You are on page 1of 1

Lau lagunentzako Osagaiak:

Kilogramo bat patata 2 tipula 8 arrautza oliba-olio virgen extra gatza

Prestakuntza:
1. Tipulak eta patatak zuritu. 2. Tipulak txikitu. Zartaginean oliba-olioa bota eta tipula frijitu marroi bihurtu arte. 3. Patatak puskatan zatitu tipulak prestatu bitartean. Ondu nahi beste eta zartaginera bota. 4. Frijitu dena tenperatura ertainean, noizbehinka nahasiz dena apur bat marroi bihurtu arte. 5. Zartagina sutik kendu eta olioa hustu. 6. 8 arrautzak ontzi batean ondo-ondo irabiatu eta gatza pixka bat bota, gehitu patatak eta tipulak. 7. Zartaginera olio pixka bat bota eta nahasketa gehitu. Arrautzak ondo prestatu, hasieran su altuan eta gero su geldian. 8. Eman buelta tortillari alde biak egiteko. Bero zein epel zerbitzatu daiteke.

You might also like