You are on page 1of 9

1.

Bizikleta egokituak
Plazaola Partzuergo Turistikotik mugikortasun mugatua duten pertsonentzako bizikleta berezi bat dohainik alokatzeko zerbitzua eskaintzen dugu. Momentu hauetan Micah motatako txirrindula bat daukagu geltokian, erabilera errazekoa, hankak mugitu bai, baino oreka mantentzeko zailtasunak dituzten pertsonek erabiltzeko pentsatua (burmuineko paralisia, espina bifidoa.) eta horretarako enborrerako uhalak erabiltzen ditu. Nafarroako gaingabetu fisikoen elkarte koordinatzailea (ACODIFNA) Plazaolako Partzuergora gerturatu zen bizizkleta berria eta horren erabilerarako egokituta dauden bide-tarteak aztertzera. Izan ere, hori da elkarte honen xede garrantzitsuenetariko bat, hots, mugikortasun mugatuko pertsonentzat zerbitzuak eta aukeren berdintasuna bermatzea eta ingurunea, ondasunak, zerbitzuak eta instalazioak egokiak direla baieztatzea. Izan ere, elkarte hauek argi daukate Natur Bideak naturaz disfrutatzeko eta horrekin konexioa lortzeko ibilbide paregabeak direla edonorentzat. Eta batez ere, mugikortasun mugatua duten pertsonentzat. Bide horiek izan ohi dituzten helburu nagusienen artean sartzen erraza izatea aurkitzen baita. Gainera, jakin badakigunez, bide hauek antzinako trenbide saretik igarotzen dira eta horren ondorioz, hauek izan ohi dituzten aldapak minimoak dira, mugimendu mugatuko pertsonen erabilerarako oso erabilerrazak bihurtuz. Beraz, Plazaolako Natur Bidean, aukera paregabea ematen da mugimendu mugatu, arin, ertain eta larriko pertsonek, Irurtzun eta Biaizpetik, Leitzara eta Gipuzkoako mugara iristen den ibilbidearen aberastasun paisajistiko eta kulturalarekin disfrutatu eta gozatzeko. Deskargatu bizikleta egokituen erabilerarako gomendatutako bide tarteen dokumentua

2. Plazaolako ikusentzunezkoa
Plazaola Partzuergo Turistikoaren egoitzaren barruan dauzkagun instalazioen barruan Proiekzio gela bat aurkitzen da, Geltokiko bigarren solairuan (igogailuarekin). Bertan antzinako trenaren historia kontatzen digun Ikus-entzunezko berri bat ikus daiteke, gainera, zonaldean dauden baliabideak eta zonalde honetaz nola gozatu azalduko digu. Gela berdinean, Plazaola antzinako trenaren historia kontatzen digun Erakusketa bat ikus daiteke. Gu bisitatzera etortzen direnek, gainera, ez dute alde egingo Jokuen bagoia ikusi gabe, ez horixe. Lekunberriko Plazaolako Geltokiaren andenaren ondoan dago. Pasabide batek leku bitxian sartu gaitu, jolasez, ametsez eta historia dibertigarriz betetako lekuan, alegia. Proposamen hori multzo osoaren barnean dago, hau da, Geltokiaren barnean txertatuta eta, ez dugu ahaztu behar, ondarea aisiarako erabiltzen duen tokia dela Geltokia. Baina, batez ere haurrentzat pentsatuta dago, bai gure eskualdean bizi direnentzat, bai bisitan etortzen direnentzat ere. Baigoia zaharberrituta dago, ez da Plazaolako bagoia, 60ko hamarkadakoa baizik. Hona hemen bere neurriak milimetrotan: 16.500 x 2.500 x 3.700 x 30tn. Geltokiaren eta biltegiaren aurrean kokatuta, erakusketa eta jolaserako lekua da, bereziki 5etik 9ra urte bitarteko neska-mutikoentzat, baina era berean egokia da nerabeentzat, bai eta helduentzat ere. Leku hori zabalik dago Turismo Bulegoa irekita dagoen orduetan sarrera DOAKOA da eta toki segurua eta erosoa da (barnean dagoen kamerak bagoian gertatzen denaren irudiak hartu eta bidaltzen ditu Turismo Bulegoan dagoen telebista pantaila batera). 365 experiencias con tus hijos liburuan Plazaolako jokuen bagoia aipatzen da aisia familian gozatzeko bizipen gomendatu bezala.

3. Plazaolako Natur Bidea eta Lekunberriko alde zaharra


Aintzineko trenaren historia ezagutzeko bisita. Geltokitik ibilbidea: Plazaolako ikusentzunezko berriaren proiekzioa, jokuen bagoia, erakusketa eta Natur Bidetik ibilaldia Lekunberriraino, herriko alde zaharraren historia eta bitxikeriak ezagutzeko.

Helduek 3 / Haurrek 1 / 20tik gorako taldeek 2/pax. Aurretik deituta. T. 948 50 204 oit@plazaola.org. Lekunberri.

4. Saralegiren Arro Baserria Leitza


Kristina Saralegiren Leitzako Arro baserrian hazten den azienda ikuskatu: behorrak, astoak, antzarak, ahateak, txerriak, ardiak. Eta ondoren, talogintzatailerra eta horien dastatzea. Egunero aldez aurretik deituta. 10 Tel. 610 378 543 kristinasaralegi2009@hotmail.com Leitza

5. Peru-Harri Harriaren parkea Leitza


Iaki Perurena harri-jasotzaileak diseinatutako, PeruHarri parke eskultorikora eta baserrira bisita, herri kirolaren historia eta Iaki eta haren seme Iaxioren kirol markak ezagutzeko. Leitzako irteeran dago NA-1700errepidean, Uitziko porturako bidean. Kasu egin seinaleei. Ordutegia: Bisitak aldez aurretik hitzartuta egingo dira. Leitza. T. 659 701 045 peruharri@hotmail.com

6. Orgiko Oihana Ultzama


Orgi, oihan zahar bat da, antzinako lokatzadun hariztiek osatzen zuten lurraldearen lekukoa. Proposatzen dizkigun bisita ezberdinen bidez, Orgik dituen paisaiaz eta naturaz gozatu ahal izanen duzu. Bisita gidatuak Orgiko oihanean urte osoan zehar. Norberaren kabuz: foiletoa erosteko aukera. Bisita bereziak: ornitologia, anfibioak. Proposatu interesatzen zaizuna! Ultzamako Parke Mikologikoa: ikasi eta gozatu gurekin: bailarako ziza mota ezberdinak ezagutzeko parada. Mikologiaren aholkularitza Nafarroako biztanleria osoari zabalduta. Inguruak ezagutzeko bisitak. Proposatutako bisita guztiak Orgiko taldeak egiten ditu. Erakusle espezializatu hauek zuen egonaldia sentimenen ibilbide batean bihurtuko dute anima zaitez!

Ezinbestekoa da telefonoz deitzea bisitak egiteko 948 30 53 00 - garrapo@garrapo.com - www.bosque-orgi.com

7. Lacturaleko Interpretazio zentroa Etxeberri (Arakil)


Lacturalek Etxeberri-Arakilen daukan Behi Esne intrerpertazio gunea bisitatzera gonbidatzen zaitu. Ibilbidean gure ustiapeneko instalazio guztiak ezagutu, eta Ekoizpen Integratua zer den eta honen onura ikasi ahal izango duzu. Publiko guztientzako gai (ikastetxeak, elkarteak, enpresak, familiak, partikularrak, etab.) Ordu eta erdiko iraupena du. Astelehenetik igandera aldez aurretik ordua hartuz. Era erraz eta atsegin batean zenbait gauza azaltzen dira: behin zaintza eta esnearen ekoizpen prozesua, makinaz jetze, esnearen ontziraketa eta merkaturatzea, dastaketa egiteko aukerarekin. Publiko guztiarentzat, aldez aurretik deituta. Ordutegi eta tarifak kontsultatu. Bisitaren iraupena: 1,5h T. 948 600 449 visitas@lacturale.com Etxeberri (Arakil).

8. Lesakenea Baserria - Leitza


Oreinen ustiapen hedakorrean, oreinak nola hazten eta bizi diren ikusteko. Saretik jaten emateko aukera dago, ogia eskutik jaten gustatzen zaie eta. Nafarroako mendi baserrien historioa ezagutzeko aukera. Garciarena, 19491950 urteetako aizkolari txapeldun gazteenaren bizitza ezagutzeko parada ere izango duzu, 100 argazki baino gehiagoren bidez. Horretaz gain, aizkoraz moztutako enbiorrezko erakusketa bat dago, orduko eta gaurko aizkorak, nekazaritzako tresneria, koadriak, eskultura txikiak, kutxak. Ezinbestekoa da aldez aurertik ordua hartzea. Prezioak galdetu. T. 619 21 84 02 / 606 24 96 39 lesakenea@hotmail.com www.lesakenea.com

9. Bikain gaztandegia Etxarri (Larraun)


Geure gaztandegia ikusteko aukera doan eskaintzen dugu. Jaki guztiak betidaniko era erabiliz egiten ditugu, baserri ondoan ikusiko dituzun ardi latxa horien esneaz, alegia. Guzti honetaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen dizuegu bisitaldi honetan. Aurretik deituta 608 875 729 quesosbikain@gmail.com www.quesosbikain.com Etxarri. Larraun.

10. Mendukiloko koba - Astitz


Zatoz lurrazpiko erreinura! Lekunberritik 10ra, Aralarko erraiak zain dituzu. Familia osoarentzat egokitutako bisita gidatuak. Iraupena: 1h Luzeera:540m. Beste ekintzak: Espeleoabentura (kontsultatu) Prezioak: Helduek 8 / Haurrek 5 Tel. 948 396 095 / 608 mendukilo@mendukilo.com - www.mendukilo.com - Astitz. Larraun.

623

604

11. Ezkurdi Erlezaintza Museoa Eltso (Ultzama)


Aintzinatik gizakiak izugarrizko jakin mina izan du erleen munduan, haien portaera eta lan berezia aztertuz. Gaur egun, erleak oso garrantzitsuak dira, ez bakarrik eztiaren egileak direlako baizik eta polinatzaile ordezkaezinak direlako gure ekosistemaren garapena bermatuz. Ezkurdin, Ultzamako bailararen tradiziozko etxe honetan, bisitariak erleen mundu liluragarria, erlezaintzaren artea eta betidanik gizakiak erleekin, eztiarekin eta erlezaintzarekin izan duen harremana ezagutuko ditu. Bisita gidatu hau bertako jabe eta erlezainen eskutik egiten da. Egunero aldez aurretik deituta. 6 helduek y 3 haurrek. Tel. 948 30 66 19 - 670 42 07 98 - 677 59 86 36 m.ezkurdi@gmail.com Eltso. Ultzama.

12. Plazaola Kirolgunea Lekunberri


Plazaola Kirolguneak 25x125 metrotako igerileku estalia dauka, muskulazio gela, gimnasioa, tatamia, egongela, sauna, solariuma, futbol zelaia, polikiroldegi pista, esquasha eta paddel-era jolasteko bi pista estaliak. SPA gune berrian hidroterapia igerilekua, sauna, lurrun bainua, eskoziar dutxa, lainoztagailu dutxa, izotz iturria eta ezaulki termikoak daude. Sarrerak: ASTEGUNAK JAIEGUNAK -Txikiak : 3.75 4.45 -Gazteak: 4.85 5.50 -Helduak: 6.30 7.15 -Jubilatuak: 4.85 4.45 Aldez aurretik detituta. 948 507 377 plazaola@soysana.com www.soysana.com

13. Ibili Paintball Arruazu


Gure enpresak PAINTABLL kirol jarduera eskaintzen du aisialdi alternatibotzat, inguru natural ikusgarri batean, Arruazun, Aralar eta Beriain mendilerroen artean dagoen Sakanako herri txiki batetan. Paintaball kirol jarduerak hainbat Joko biltzen ditu eta honek hemezortzi urtetik gorako edozeinek parte hartzea errazten du. Kirol jarduera honetan sentsazio liluragarriak izanen ditugu, adrenalina aterarazi, estresa arindu eta gure zentzumen guztiak aktibatuko baititu gure gozamenerako.

Azpiegiturak: Ur beroko dutxak, aldagelak, komunak, freskagarriak, garagardoak, 6000 m2ko jolas zelaia, aparkalekua. Prezioak: Materiak alokairua 20 (Taldea 8 pertsona baino gutxiagokoa baldin abda 25). Barne: babes jantzia, babes mozorroa, markadora, airea, 100 pinturadun pilotako karga. Pintura piloten erosketa: 100 pilotako karga 6, 2000 pilotako kaxa 100 (100 pilota 5). Hamaiketako eta atsaldekoak: 5 Arruazu - 689 042 239 info@ibilipaintball.com - www.ibilipaintball.com

14. Larun. Mendia, natura, aisia Lekunberri


Larunek gonbitea luzatzen dizu Aralarreko eta Nafarroako bazter ezkutuenak gurekin ezagutzera. Oinezko ibilbideetan lagunduko zaitugu eta Nafarroako mendi desberdinetako txokoez gozatzeko parada izanen dugu: Aralarreko hartzaia bati bisita: gazta egitearen erakustaldia, arkuek txabolen ibilbidea, Goizuetako mairubaratzen ibilbidea, etabar. Mendi igoerak: Irumugarrieta Aralarren, Saioa Belatetik eta Mendaur Arantzatik. te invita a conocer los lugares secretos de Aralar y de las montaas del norte de Navarra. Prezioan barne: mendi gidaria, materiala, antolaketa, rc eta asistentzia aseguruak eta beza. Prezio bereziak ikastetxe eta taldeentzat. Jarduerak: eskalada, kayak zeharkaldiak, Plazaolako ibilbidea biziketaz, btt eta espeleotxangoa Aralarren, Orientazio frogak, gezi jaurtiketa. Aldez aurretik deituta. T. 605 760 041 www.larun.org larun-kirolak@hotmail.com

15. Mirua natura jarduerak Lakuntza


1995 Urteaz geroztik Miruak ekintzak eta ibilbide gidatuak antolatzen ditu, bost zentzuekin naturaz gozatzeko, hegaztiak, fauna eta flora ikusi eta ezagutzeko. Pirineotik. Belagua, Iratiko Basoa, Orreaga. Irunberriko arroila edo Pitillaseko aintziratik pasatuz. Errege Bardeetako estepetara. Irueatik Aralar, Urbasa, Andia, Bertiz, Baztan. Basoak eta mendizerrak zeharkatuz Kantauri Itsasoraino. Zerbitzuak UIMLA egiaztapena duten Natur Gidek eta Mendi Gida laguntzaileek eskaintzen dituzte.

Ekintzak: Mendi ibilbideak, zeharkaldiak eta igoerak, elurretarako erraketak, hegaztiak eta natura ezagutzeko ibilbideak. Beste zerbitzuak: Ibilbide sareak: diseinua, seinaleztapenak eta mantentze-zerbitzua. Natur eta hegaztien turismo arloko proiektuen aholkularitza. Aldez aurretik deituta. T. 608 560 369 Info@mirua.com www.mirua.com Lakuntza.

16. Kantina Plazaola Bizikleta alokairua itzulerako garraioarekin Lekunberri


Natur Bidea ibiltzeko Bizikleten alokairua itzulerako garraioarekin Plazaolako Kantinan. Bizikleten alokairua: 2 ordu 5 / Egun erdia 8 / Egun osoa 12. Garraioa aldez aurrerik deituta eta 3 pertsona minimo: Leitzatik (15km) 8 eta Andoaindik (40km) 12 (pertsona eta bizikleta) Aldez aurretik deituta. T. 948 604 644 - 699 383 287 kantinaplazaola@gmail.com - Lekunberri.

17. Aralar Zalditegia Baraibar


25 urteko esperientzia du zalditegi honek. Zaldun guztientzako modukoa, esperientzia izan ala ez. Gida batekin Aralar mendizerran zehar ibilbideak eskaintzen ditugu. Bertan hazi eta hezitako zaldiak urte osoan aske bizi direlarik. 10 urtetik txangoak. Gehienezko pisua 85kg. Goiz guztietan txangoak: 10,00etan eta 12,00etan. Aldez aurretik deituta: 948 50 42 14 telefonoan. jlabarazaldi@gmail.com - www.labetxea.com aurrera edozein pertsonentzako

18. Lizaso golf zentroa - Lizaso


Pitch & Putt izena du Golf modalitate honek eta golpe txikian du kakoa. Golfa baino merkeagoa eta herrikoia da. Instalazioek monitore lanetarako kantxa, harrera etxea eta paregabeko inguruneak dauzkate. Ekintzak: Gure ekintzara gerturatzeko ordu bat: 30 min. Praktikak jokalekuan (hasierako oinarrizko laguntzarekin). 30 min putting green-ean (putt-aren erabilera eta lehiaketa dibertigarria). Salneurria 6/pertsona (makilen alokatzea eta 30 bolak barne) Beste zerbitzuak: makilak alokatzea 2. Makilak eramateko poltsa alokatzea: 2 Oharrak: taldeentzako salneurri bereziak. Abonu bereziak. 619 70 04 56 - info@lizasogolf.com - www.lizasogolf.com

OHARRA: Dokumentu honetan agertzen diren prezioak orientagarriak dira, ekintza enpresa bakoitzarekin kontsultatu.
PLAZAOLA PARTZUERGO TURISTIKOA Plazaola Kalea 21. 31870 Lekunberri T. 948 507 205 plazaola@plazaola.org www.plazaola.org http://viaverdeplazaolanaturbidea.blogspot.com.es http://plazaolanaturbidea.blogspot.com.es

You might also like