You are on page 1of 2

BIZKAIKO CAMPUSEKO ERREKTOREORDETZA VICERRECTORADO DE CAMPUS DE BIZKAIA

INGELES MINTEGIAK UPV/EHUko BIZKAIKO CAMPUSEKO IKASTEGIETAN

Bizkaiko Campuseko errektoreordetzak jarduerak sustatzen jarraitzen du ikasleek atzerriko hizkuntzen ezagutzan eta erabileran etengabe presta daitezen. Berrikuntza garai honetan, zentroetan graduko eta graduondoko ikasketa berriak ezartzen ari diren unean, beharrezkoa da ingelesa gero eta gehiago bultzatzea, eta, bestelako premien artean, ikasleek ingeleseko gaitasunak garatzeko premia dute, ikaskuntza prozesua eta ikerketako jardueren garapen egokia erraztuko duen prosa zuzen, egokia eta arina lortzearren. Aldi berean, ikasleei azterketa ofizialak prestatzeko aukera eskaini behar zaie Campuseko zentroetan, ikasketeekin erlazionatutako jarduerak errazteko asmoz. Deialdi honen helburua, ikasleen hizkuntza-gaitasuna hobetzera zuzendutako ingeles mintegiak antolatzea da, ahozkoak nahiz idatzizkoak. Ikastaroak Bizkaiko Campuseko Hizkuntza Laborategian diseinatu dira, Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzak lagunduak. Beste dokumentu batean erantsita dagoen eskaria aurkezteko epea 2012ko irailaren 13an (osteguna) ireki eta 28an (ostirala) itxiko da. METODOLOGIA Hizkuntza-laborategian erabiltzen den irakaskuntza-ikaskuntza metodologia komunikazio ikuspegian oinarritzen da, ikaslea unibertsitate arloko jardueretan hizkuntza eraginkortasunez erabiltzeko gai izan dadin. Hori horrela izanik, lan-talde txikiak antolatuko dira, 11 16 ikasle ingurukoak. Aurreko helburuak lortzeko, ordu bat eta erdiko 50 saio antolatuko dira, guztira 75 ordu, hizkuntzaren hainbat alderdi tekniko eta praktiko garatzeko. Ondoren, eskainiko diren mintegi desberdinen helburuak garatuko dira. B2 (FIRST): Helburuak: - Azterketarako praktika: Cambridge English-erako material ofiziala prestatzea: First Certificate in English (FCE). Edukiak: - Gramatika: Konparazioa, moduzkoak, baldintzazkoak, lehenaldi eta orainaldi partizipioak, orainaldia, eralatibozko perpausak eta geroaldia aztertu eta berrikusi. - Hiztegia: Aditz partikuladunak eta esamoldeak, kokapenak, hitzak sortu eta gai multzoa. First ziurtagiria ingelesez eguneratutako azterketerako (Cambridge ESOL). -Azterketa ereduak: Irakurmena, idazmena, entzumena eta mintzamena.
2tik 1


BIZKAIKO CAMPUSEKO ERREKTOREORDETZA VICERRECTORADO DE CAMPUS DE BIZKAIA

C1 (ADVANCED): Helburua: - Azterketarako praktika: Cambridge English-erako material ofiziala prestatzea: Certificate in Advanced English (CAE). Edukiak: - Gramatika: Moduzkoak eta erdi-moduzkoak, geroaldiko formak, partizipio perpausak, hitzaldiak jakinarazi, lehenaldia eta orainaldi burutua, hipotesiak, gramatika egiturak, hitzak lotu eta preposizioak nahiz aditz partikuladunak. - Hiztegia: Esanahi ugariko hitzak, aurrizkiak eta atzizkiak, konnotazioak, adjektiboen ordena, iritziak adierazi eta kokapenak. Advanced ziurtagiria ingelesez eguneratutako azterketarako (Cambridge ESOL) -Azterketa ereduak: Irakurmena, idazmena, entzumena eta mintzamena. SAIOEN ANTOLAKETA Ordu bat eta erdiko saioak urriaren 2tik maiatzaren 2ra emango dira, 2 saio astean zehar, campuseko hainbat zentrotan, ikastaroko parte-hartzaileen gehiengoaren jatorriaren arabera. Asteko bi saioak B2 mailaren kasuan astearteetan eta ostegunetan emango dira eta C1 mailarenean astelehenetan eta asteazkenetan. Ordutegia zentroak adosten duen moduan ezarriko da, beti ikaslearen ikasketen ordutegia kontutan harturik. Gutxienez hamaika ikaslek osatutako taldeak sortuko dira eta, gehienez, hamasei ikasleko taldeak antolatu ahal izango dira. IKASTAROEN KOSTUA Kostua 415 -koa izango da. Ordainketa honela egingo da: ikastaroak hasi aurretik, posta elektronikoaren bidez jakinaraziko den moduan; edo bi epetan: matrikularekin batera 300; eta urtarrilean 115 ESKAERAK AURKEZTEKO EPEAK Ikastaro hauek egiteko interesa duten ikasleek erantsita dagoen eskaera bidali beharko dute posta elektroniko bidez Hizkuntza Laborategiaren helbide elektronikora: info@hizkuntzalaborategia.com. Eskaerak aurkezteko epea 2012ko irailaren 13an ireki eta 28an (ostirala) itxiko da. Irailaren 28an interesatuei jakinaraziko zaie ikastaroan onartu dituzten edo ez eta lehenengo saioa non izango den; parte-hartzaileen hizkuntza profila konfirmatze aldera, matrikula egiten den unean galdeketa bat bidaliko zaie.


2tik 2

You might also like