You are on page 1of 1

Euskal Herrian lan eta eskubide sozial duinak

eredu sozial eta ekonomiko berriaren alde


Hego Euskal Herrian langabeziak %17a gainditu du. 230.000 pertsonatik gora daude egoera honetan eta bi langabetutatik batek ez du inolako prestaziorik jasotzen. Erakundeek gizartegastuak murrizten dituzte (osasungintza, hezkuntza, etxebizitza, ingurumena, lankidetza..). Egindako politikek ito egiten gaituzte. Helburua, urte luzez borrokatuz lortu ditugun eskubideak deuseztatzea da. Egoera honetatik irteteko dagoen bide bakarra eredu ekonomiko eta sozial berria sortzea da. Euskal Herrian badugu horretarako aukera, eta hala ere, geure bideari ekin baino, Madrileko aginduen derrigorrezkotasunean babesten dira, ezer alda ez dadin alda. Honela: Lan baldintzei eta soldatei eraso diete. Lan sistema, pentsio sistema eta negoziazio kolektiboa erreformatu dute kapitalaren onuran. Gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasuna sustatzen duten politikak ez dituzte ezertan lehenetsi. Langabezia egoeren estaldura urritu dute. Batik bat, etorkinei, emakumeei,... eragiten dieten baztertze eta pobrezia guneak edo poltsak nabarmenki hazten ari dira. Menpekotasun legearen garapena eten da. Zerbitzu publikoak eraso dituzte, batez ere, hezkuntza eta osasungintza. Aurrekontuak murriztu dira, publikoa 2005. urteko mailetara eramanez. Oro har, murrizketa politika ezartzen ari dira, zeinak oinarrizko eskubide eta askatasunekin zerikusia duten orori eragiten dion (justizia eskuratu ahal izatea, abortu legea, etxegabetzeak,...). Bankari, militargintzaren negozio makabroari eta megaazpiegiturei ematen diete dirua oraindik ere. Hego Euskal Herrian, Europako azken lekuetan gaude zergabilketari dagokionez, batik bat, kapitalaren errentei, enpresen irabaziei eta ondasun handiei hartzen zaien zergaarduragabekeriak eraginda. Honez gain, honi gehitu beharko genizkioke urtero Foru Ogasunek zerga-iruzurra dela-eta (gehiena errenta handiek eta enpresek egiten dute) biltzen ez dituzten milaka milioak. Egungo politikek, bidegabeak izateaz gain, ez gaituzte krisialditik aterako; eskubide sozialak eta enplegua sortzen duten politikak beharrezkoak dira: Ezartzen ari diren eta gizarte-porrotera garamatzaten murrizketak eta politikak arbuiatu behar dira. Hego Euskal Herriko erakunde guztiei eskatuko diegu ez ditzaten erabil Rajoyk ezarri nahi dizkigun murrizketak: osasungintzan, hezkuntzan, 37 ordu eta erdiak. Aukera berdintasun politikak, laneko eta norberaren bizitza uztartzeko politika eraginkorrak diseinatu behar dira. Lan produktibo eta erreproduktiboaren banaketa. Gure administrazioei eskatuko diegu erabat alda ditzatela darabiltzaten politikak: gizarte-laguntzetan, osasungintzan, hezkuntzan, euskararen normalkuntzan, lankidetzan,... ezarritako murrizketak indargabetu. Murrizte politikak baztertu eta gizarte-gastuen partidak areagotu, gizarte-babesean Europarekin bat egiteko. Gizarte-zerbitzu publikoen sare unibertsala eta menpeko pertsona guztien estaldura bermatu behar dira, aurrekontu publikoen kontura. Langabetuen babes ekonomikoa bermatu behar da. Bizitza duinerako eskubidea bermatu behar da. Zerga-politika bidezkoa eta progresiboa, azken hamarkadetan onartu diren erreformetan atzera eginez eta aberastasunaren banaketa zuzenari lagunduz. Hots, zerga-iruzurraren aurkako benetako borroka egin behar da. Alferrikako gizarte-gastua baztertzearen aldeko hautua: gastu militarra, AHT, erraustegia, fracking,... Kalitateko enplegua sortu, zerbitzu publikoen eta inbertsio publikoaren defentsa biztanleriaren premiak ase daitezen. Gure herriko sektore estrategikoen defentsa, adibidez, lehen sektorea eta garraioak, biek gizartearen zerbitzura egon behar dute. Gizarte-eragileek eta sindikatuek, politika publikoen zehaztapenean eta ebaluazioan benetan parte hartzeko eskubidea. Bertako lan eta gizarte-politiken diseinuan eta inplementazioan aurrera egin, hots, aurrera egin behar da aberastasunaren eta lan produktibo eta erreproduktiboaren banaketan oinarritutako lan harremanetarako eta babes sozialerako euskal esparruaren lorpenean.

IFE AN M

IOA TA Z S

martxoak 16

Jesusen bihotza, BILBO 17:30

You might also like