You are on page 1of 6

ERREDOX-BALORAZIOA

PERMANGANIMETRIA

Asier Irureta 2. A Urtarrilak 20

AURKIBIDEA

1.- HELBURUA.2

2.- OINARRI TEORIKOA.2

3.- PROZEDURA..3

4.- KALKULUAK4

5.- ONDORIOAK.5

1.- HELBURUA:
FeSO4 disoluzioaren kontzentrazioa ezagutzea, permanganimetria baten bidez.

2.- OINARRI TEORIKOA.


Erredox erreakzioak (erredukzio/oxidazio erreakzioren laburpena) atomoen oxidaziozenbakia (oxidazio-egoera) aldatzen duten erreakzio kimikoak dira. Erredox terminoak bi kontzeptu barne hartzen ditu:

Oxidazioa: atomo, molekula edo ioi batek elektroiak galtzen ditu. Erredukzioa: atomo, molekula edo ioi batek elektroiak irabazten ditu.

Oxidazioa eta erredukzioa oxidazio-zenbakiaren aldaketa gertatzen denean eman ohi da, baina elektroien transferentziak ez dauka zergatik gertatu behar. Beraz, definizio hobe bat hau da: oxidazioa oxidazio-zenbakiaren handitzea da, eta erredukzioa oxidazio-zenbakiaren txikitzea da. Normalean elektroien transferentzia gertatzen da, baina beste erreakzio batzuetan ez da hala izaten (esaterako lotura kobalenteen kasuan). Agente erreduktorea edo erreduktorea substantzia bat da, bere baitan oxidazio-zenbakia handitzen duen elementua duena. Elementu hori oxidatu egiten da, beste elementu bat erreduzituz. Agente oxidatzailea edo oxidatzailea substantzia bat da, bere baitan oxidazio-zenbakia gutxitzen duen elementua duena. Elementu hori erreduzitu egiten da, beste elementu bat oxidatuz.

Oxidazio eta erredukzio erdierreakzioak: Erredox errakzioa banantzerakoan daukagun parte bakoitza; alde batetik, oxidazioa( elektroien galera erreala edo alegiazkoa gertatzen da.) eta, bestetik, erredukzioa (elektroien irabazi erreala edo alegiazkoa gertatzen da.)

Erredox erreakzio osoa oxidazio erdierreakzioa

Cu ( s ) 2 Ag Cu 2 2 Ag

Cu Cu 2 2e
Ag e Ag

erredukzio erdierreakzioa

Erredox-balorazioa da. Balorazioa da disoluzio ezezagun baten kontzentrazioa ezagutzeko teknika. Balorazio honetan erredox erreakzioaz baliatuko gara, non oxidatzailea potasio permanganatozko disoluzio bat (KMnO4) den.

3.- PROZEDURA:
MATERIALA ETA ERREAKTIBOAK. Materialak: Oinarria edo eustoina Giltza-ur metalikoa Matxarda metalikoa Bureta Erlenmeyerrak Probeta Prezipitazio-ontziak Pasteur pipeta Erreaktiboak: Burdin (II) sulfatoa, FeSO4 Potasio permanganatoa (0,02M), KMNO4 Azido sulfurikoa (1:8), H2SO4 Ur distilatua

PROTOKOLOA. 1. KMnO4-zko disoluzioa hartu eta buretan barrena isuri genuen, kontu handiz, burbuilak ez baitziren agertu behar. Burbuilak agertuz gero, berriro ere bota behar da, burbuilarik agertzen ez diren arte. 2. FeSO4-zko disoluziotik 20 cc hartu eta erlenmeyerrean sartu genituen, ondoren baloratzeko. 3. Disoluzio horri H2SO4-ren 15 cc gehitu genizkion, eta hori egindakoan, ur-distilatuaz diluitu genuen 80 cc-ko bolumena lortu arte.

4. Jarraian, lehenengo alikuota baloratzen hasi ginen, eta horretarako, bureta azpian kokatu eta KMnO4-zko disoluzioa tantaka isurtzen hasi ginen. Tanta bakoitza gehitzearekin batera, erlenmeyerra irabiatzen genuen beste eskuarekin. 5. Baliokidetasun-puntua adierazteko, disoluzioaren kolorea Fe3+ ioiaren horixkatik permanganatoaren arrosara pasatu zen. 6. Une horretan, erabilitako permanganatoaren bolumena idatzi genuen. 7. Prozesua beste hiru alditan errepikatu genuen, emaitza berdinak lortu arte. Kalkuluak egiteko lortutako emaitzen batez-bestekoa egin genuen, zehaztasun handiagoa izateko. DATUEN BILKETA. Hauek izan ziren saiakuntzan lortutako bolumenen balioak:
1.alikuota (frogapena) Neurtutako bolumenak (KMnO4) 15.2 mL 14.6 mL 14.4 mL 14.2 mL 2.alikuota 3.alikuota 4.alikuota

(14.6 + 14.4 + 14.2) Batez bestekoa: 3 = 14.4 mL KMnO4 gastatutakoa.

4.- KALKULUAK:
1- Marraz ezazu muntaiaren eskema eta idatzi gertatu den erreakzio osoa doitua. FeSO4 + KMnO4 + H2SO4 K2SO4 + MnSO4 + Fe2(SO4)3 + H2O 5x ( 2Fe2+ 2Fe3+ + 2e- ) Oxidazioa 2x ( MnO4- + 8H+ + 5 e- Mn2+ + 4H2O) Erredukzioa _______________________________________________ 10Fe2+ + 2MnO4- + 16H+ 10Fe3+ + 2Mn2+ + 8H2O

Erreakzioa doituta: 10FeSO4 + 2KMnO4 + 8H2SO4 K2SO4 + 2MnSO4 + 5Fe2(SO4)3 + 8H2O


4

2- Erreakzio honetan, zein da potasio permanganatoaren masa-baliokidea? KMnO4 = oxidatzailea Masa baliokidea = = 31.62 g

3- Erabilitako sulfato ferrosoa heptahidratatua da. Idatzi bere formula eta kalkulatu bere masa-baliokidea. Formula = FeSO4 7 H2O Masa baliokidea = = = 202.01g

4- Kalkula ezazu disoluzio ezezagunaren kontzentrazioa, mol/litro-tan. 14.4ml M= = 0,036M FeSO4

5- Zein da erabilitako sulfato disoluzioaren konposizioa g/l-tan? 14.4 ml KMnO4 = 10g/l FeSO4

5.- ONDORIOAK:
Aurretik beste bolumetria bat egin genuenez (ozpinarena), saiakuntza honetan ez dugu zailtasunik izan eta horregatik oso erraza iruditu zaigu. Gainera, oso emaitza parekatuak jaso ditugu, eta beraz horrek esan nahi du nahiko zehaztasunez egin ditugula neurketak. Bestalde, konturatu gara saiakuntza honetan ez dugula adierazlearen beharrik izan, permanganatoaren kolore larrosak adierazi baitugu zein izan den baliokidetza puntua eta beraz, erreakzioaren amaiera.

You might also like