You are on page 1of 7

8.

PERTSONA ATSEGINA IZATEAREN GARRANTZIA –


Foroa
Egilea: Vicente Verdú
Itzulpena: Santiago Palacios Navarro

Oxforreko Unibertsitatean egindako ikerketa sakon batek ondorioztatzen du hobe


dela ez ikastea. Enpresak gehiegi dakiten pertsonekin nazkatuta daude eta orain
pertsona atseginak eta erneak (espabilatuak) aukeratzen dituzte diploma eta
tituluei jaramonik egin gabe. Preferentzia aldaketa hau nabarmena izan da 70etatik
gaurko honera. Orain dela 30 urte unibertsitatean errespetua nagusitzen zen. Garai
hartan, unibertsitarioak jite etiko batez, aprendizaia eta berrikuntzarako abilidadeaz
gain asoziazio eta interpretaziorako gaitasun nabarmenekin jantzitaz graduatzen
omen ziren.
Orain, berriz, unibertsitatearen bizitza hausketarekin batera, etsipenak bata bestean
atzetik datoz. Lizentziatuen kohorteek behar beste ez dakite ezta dagokion moduan
egiteko borontatea eta disziplina eduki ere ez. Aldi berean, betebeharrentzako
kontzientzia erlajatua erakusten dute eta beste edozein pertsona ezjakintsuk baino
ernerik beste denbora edo gehiago behar dute zailtasunak gainditzeko momentuan.
Ideala da, dirudienez, lanpostu moderno baterako hautagaia hemendik pixka bat eta
handik beste hainbeste jakitea baina, edozein gauzen aurretik, komunikatzeko
birtutea izan behar du.
Garai industrialean ezagupen zehatzak beharrezkoak ziren makinen aurrean baina
gaur, zerbitzuen mundu zabal honetan, eskaria edo demanda ez da zuzentzen
teknikalari onentzat baizik eta onak diren pertsonentzat. Hau da, harreman onak
sortzen dituzten pertsona zoragarriak, itxura ona, umore zentzua eta empatia
dutenak, azken finean, besteak erakartzea lortzen dutenak. Gaur egun emakumeen
ereduaren potentziala kontuan hartzeko gutxi falta bazen hona hemen beste
ekarpen zientifiko berri hau.
Mota guztietako salmenta sektoreetan, sektore finantziero, aizia, denbora libre eta
komunikazioaren sektoreetan, gaurko Unibertsitateak gutxi ematen du. Gehiago
balio du bidaiatzea, pelikulak eta bideoak ikustea, jatorri, erlijio eta sexu
ezberdinetako pertsonen arteko solasaldia entzutea eta parte hartzea. Beraien
ikasleak behin eta berriro irakurarazten saiatzen direnean, telebista ikusarazi
beharrean, irakasleek ez dakite zer esaten duten. Publizitatearen ordez historia
irakasten denean enpleguen saboteatzaile bihurtzen dira irakasleak. Orain ez du
ematen gora egiteko balio haundia duenik ez irakurketaren zenbakiak ezta formazio
ordenatu batek ere ez.
Inportanteena da pertzeptzioa azkarra, eta bapateko erantzun azkarra izatea edo,
beste era batean esanda, besteenganako atsegina suertatzea.
Jateko moduak, jendearen aurrean aurkezteko moduak, intuizioaren erabilpenak, jite
on bat erakusteak beste edozein erudizio (jakinduri izugarri) edota espezialitatearen

Haur Adinaren Psikologia – Haur Hezkuntza | 1.gaia – TEORIAK ETA METODOAK


HEZKUNTZAREN PSIKOLOGIAN
gainetik puntuatzen dute. Bezeroek gutxi badakite beraiekin nagusitasuna
(superioridade) erakutziz tratatzea okerrena da. Maila kulturalean hain beherakada
izugarria gertatu den ezen gainetik ipiniz zerbait saltzen saiatzen denak ez du inoiz
asmatuko. Etorkizunean, pertsona jakintsuak gero eta gutxiago izango dira,
desagertze arriskuan, eta pertsonaiak entrenigarritzat hartuak izango dira. Ezpazio
irekia, komertziala, profesionala, globala ...nahitaz ezjakintsua diren pertsonez
betetzaen ari da, maitatzen, elkartzen, ulertzen eta aurrera ateratzeko elkar
laguntzen dutenak, alegia.
Orain dela gutxiko high tech ideiaren aurrean, gaur egun high touch da inportantea,
The Economist-ek dio, orain dela urte batzuk Naisbitt eta bere emaztearen libururi
izena eman zion ikutu emozionala, hain zuzen. Beraz, emakumeei arrazoia eman
beharko. Mundua globalizatu egiten da progesteronaren nahi gabeko ondorioz.
Amamatasun naturalago baten itzulera suposatuko du? Itzurazko edo fikziozko
gaurko kapitalismoak ez dio natura imitatzeari uzten. Espazioaz erabat jabetu
denez, zerk bereziten duen jatorrizko eszenatik?. Gazteek orain badakite Oxfordi
esker: lanbide aurkitu eta gora egin nahi badute goxotasunerako, emotibitaterako
joera izan behar dute. Eta, beste edozein gauzaren gainetik, sinpatia inteligenterako
joera. Gaur egun desatsegina denak ez du zer eginik. Ezin da desatsegina izan ezta
aberatsa izanda ere tradizioak esaten zuen moduan. Beraz, sistemak gehiago
saltzeko baikortasunaren efikazia aukeratu du eta bere burua saltzeko pertsona
jatorrak eta lagunak egiteko jarrerakodunak.

Irakurri eta ondorengo galderak erantzun:


1. Zer dio egileak?

ADIMENAREN
Haur Adinaren Psikologia – Haur Hezkuntza | 1.gaia – TEORIAK ETA METODOAK
HEZKUNTZAREN PSIKOLOGIAN
NOZIOA
Lehen Orain- etorkizunean

Aprendizaia
Unibertsita Berrikuntzarako gaitasuna
teko Komunikazio birtutea
formazioa Asoziazioa
Interpretaziorako gaitasuna
B
al Lan Zerbitzuen sektorea = Gizarte
Gizarte industriala = ezagutza zehatzak
io sektorea trebetasunak , itxura, enpatia …
si
st Ezagutzen
Unibertsitateko formakuntza ordenatua
Bizitzako ikaskuntza: bidaiak, kultura,
e eskurapena gizarte harremanak …
m
a Arrakastar High tech: Jakintza akademikoa High touch: Giza gaitasunak
ako
ezaugarria Kapital kultural altua Kapital kultural eskasagoa

Sexu
banaketa
Gizona Emakumea

Nire iritziz, gizakion adimenaren eboluzioa eta gizartearen garapena


erlazionatzen ditu, elkar- menpekotasun harreman batekin. Hau da,
balio sistema (gizartearen premiaK, kasu honetan) ezberdinek adimenaren
nozio desberdinak (high tech eta high touch) inplikatzen dituzte.
Lehenik eta behin, unibertsitatean eskuratzen den jakintzari egiten dio
ereferentzia; duela 30 urte ikasten zen ezautza osoagoa zela aldarrikatuz .
Jarraian, lan- sektoreen bilakaerak (gizarte industrialetik zerbitzuen arora)
langile perfilaren aldaketa ekarri duela dio. Lehengo ezagutza zehatzen
gainetik, egun “pertsona zoragarriak, itxura onekoak, umore zentzua eta
enpatia behar ditugu”.
Ondoren, jakintza edota ezagutzak eskuratzeko bideak ere eboluzionatu
egin direla salatzen du. Kasu honetan, joan diren urteetako formazio
akademiko ordenatua, bizitzako ikaskuntzak ordezkatua izan da.
Gero berriz, kapital kulturalaren beherakadasalatzen du; garai bateko
jakinduriaren garrantziaren gainetik, gaur egun, giza- gaitasunak baititugu.
“ Orain dela gutxiko high tech ideiaren aurrean, gaur egun high touc da
inportantea”. Puntu honetan, gaur egungo pertsonengan, trebetasun
sozialetan arrakasta eta jakintza kulturalean ez- jakintasuna uztartzen ditu.
Orain artean aipaturiko ezaugarriei dagozkion sexu- rolen banaketan, high-
touch moduan definitzen dituen gaitasun sozial hauek emakumearen
rolarekin lotzen ditu; eta, high tech –ak berriz, gizonekin. High touch- ean,
emakumeek “euren izatean” abilezia handiagoa dutenez, arrakasta eta
munduaren boterea eskuratzeko aukera gehiago izango dituzte.Eta
horregatik, sistema kapitalistak dakarren ondorioetako bat bezala
“amatasun naturalera” itzulera aurreikusten du, hau da, emakumeak

Haur Adinaren Psikologia – Haur Hezkuntza | 1.gaia – TEORIAK ETA METODOAK


HEZKUNTZAREN PSIKOLOGIAN
gizartearen agintea berreskuratuko dute zibilizazioen sorrera aldietan
bezala.
Laburbilduz, orain arteko gizartean, ezagutza akademikoek zuten
garrantzia. Orain aldiz, sistema etengabean garatzen ari da eta aro berri
batean gaude, non trebetasun sozialak gailentzen diren.
2. Ados al zaude?
Orokorrean baietz esango nuke, hau da, gizarteak, bere eboluzioan,
gainjartzen dituen irizpide (balore) eta premiek gizakion gaitasuna
ere garatzea dakarrela uste dut. Eta ondorioz, gaur egun “Más vale una
cabeza bien hecha, que una cabeza bien llena” Montaigne-k (XVII.
mendean) esan bezala.
Lehen eta oraingo jakintza esparruei dagokienean ere, berarekin ados nago.
Lehengo inteligentzia akademiko hori bigarren mailara igaro da. Autoreak
dionez, ez- jakintasuna nagusitu zaigu 1970.hamarkaz geroztik eta horren
adibide garbi bat gaurko prentsan topatu dudan titular bat izan daiteke:

“Un bideojuego para abofetear banqueros”


“Albiste” xelebre honek nire iritzia ulertarazteko balio didala uste dut.
Sistema kapitalistaren testuinguruan krisi ekonomikoa dugu azken
ezaugarria (batzuentzat burukomina, galbidea edo infernua). Beraz,
gizakiongan premia edo beharrak ere aldatu egin dira; kasu honetan, gure
ondoezak sortu dituztenenganako haserrea eta gorrotoa nolabait uste
beharra daukagu.
Behar berri honen aurrean, eskaintzak ere eboluzionatu egin behar izan du,
eta bideo- jokoak denbora pasa izatetik hutsetik, askapenerako eta
frustrazioak gainditzeko modu bihurtu dira.
Azken finean, autoreak esan duenaren errepikapena da nire adibidea. Bere
kasuan, bideo- jokoa edo gizartearen “produktua” pertsona bera da; eta
nire adibidean, krisia ekonomikoa dena, berean berriz, zerbitzuen sektorera
garatu den gizartea.
Psikologiaren ikuspuntutik erantzun baten bila ibili naiz, eta teoria
soziokulturala etorri zait gogora. Honen arabera, giza garapena
gizabanakoa eta eragile sozio – kulturalen arteko elkarrekintzaren ondorioa
da. Eta beraz, gure testuinguruan sortu den “ez- jakintasuna” globalizazio
eta kapitalismoaren garapenak eragin digula diot.

Haur Adinaren Psikologia – Haur Hezkuntza | 1.gaia – TEORIAK ETA METODOAK


HEZKUNTZAREN PSIKOLOGIAN
3. Haur Adinaren Psikologiak eta atsegina izatearen
garrantziak, zerikusirik ba ote dute?
Bai, haurtzarotik trebatu behar ditugu gure adimen intrapertsonala
eta interpertsonala (adimen emozionala) nork bere burua ezagutu
eta onartzen ikasteko, eta gainontzekoak errespetatzen jakiteko;
eta hori hezkuntza sozio- pertsonalaren esku- hartze eremua da.

Hala ere, duela ez horrenbeste, sentimentalismoa (horrela esan izan zaio


emozioak bizi-bizi sentitzeari eta bizipenak jende aurrean agertzeari)
pertsona ahulen, heldu gabeen, bere burua ondo kontrolatzen ez zutenen
ezaugarria zela irakasten zen. Adiera horretan, erabat matxista den topikoa
ikaragarri zabaldu da gure irudimen kolektiboan: emozioak kanporatzea eta,
areago, negar egitea emakumezkoaren kontuak direla. Mundua aurrera doa,
ordea, eta emozioak bizitzea norberaren heltze prozesuan eta adimenaren
garapenean ezin ordezkatuzko elementua dela dioen teoria geroz eta
arrakasta lortzen ari da.
Bizitza profesionalera begira geure burua prestatu eta trebatuko badugu,
ezagutza tekniko eta kulturalez hornitzeko dugun premia inortxok ez du
zalantzan jartzen baina, lehentasunen hierarkizazio xelebrea eginez, bizitza

Haur Adinaren Psikologia – Haur Hezkuntza | 1.gaia – TEORIAK ETA METODOAK


HEZKUNTZAREN PSIKOLOGIAN
emozionalerako prestatzeak duen garrantzia bazterrean uzten dugu
maizegi. Bizitzen ikastea, urterik urte metatuz goazen jakintza behatzen,
aztertzen, jorratzen ikastea baita. Hortaz, pertsona heldu, arduratsu,
orekatu eta, zergatik ez, ahal den neurrian, zoriontsu bihurtzeak geure
sentimenduak bereiztea, azaltzea eta zaintzea ere agintzen digu. Horrek
esan nahi du sentimendu horiek testuinguru jakinean kokatzen, hierarkiak
antolatzen, interpretatzen eta geure egiten ikasi beharko dugula, une jakin
batean izan dezakegun hausnarketa edo ekintza geure aldarteak
baldintzatua gerta baitaiteke eta, ondorioz, gatazka bati konponbidea
ematean edo hartu behar dugun erabakian eragin kaltegarria izan dezakete.
Orokorrean, Heziketa Afektiboaren edo emozionalaren proposamenek ez
dute arreta jartzen epe laburrerako trebetasunetan, eta, ñabardurak alde
batera utziz, bi elkargune ikus daitezke.

Alde batetik, gaitasun pertsonalari dagozkion trebetasunen garrantzian bat


egiten dute (autoezagutza- trebetasunak, autoestimua eta
autoerregulazioa).

Bestalde, helduen bizitzan hain beharrezkoak diren pertsonarteko balio eta


trebetasunetan ekiten dute; esate baterako, komunikazio-
trebetasunetan, pertsonarteko erlazioetarako trebetasunetan
(desberdintasun kulturalen nahiz pertsonen arteko
gatazken konponketa), lanerako trebetasunetan, eta, orokorrean,
bizitza- nahiz gizarte-trebetasun gisa ezagutzen direnetan.

Guztiak ados daude hezkuntza-instituzioek ezinbesteko papera dutela


esatean, agente bakarrak ez diren arren. Era berean, modu eraginkor
batean martxan jartzeak instituzioaren ( haurren te eginbeharretik haratago
dagoen ahalegin handi bat eskatzen testuinguruan eskolak betetzen duen
funtzioa)duela behin eta berriz esaten da; instituzioak, azken baten, alderdi
bat baino ez dira, eta maila familiarrean, sozialean, politikoan … ere
laguntza behar da.

Epe laburrerako trebetasunetan –heziketa-instituzioa uzterakoan


beharrezkoak izango diren horietan; batez ere, lan bilaketarekin
erlazionaturik daudenak–arreta jartzea. Egoera ugaritan erabil daitezkeen
trebetasunen eta tekniken bilduma bat diseinatzea, ondorengo helburuekin:

• Garapen maila on bat ziurtatzea gizarteko alderdietan nahiz alderdi


pertsonalean.

• Berehalako egoeretan, eguneroko moldaerarako beharrezkoak diren


ezagutzak eta trebetasunak eskaintzea

Gure inguruan zorintasunerako heziketa honen adibidea ugari ditugu.


Herrialde garatuetako eskoletan txiki- txikitatik saiatzen gara haurren

Haur Adinaren Psikologia – Haur Hezkuntza | 1.gaia – TEORIAK ETA METODOAK


HEZKUNTZAREN PSIKOLOGIAN
garapen integrala sustatzen (giza inteligentzia maila guztiak trebatzen),
adimen emozionalarenheziketak geroz eta garrantzia handiagoa duelarik;
eta helduaroko formakuntzan ere, modan jarri dira Coaching (lidergorako)
ikastaroak.

Beraz, nire iritziz, haur adineko psikologiaren bidez haurren gaitasun


biosozialak, kognitiboak eta psikosozialak ikertuz, norbera
zoriontsu izateko eta gizartean zoriontsu bizitzeko trebetasunetan
“hezi ditzakegu” (edo gutxienez saiatu egin behar ginake).

Haur Adinaren Psikologia – Haur Hezkuntza | 1.gaia – TEORIAK ETA METODOAK


HEZKUNTZAREN PSIKOLOGIAN

You might also like