Josek negar egin zuelako berria. Goiz batez, azaro bukaera aldera, morroiak esnatu eta gau hartan sir John Rowell hil zutelako berria eman zidan. ESPERANTZA: Nahiago nuke zuk ere entzun nahi bazenitu, menturaz zure izpiritu hertsi hori zabalduko delako esperantzan. Gizonentzako pilularen inguruko berriek poztu egiten gaituzte, beste metodo bat izango dugulako esperantza sortzen baitute. Elkar han bertan despedituko zutelako esperantza nuen, eta bakoitzak bere aldetik hartuko zuela auto bana. DAMU: egun batzuk ezaxolatasunean galdu izanaren damua baizik ez duzu izango. Alderantziz izatea gustatuko zitzaidan, alegia, Beata Beatrix hilobia profanatu zuelako damuaren fruitu izatea; baina ez zen horrela izan. aukera galduaren damua. Egindako gaiztakeriengatiko damua ere egongo zen. ITXAROPEN: dena ondo bukatuko delako itxaropenean igarotzen dut denbora. Segurtasun Kontseiluak geure hitza aintzat hartuko duelako itxaropena gorde nahi dugu. KEZKA:

Euskal Herriari dagokionez aldaketarik susmatzen ez delako kezka agertu zien parlamentarioei. KONFIANTZA: Beteko direlako konfiantza edota ekoiztutakoa erosiko delakoa). KONTUA: bola zuriak zorro beltzetan eta bola beltzak zaku zuritan sartzearen kontua, eta abar jorratu ondoren, gauza serioei ekin zien probabilitatean interesatuta zegoen jendeak. SEINALE: Klimatologiak hobeki funtzionatu duen seinale. Oraingoz ez dut inolako maitasunik sentitzen, egia da, baina gaur gauean zerbait agertzen baldin bazait, eraikuntza ikusezin horretara nire harriak geldiro ekarriz joan naizen seinale. Beste elur-mendi bat bisutsa sortzen hasi zen, amiltzeko zorian zegoelako seinale. (Bernardo Atxaga) Nire lana ontzat eman duen seinale. (Andu Lertxundi) SUSMO: Horrek are tinkoago baieztatu zidan eginbehar hura hutsaren hurrengoa izango zelako susmoa. Ez dakit, baliteke oker ibiltzea, baina hortik joko duen susmoa daukat. Behin denak errepasaturik, beste urrats baten atarian geundelako susmoa hartuko genuen. USTE: Nire ibilbidean, esate baterako, etorriko den ustea tankerako esapideak sarri zuzendu dizkidate, eta etorriko delako ustea jarri. Nahi edo desiratzen dena gertatuko delako edo lortuko delako ustea. Musulmanak sortzez terroristak diren ustea Mendebaldean oso zabaldua dagoela. Prezioak inflazioak dioena baino gehiago igo diren ustea zabala da europar askoren artean. ZURRUMURRU: The Clash itzuliko delako zurrumurrua dabil. Kremailera-trena jarri nahi dutelako zurrumurrua ere zabaldu da udalerrian. Cepsa (-%1,15) bezala, burtsatik aterako duten zurrumurrua dabil. Zertan oinarritzen da bere kideek hil duten zurrumurrua?

You might also like