You are on page 1of 2

MARTXOAK 8

Emakumeok kalitateko enpleguaren alde!


LANGABEZIA 2012an 77.000 lanpostu galdu ziren, 215.400 pertsona zegoen langabezian urte amaieran. Emakumezkoen okupazio-tasa gizonezkoena baino apalagoa izan arren, haien langabezia-tasa gizonezkoenaren gainetik dago (%50,6). Enplegu suntsiketa modu ezberdinean ematen ari da gizon eta emakumeen artean: nagusiki emakumeek lan egiten duten sektoreetan kaleratze indibidualen bidez burutzen da edo kontratua berritu gabe. Banan banan kaleratzen gaituzte, edozein gatazka isiltzen ahaleginduz. Orokorrean ez gara Enplegu Erregulazio Espendienteen (EEE) jomuga. Askoz modu isilagoan bidaltzen gaituzte etxera, ez gara notizia inongo komunikabidetan, hala ere, langabeziaren igoeraren %82a zerbitzu sektorean eman da, hau da, nagusiki guk betetzen dugun sektore batean. PREKARIETATEA Hauxe izan da beti emakumeon egoera laboralaren ezaugarri nagusia, prekarietatea. Gora doan prekarietatea: behin-behinekotasun handiagoa, diskriminazio soldatetan, lanaldi partzialeko kontratazioa, segregazio laborala eta aurrerantzean, ezinezko bihurtuko dute prestazio kontributiboak eta pentsioak jaso ahal izatea. Lan erreformarekin, enpleguaren suntsiketa azkartzeaz gain, lanaldi partzialeko kontratazioa bultzatzen ari dira, nagusiki emakumeoi zuzendutako kontratazio-mota eta etxera sartzen den oinarrizko soldataren lan osagarri moduan ulertzen dena. Menpekotasuna sortzen diguten kontratuak dira (autonomia ekonomikoa ukatzen digute), otzantasuna dakartenak (zainketa lan guztien ardura izatera behartzen gaituzte) eta eskubideak kentzen dizkigutenak. Emakumeok kalitateko enplegu izateko aukerarik izan badugu, sektore publikoaren barruan izan da. Eta murrizketa, pribatizazio, ez ordezkatze edo kaleratze kolektiboak burutzeko aukeraren bidez ezartzen ari diren politiken ondorioak ere ari gara jasaten. Honetaz gain, babes soziala eta zerbitzu publikoen pribatizazioaren inguruan burutzen ari diren murrizketez gain, lan merkatua bertan behera uztera behartzen gaituzte etxeko lanak eta zaintzari dagozkionak gure gain hartzeko (2012an, 57.500 pertsona egon dira egoera honetan).

KALITETAKO ENPLEGUA Madriletik krisiaren eta Euskal Herrian derrigorrezkoak direnaren aitzakiapean ezartzen ari diren politiken ondorio zuzena da egoera hau. Euskal Herrian beharrezkoa da enplegu politika propioa, Madrilen diseinatu eta egun bizi dugun egoera jasanezin honetara ekarri gaituzten politiketatik aparte. Enplegu politika propioa, lanaren ikuspegi integrala izango duena eta emakumeon lan eta bizi-baldintzak modu efektiboan hobetuko dituena. Martxoaren 8 honetan, Gasteizko parlamentuaren aurrean, eta martxoaren 9an, Bilbo eta Iruean enpresa batzorde ezberdinek enpleguaren defentsan deitutako manifestazioetan, gure burua entzunarazteko aukera dugu, kaleak betetzekoa eta enplegua izateko dugun eskubidea aldarrikatzeko, KALITATEKO ENPLEGUA izateko dugun eskubidea aldarrikatzeko.

OHARRA: Bizkaian BLOG bat sortu egin dugu. Helbidea hau da: http://labtelefonica.wordpress.com

You might also like