You are on page 1of 2

HEZKUNTZA PROIEKTUARI LOTUTAKO OINARRI METODOLOGIKOAK

San Martin Agirre Eskola Komunitateak ikaslea du abiapuntu, pertsona bere osotasunean: bakoitza bere iaiotasun eta ahuleziaz, bere buruaz arduratzeko eta bere proiektu propioa burutzeko duen trebeziaz, eskakizun konplexuei erantzuteko izan dezakeen adoreaz eta askotariko lanak behar bezala egiteko bakoitzak duen ahalmenaz. Aldi berean aintzat hartzen du oinarrizko gaitasun guztiak elkarrekin lotuta daudela eta arlo batean funtsezkoak diren alderdiak beste gaitasun baten lagungarri izan daitezkeenez, jadanik ezinezkoa bihurtu dela kontzeptuzko, prozedurazko eta jarrerazko edukien inguruan erabilitako ikuspegi zatitzaileaz jarraitzea. 2007ko Azaroaren 13an argitaratutako dekretuaren gehigarriak oinarrizko gaitasuntzat jotzen ditu jakintzen, trebetasunen, jarreren eta balioen elkarrekintza bateratua eta testuinguru bakoitzari egokitua, Oinarrizko Hezkuntzak ikasle guztiek xedetzat izan eta lortu beharrezkotzat dituztenak, pertsonaren errealizazioa eta garapena lantzeko eta herritartasun aktiboa eta gizarte-integrazioa lortzeko balio dutenak. Beraz, gaitasunen inguruan Curriculumak nabaritzen duena gurea egiten dugu, benetako jakintza egoera eta testuinguru zehatzetan dakiguna erabiltzen jakitea dela barneratuz, bizitza errealean eta bizitzako arazoak konpontzeko aplika daitekeena, ez jakite hutsa. Bizi ditugun aldaketa azkarren ondorioz, giza irudimenak etorkizuneko gizartea sortu behar du eta, inoiz ez bezala, ze gizarte motan murgilduko diren gure ikasleak jakin gabe lagundu behar diegu eskolatik pertsonak gizaki moduan hazteko eta etorkizunean topa dezaketen desafioei modu aproposean erantzun ahal izateko beharrezkoak diren alderdiak garatzen. Horregatik San Martin Agirre eskolak gure haurrek XXI. mende honetako gizarte konplexuan bizi ahal izateko izan dezaketen gaitasunak eta trebetasunak garatzea du helburu eta gaurko eta etorkizuneko erronkei aurre egin ahal izateko, beharrei egokitutako prestakuntza sakona jaso eta kalitatezko zerbitzua eskaini nahi duen eskola publikoa da San Martin Agirre ikastetxea. Egungo errealitateak dakarren kulturartekotasunaren aurrean jarrera aktiboa erakustearekin batera, euskaldunak izanik, euskaraz bizi nahi du San Martin Agirre eskolak, eta ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren nahiz egunerokotasunarekin lotutako adierazpenen tresna

nagusia euskara izanik, ikastetxearekin zerikusia duten jarduera guztietan euskararen erabilera bizkortu, gizarte harremanetan euskararen erabilpena bultzatu eta, aldi berean, ikasle eleanitza sustatzen ahalegindu nahi du. Pertsona bakoitzaren iaiotasun eta ahulezi propioak, bere buruaz arduratzeko eta bere proiektu propioa burutzeko berezko trebeziak eta baita ere eskakizun konplexuei erantzuteko bakoitzak duen ahalmenak osatzen dutela eskola honen abiapuntu pedagogikoa esaterakoan, pertsona guztien aniztasuna dimentsio zabalean harturik (bakoitzaren gaitasun fisiko-psikiko-emozionala, hizkuntza, generoa, egoera sozioekonomikoa, kultura, etnia, bizipen interesa, sinesmena, eta abar) berariazko balio-balore bezala jasotzen duela eskolak esan nahi dugu. Eta, eskola bezala, aniztasun zabal honetan murgilduta, ikasle guztien aukera berdintasuna bermatu nahi duela San Martin Agirre ikastetxeak, hezkuntza kalitatea doitasunean, ekitatean eta norberak bere burua ezagutuz bere ahalmenak trebatzean oinarrituz. San Martin Agirre eskolako ardatz pedagogikoa ikasleak XXI. mendeko inguru anitza, aldatzaile eta konplexuan bizitzeko eta elkarbizitza sustatzeko prestatzean oinarritu nahi dugun horretan ikastetxe barruko egunerokotasunean sortzen diren dinamika gehienen erantzule nagusienak irakasleak direnez, eguneroko zereginetara hurreratzeko dauden ohiturak birplanteatzeko beharra agertzen da, informazio igortzaile izatetik bitartekari edota haurren ikasketen eragile, bultzatzaile, laguntzaile izatera iristeko egin beharreko bidea jorratuz.

You might also like