You are on page 1of 26

7.

unitate didaktikoa

Automatizazio-sistemak IEBen bitartez

Zer ikasiko dugu?


Zer esan nahi duen EIB estandarrak eta zeintzuk diren bere ezaugarriak. Zeintzuk diren EIB osagaiak, zeintzuk diren bere funtzioak eta sinbologia. Nola planifikatu, instalatu eta konfiguratu instalazio automatizatu bat IEBen bidez. Nola programatu EIB sistema bat.

7. unitate didaktikoa. Automatizazio-sistemak IEBen bitartez

133

7.1. Europako Instalazio-Busa (EIB)


7.1.1. Jatorria eta aplikazioak
EIB (Europako Instalazio-Busa) bus deszentralizatuaren sistema da, gertakariek kontrolatutakoa. Horren arabera, sentsoreek pultsadoreetatik datozen gertakariak edo argitasun, tenperatura, hezetasun, mugimendu eta abarrek eragindakoak detektatu eta telegramak bidaltzen dizkiete eragingailuei, horiek aginduak bete ditzaten.
Pertsianak Klimatizazioa Argiztapena Eguraldiaren araberakoa Klimaren araberakoa Gela bakoitzaren kontrol indibiduala Argitasunaren araberakoa

7.1. irudia EIB sistemaren eskema.

Zentrala Infragorriak

EIB estandarra
EIB estandarra Japoniako eta AEBetako merkatuetatik egiten ari ziren antzeko produktuen inportazioei aurre egiteko sortu zen; izan ere, teknologia horiek han Europan baino lehenago garatu ziren. Horrela, 1990ean, instalazio elektrikoen teknikan liderrak ziren fabrikatzaileek EIBA (Europako InstalazioBusaren Elkartea) sortu zuten, egoitza Bruselan zutela, merkatuan estandar bat sartzeko helburuaz. Gaur egun, elkarte hori 110 enpresek baino gehiagok osatzen dute, eta instalazioetarako osagaien Europako merkatuaren % 70a betetzen dute. Unitate didaktiko honetan, enpresa horien artean Jung eta Siemens fabrikatzaileen osagaiak eta zehaztapenak erabiliko ditugu nagusiki.

7.2. irudia IEBaren logotipoa.

KNX estandarra
1999ko maiatzean Konnex izeneko beste elkarte bat sortu zen. Elkarte hori KNX bus-estandarraren sortzailea da, zeina etxe eta eraikinen kontroleko aplikazio guztietarako bus normalizatuaren teknologia baita. Teknologia hori merkatuan hamar urtetik gorako esperientzia izan ondoren finkatu da, BatiBus, EIB eta EHS bere aurrekoei esker. Bere konfiguraziomekanismoak eta ingurune fisikoa KNX teknologia komunean integratu dira, eraikin eta aplikazio-mota guztietarako prezio/funtzionalitate erlazio egokia ziurtatzeko. Bateratze horren helburua Europako estandar bakarra sortzea da, eraikinak eta etxebizitzak automatizatzeko. KNK EIBren teknologian eta nukleo-protokoloetan oinarrituta dago, eta bere funtzionamendua ingurune fisiko berriak eta Batibus eta EHS konfiguraziomoduak gehituz zabaltzen du. Horregatik, unitate honetan, EIB sistemaz hitz egingo dugu, hori baita protokolo estandarra.

7.3. irudia Konnex-en logotipoa; hiru elkarteren batasuna da: BCI ((Batibus), EIBA (EIB), EHSA (European Home System).

134

7. unitate didaktikoa. Automatizazio-sistemak IEBen bitartez

7.1.2. EIB sistemaren ezaugarriak


EIB sistemak dituen ezaugarri teknikoak honako hauek dira:
Sistema deszentralizatua. Europako instalazio-busa sistema deszentralizatua da; horren arabera, ez dauka inolako kontrol-aparatu zentralik. Beraz, osagai bakoitzak bere mikroprozesadorea dauka. Protokolo estandarra. Esan dugunez, EIB protokoloa daramaten funtzio desberdinetako eta hainbat fabrikatzailerenak diren gailu guztiek erraz bat egin dezakete, EIB instalazio bat osatzeko. Hainbat EIB transmisio-bitartekoetarako aplikazio-arloak
Bitartekoa Transmisio-b bidea Aplikazio-a arlo lehenetsiak Twister pair Kontrol indepen- Instalazio berriak eta berrikuntza (Pare bihurritua) denteko busa handiak. Transmisioaren fidagarritasunaren neurririk handiena Powerline (indar-linea) Dagoen sarea (neutroa eduki behar du) Kontrol-kable gehigarririk behar ez den eta 230 V-ko kablea dagoen lekuetan. Kableatua instalatu nahi ez den edo ezin den lekuetan.

Irratifrekuentzia Irratia

Kableatua. EIBren bidez zerbitzufuntzio guztiak eta beren garapena kontrolatu, komunikatu eta zaindu egin daiteke, pare bihurrituen bidezko linea komun bakarraz (Twister pair transmisio-bidea, pare bihurritua edo PB), zeina 230 volt-eko kableatuarekiko paraleloan ezartzen baita. Bus-eroale bereizi hori transmisio-bide gisa erabiltzeak hutsegiteen aurkako oso erresistentzia handia bermatzen du.

Halaber, EIB sistema ezar liteke dagoen 230 volt-eko indar-sarean (Powerline transmisio-bidea, EIB potentzia-linea edo PL) eta irrati bidez (Irratifrekuentzia bitarteko transmisio-bidea, EIB edo RF), eta infragorriez (infrared) .
Zabaldu eta aldatu egin daiteke. Eraikin bateko instalazioa modu sinpleagoaz egin daiteke hasieran, eta gero zabaldu eta aldatu egin daiteke, busaren osagaien programazioaren parametroak aldatuz besterik gabe, kableatu berri baten beharrik gabe. Topologia. Sistema bus moduko egituraz (ohikoena da), izar moduan, zuhaitz moduan edo era mistoan eraiki daiteke. Alabaina, erabat debekatuta dago begizta itxia sortzea edo eraztun moduko egitura.

7.1.3. EIB sistemaren egitura


EIB sistemaren funtzionamenduaren logika ulertzeko eta, beraz, bere instalazioa eta konfigurazioa planifikatu eta burutzeko, beharrezkoa da sistemaren oinarrizko egitura ezagutzea, lineak eta arloak definitzean oinarrituta.

Lineak
Linea deitzen diogu honako baldintza hauek betetzen dituen edozein iturrimultzo eta bus-gailuri: Gehienezko gailu-kopurua: 64. Gehienezko elikadura-iturrien kopurua: 2. Gehienezko distantzia iturritik osagairaino: 350 m. Gehienezko distantzia bi osagairen artean: 700 m. Eroalearen gehienezko guztizko luzera: 1.000 m. Azkenik, konektatutako aparatuen kopuru erreala hautatutako elikadura-iturriaren araberakoa eta aparatu bakoitzaren kontsumoaren araberakoa izango da.

7. unitate didaktikoa. Automatizazio-sistemak IEBen bitartez

135

Zonak edo arloak


Zona funcional 1 Zona funcional 1 Zona funcional 1 Zona funcional 1 Lnia principal

Linea bat baino gehiago erabili behar bada edota bestelako egitura bat hautatzen bada, linea nagusira 15 linea ere konektatu ahal izango dira, akoplagailuen bitartez. Hori da zona edo area deitzen dena. Zona batek gehienez ere 15 linea har ditzake. Linea bakoitzak, nagusiak barne, bere elikadura-iturria eduki behar du. Horrek bermatzen du, linea batean hutsegiteren bat izanda ere, sistemaren gainerakoak funtzionatzen jarraitu ahal izatea.

Lnia 1

Lnia 15

7.4. irudia EIB egitura linea eta zonetan.

AL AL AL AL Zona 1 = Edifici 1

Lnia 4 Lnia 3 Lnia 2 Lnia 1 AZ

AL AL AL AL Zona 2 = Edifici 2

Lnia 4 Lnia 3 Lnia 2 Lnia 1

Lnia principal AZ

7.5. irudia Egituraren adibide praktikoa linea eta zonetan.

jarduerak
1. Ezaugarri teknikoen arabera, aipatu al ditzakezu Urbanizazioak familia bakarreko 52 etxe izango ditu,
EIBn oinarritutako sistema domotiko batek dakartzan abantailak? hiru kale paralelotan banatuta (1. kalea, 19 etxebizitza; 2. kalea, 17 etxebizitza eta 3. kalea, 16 etxebizitza). Etxe bakoitzak 24 gailu izatea aurreikusi da.

2. Demagun linea bakoitzean 64 aparatu ditugula konektatuta, eta 15 zona ditugula; zenbat aparatu eduki ahal izango ditugu gure instalazioan? 3. Urbanizazio berri bateko etxebizitza bakoitzean
EIBn oinarritutako sistema domotikoaren aurreinstalazioa sartzea pentsatu da.

Marraztu eskema bat (7.5 irudikoaren antzekoa), non proiektu horretarako lineen eta areen araberako banaketa-proposamena zehazten duzun.

136

7. unitate didaktikoa. Automatizazio-sistemak IEBen bitartez

7.2. EIB osagaiak


EIB instalazio batek honako elementu hauek izan ditzake: Elikadura-iturriak. Iragazkiak, kasu askotan elikadura-iturrian integratuta agertzen direnak. Zona, linea edo errepikatze-akoplagailuak. Bus-akoplagailuak. Kontrol-modulua. Busera konektatzeko blokea. Sentsoreak. Eragingailuak. Programazio-softwarea. Beste zenbait. Irrati bidezko interfaze/EIB, telefono-modulu, instabas komunikatzailea/EIB eta info-display gisa.

Lnia de fora

Sortida binria D. F.: 1.1.2 D. G.: 5/2/66

Lnia de bus Polsador D. F.: 1.1.1 D. G.: 5/2/66 Font dalimentaci

7.6. irudia EIB bidezko oinarrizko instalazioa. Eskema honetan, sentsorea pultsadore batek adierazten du eta eragingailua irteera bitar batek.

Filtre 230 V EIB

EIB gailu sentsore eta eragingailuak multifuntzionalak dira; adibidez, irteera bitar batek programa batekin kontaktu bat irekitzeko eta ixteko funtzioa eduki dezake, eta beste batekin pertsianak kontrolatzeko irteera gisa jokatu ahal izango du.

EIB gailu sentsoreek eta eragingailuek duten ezaugarri nagusia multifuntzionalak izatea da, hau da, gailu berak hainbat funtzio bete ditzake. Horregatik, EIB motako edozein gailu erosten dugunean, horrek datu-base bat izango du, non erabiltzen dugun programaren arabera burutu ditzakeen funtzioak zehaztuko baitira. Bestalde, osagaiak, instalazio-moduaren arabera, honetarako izan daitezke: DIN erreian muntatzeko. Trinkoak (REG) edo modularrak (REGMODUL) izan daitezke. Mekanismo estandarren kaxan landatutako muntaia (Up). Gainazaleko muntaia (Ap) Sabai faltsuko muntaia (Eb).

7. unitate didaktikoa. Automatizazio-sistemak IEBen bitartez

137

7.2.1. Elikadura-iturriak
Datu-busaren bidezko instalazio batean, linea bakoitzak bere korronte-elikadura dauka bere osagaietarako. Horrek, linea batean hutsegiteren bat badago, sistemaren gainerakoak funtzionatzen jarraitzea bermatzen du; halaber, linea bateko elementu batean hutsegiteren bat badago, gainerako aparatuek funtzionatzen jarraitzen dute. Elikadura-iturriek tentsio- eta korronte-erregulazioak dituzte; horregatik, zirkuitulaburren aurrean erresistenteak dira. Gainera, sareko mikro-etenak salbatzeko gai dira, 100 milisegundotako erreserba-denbora baitute. EIBren alderdi garrantzitsu bat datuak bereizteko modua da; izan ere, datuak eta elikadura kable beretik doaz (busa). Horregatik, elikadura-iturria busera haril edo iragazki baten bitartez dago konektatuta; horrela, informazioa iturrian sartzea eragozten da. Potentzia-zurgapena, gutxi gorabehera, 150 mW-koa da osagai bakoitzeko, baina aparatu batzuek 200 mW ere kontsumi dezakete. Horregatik, bi elikaduraiturri instala daitezke paraleloan beharrezkoa izango balitz, haril komuna erabiltzen bada betiere. Horrela, busean jaso daitekeen korrontea 500 mA-ra igotzen da. Halaber, beharrezkoa da beste iturri bat gehitzea kable labur batean (adibidez, banaketa-armairu batean) 30 osagai baino gehiago instalatzen badira. Nolanahi ere, bi iturriren arteko gutxienezko distantzia 200 metrokoa da eta linea bakoitzeko iturrien kopurua, gehienez ere, 2koa izango da.

7.7. irudia 320 mA-ko elikadura-iturria, iragazki integratuarekin. Iturri horrek 32 osagai elika ditzake guztira, osagai bakoitzaren batez besteko kontsumoa 10 mA-koa dela suposatuta.

7.2.2. Iragazkia
Elikadura-iturri batek iragazkirik ez duenean, komeni da bat instalatzea. Pentsa dezakezunez, osagai horren funtzioa bus-lineara elikadura-tentsioa induzitzea da, eta azken horrek buseko telegramez zirkuitulaburra izatea eragoztea.

7.2.3. Linea, zona- akoplagailuak eta errepikagailuak


7.8. irudia Iragazkia

Akoplagailuen funtzioa sistemako aparatuen arteko elkarkonexioa eta informazio-trukea ahalbidetzea da. Honako hauek bereiz ditzakegu: Zona-akoplagailuak. Zonen arteko elkarkonexioa eta informazio-trukea ahalbidetzen dute.
Linea-akoplagailuak. Lineen arteko elkarkonexioa eta informazio-trukea ahalbidetzen dute. Zabaltze-akoplagailuak edo errepikagailuak. Anplifikazio-funtzioa betetzen dute, eta horrela 64 aparatutik gorako bus-lineak konfigura daitezke.

7.9. irudia Linea/zonako akoplagailua.

Egin dezakegun galdera hauxe da: desberdinak al dira line-akoplagailuak, zona-akoplagailuak eta errepikagailuak? Erantzuna ezezkoa da, denak aparatu berbera baitira; izan ere, linea-akoplagailu batek zona-akoplagailu batekin edo errepikagailu batekin duen aldea bere helbide fisikoa besterik ez da, hau da, programatzeko unean ematen dizkiogun parametroak. Hori guztia xehetasun handiagoaz ikusiko dugu Helbideen esleipena azaltzen dugunean.

138

7. unitate didaktikoa. Automatizazio-sistemak IEBen bitartez

7.2.4. Bus akoplagailua


Osagai honek EIB busaren eta aplikazio-moduluaren arteko konexioa gauzatzen du. Bistakoa da aplikazio-modulu horrek sentsore edo eragingailu motakoa izan behar duela, eta beti akoplagailura entxufatuta egon behar du. Akoplagailuak busetik iristen zaion telegrama aztertzen du, eta aplikaziomodulura agindu moduan transmititzen du. Alderantzizko norabidean, modulua da agindua akoplagailuari bidaltzen diona, eta azken horrek busera igarotzen den telegrama bihurtzen du.
7.10. irudia Bus akoplagailu landagarria.

Aurrerago, pultsadorearen laguntzaz eta programazio-LEDaz gailu horri helbide fisikoa esleitzen zaiola ikusiko dugu. Akoplagailuak bi zati ditu funtsean:
Akoplamendu-kontroladorea (CAB). Kontroladorea mikroprozesadore bat da (P), honako memoria-motak dituena:

Bus dinstallaci ROM RAM

IFE

ROM. Memoria iraunkor horrek sistemaren softwarea dauka. RAM. Memoria aldakor horrek, busak funtzionatzen duen bitartean, sistemaren eta aplikazioaren aldi baterako balioak dauzka. Buseko osagaia deskonektatzen denean, bere balioak galtzen dira. EEPROM. Memoria iraunkor eta elektrikoki ezaba daitekeen horrek programa fisikoa eta multzo-helbideak dauzka; ETS softwareaz kargatzen da.
Transmisio-modulua (TM).

EEPROM P MT

CAB Acoblador al bus AB

7.11. irudia Bus-akoplamenduko (CBU) unitate baten barrualdearen eskema. Bertan MT eta CAB ikus ditzakegu, barnean hainbat memoria-mota dituztela.

7.2.5. Komunikazio-modulua
Gailu horrek sistema PC batera konektatzea ahalbidetzen du, 9 polotako SUB D konektore batez. Serieko sarrera horren bitartez, edozein bus-gailu programatu, parametrizatu, helbideratu edo diagnostika dezakegu eta, gainera, bistaratze-programaren bidez sistema kontrola dezakegu.

PDB Base de dades del producte

Informaci del projecte

Equip 1 Interfcie RS-232 INSTABUS EIB

Equip 3

7.12. irudia Komunikazio-modulua.

Equip 2

7.13. irudia Komunikazio-moduluaren baliagarritasunaren adibidea.

Documentaci AutoCAD

Projecte

Mdul de comunicaci

7. unitate didaktikoa. Automatizazio-sistemak IEBen bitartez

139

7.2.6. Busera konektatzeko blokea


Busera konektatzeko blokeak bus-aparatuak bus-kablea eten gabe kentzeko aukera ematen du. Bi osagai hauek ditu: Alde positiboa (gorria). Alde negatiboa (grisa edo beltza). Bi aldeetan lau bus-eroale ere konekta daitezke, torlojurik gabeko terminalen bitartez.
7.14. irudia Busera konektatzeko blokea.

Bere aplikazioetako batzuk honako hauek dira: Busaren kablea adarkatzea. Busaren kablea hedatzea. Busaren kableko muturrak babestea. Busaren kablea bus-aparatuetara konektatzea, landatutako nahiz gainazaleko muntaiakoetara.

7.2.7. Sentsoreak
Dakizunez, sentsoreak etxebizitzan gerta daitekeen edonolako aldaketa antzeman eta informazioa kontrol-unitateari transmititzen dioten gailuak dira, hark horren arabera joka dezan. Normalean, erabiltzen diren sentsoreak mekanismo-kaxetan landatzeko unibertsal motakoak izaten dira, baina badaude DIN erreian muntatzeko formatuan ere. Ikusi dugunez, elementu horiek bus-akoplagailu batekin asoziatuta daude beti. Bus-akoplagailuaren eta sentsorearen arteko konexioa AST izeneko 10 pin-eko konektore batez egiten da. Komentatu dugu, halaber, EIB sistema programatzen dugunean sentsore berak hainbat funtzio aktibatzeko balio izatea lor dezakegula. Horien artean, hauexek ditugu:
Pultsadoreak. Hainbat motatakoak daude. Programagarriak izanik, parametroetan ezartzen denaren arabera, beren teklak sakatzeak eragintza- edo erregulazio-telegramak sortuko ditu. Horiek guztiek funtzionamendu-egoeraren berri ematen duen LED bat dute halaber. Presentzia-detektagailuak. Gailu horrek bere eraginpeko eremuan izaten diren aldaketen aurrean erreakzionatzen du, adibidez tenperatura-aldaketak edo pertsonen mugimenduak daudenean eta, horren arabera eta programazioaren arabera, eragintza-telegramak bidaltzen dizkio instabusari.
7.15. irudia Pultsadorea.

Aparatu horiek bero-mugimenduak detektatzen dituztenez, garrantzitsua da bere detektatze-eremuaren baitan irakurketa faltsuak eragin ditzakeen objekturik ez izatea, hala nola lanparak, erradiadoreak, haizagailuak, etab.
Sarrera bitarrak. Sarrerek telegramak bidaltzen dizkiote busari, bere lau sarreretatik jasotzen dituen 230 V-ko seinaleen arabera. Telegrama horiek eragintzakoak, erregulaziokoak, pertsiana-kontrolekoak, 1etik 2ra bitarteko balioak bidaltzekoak edo eszenen osagarrikoak izan daitezke. Oso elementu interesgarria da, instalazio bateko pultsadore eta etengailu konbentzionalak mantendu nahi ditugunean.

140

7. unitate didaktikoa. Automatizazio-sistemak IEBen bitartez

Argitasun-sentsoreak. Inguruneko argitasunaren arabera, sentsore honek busari eragintza, erregulazio edo monitorizazio-telegramak bidaltzen dizkio. Gailuak argi-sentsore bat dauka, dekodetzeko gailura 2 metroko kable batez lotuta dagoena; dekodetzaileak inguruneko argia zenbaterainokoa den irakurtzen du sentsorearen bitartez, eta argiztapena neurri konstante batera doitzen du, kontsignaren arabera. Erloju programatzaileak. Aldi baterako programazio baten arabera, busari hainbat multzo-helbide transmititzeko gai den programatzailea da. Egunerokoak, asterokoak edo urterokoak izan daitezke. Parametrizazio egokiaz, gailu hori gai da busaren bitartez data eta ordua bidaltzeko nahiz jasotzeko. Termostatoak. EIB sistemaren bitartez inguruneko tenperatura neurtzeko eta erregulatzeko balio dute. Tenperaturaren etengabeko erregulazioa nahiz ON/OFF erregulazio sinplea egiteko aukera ematen dute.

7.2.8. Eragingailuak
Sistemaren elementuren baten kontrola egiteaz arduratzen den gailua da, adibidez elektrobalbula (ur, gas eta abarren hornidura), motor (pertsianak, ateak, etab.), alarma-sirena, argi-erreguladore eta abarrena. Gure kasuan, eragingailuak busaren telegrama jaso eta bere zeregina egiten du; hori programatzen ari garen eragingailu-motaren araberakoa izango da. Eragingailuak buseko modulu akoplagailu batera asoziatuta daude ere, azken baina hori normalean elementuarekin batera doa. Eragingailu ohikoenen artean hauexek daude:
Eragingailu bitarra. Eragingailu horrek telegramak busaren bitartez jasotzen ditu eta, horien arabera, potentzialik gabeko irteera-kontaktuak ixten ditu; azken horiek normalki irekita edo itxita moduan funtziona dezakete, parametrizatzen denaren arabera. Konfiguratutako parametroen arabera, bere bi irteeretako bakoitza zuzenean aktiba daiteke, konexioko edo deskonexioko atzerapenaz, aldi baterako bulkada moduan, edota funtzio logiko bat edo egoeraren ber-bidaltze bat asozia dakioke. Batetik hamaseira bitarteko irteera dituzten eragingailu bitarrak daude, sartzen dugun programaren arabera. Eragingailu erreguladorea (Dimmer). Argiztapenaren eragingailu erreguladoreak eragintza- eta erregulazio-telegramak instabusaren bitartez jasotzen ditu eta, horien arabera, bere irteeran konektatuta daukan argiztapen-multzoan eragiten du. Hainbat karga-mota kontrola daitezke, hala nola 230 V-ko halogenoak edo transformadore elektronikodun tentsio baxukoak, edo goritasuna.

Eragingailu horren gehienezko potentzia areagotu egin daiteke transformadore elektronikorako potentzia-anplifikadoreen bitartez.
Eszena-modulua. Modulu honetan lau eszena ere gorde daitezke, eta birdeitelegramen bitartez berreskura daitezke. Eszena, aukeran konbinatu egin daitezkeen konmutazio/erregulazio-doitzeak dira. Adibidez jangelan, lanpara neurri batera erregula dezakegu, edo zeharkako argiztapena piztu, telebista ikusteko, beste neurri batera doitu bazkaltzeko, beste batera ospakizunetarako, etab. Pertsiana-eragingailuak. Eragingailu honek busetik telegramak jasotzen ditu eta, horien arabera, erabat independenteak diren bi pertsiana-motor ere maneia ditzake. Pertsiana-eragingailu guztiak bezala, eragintza laburreko eta eragintza luzeko aginduak bete ditzake.

7.16. irudia Eragingailua.

7. unitate didaktikoa. Automatizazio-sistemak IEBen bitartez

141

7.2.9. ETS programazio-softwarea


Programa informatiko gehienak bezala, ETSk EIBA elkarteak egiten dituen eguneratzeak behar izaten ditu. Liburu hau idazteko unean, ET3 bertsioarekin ari dira lanean.

ETS softwareak (EIB Tool Software) EIB buseko aparatuak programatu eta parametrizatzea ahalbidetzen du, eraikin edo etxebizitza baten kontrol-funtzioetako asko kontrolatu ahal izateko moduan. Aurrerago ikusiko dugu nola funtzionatzen duen. ETS softwarea tresna komun eta irekia da (aparatuaren fabrikatzailearekiko independentea da), EIB proiektu bat diseinu-fasetik martxan jartze eta diagnosi-faseraino garatzeko.

7.2.10. Bestelako gailuak


Garrantzitsua da EIB instalazio bat osatzea ahalbidetzen duten gailu gehigarri batzuk aipatzea.

Irrati/EIB bidezko interfazea


Gailu horrek kontrol-sistemako edozein emisore irrati bidez EIB instabusean integratu ahal izateko balio du. Irrati-emisoreen kanalak interfazera asoziatuta, dagozkien multzo-helbideak esleitzen zaizkie ETSren bidez; horrela, edozein irrati-emisorek EIB sistemaren edozein eragingailu aktiba dezake. Norabide bakarreko komunikazioa da, eta ezin da irrati-hargailurik aktibatu EIB sentsore batetik. Irrati bidez jasotako informazioak EIB telegrama bihur daitezke, eragintza, argi-erregulazioa, pertsiana, balioen transmisio edo eszena-lagungarrietarako.
7.17. irudia Irrati/EIB bidezko interfazea.

Telefono-modulua
Gailu honek instabusean urrutitik eragiteko aukera ematen du. Horrela, telefono-linearen bitartez funtzioak aktibatu edo desaktibatu egin ditzakegu, eta baita mezuak jaso ere, alarma izatekotan. Sistema urrutitik maneiatzeko, MFV tonuak sor ditzakeen telefono bat besterik ez da behar edo, halakorik ezean, aparatuarekin batera ematen den tonusorgailu bat erabiltzea. Gailuaren LCD bistaratzaileak uneoro erakusten ditu bere egoera eta egiten ari den ekintzak. Telefono-modulua telefono-sarera eta EIB instabusera konektatzen da. Normalean, aparatu horietan, instrusismoa saihesteko, moduluak lau zifrako kode sekretua eskatzen du sisteman sartu ahal izateko.

EIB instabus-komunikatzailea
EIB komunikatzailea sistema telefono-linearekin konektatzea ahalbidetzen duen gailua da, EIBn gertatutakoak transmititu ahal izateko, SMS mezu edo fax gisa. Halaber, urrutitik instalaziora sar daiteke, busera eragintza-komandoak bidaltzeko. Azkenik, aparatuak urrutiko PC ordenagailu batetik instalaziora konektatzeko aukera ematen du, osagaien programazioa aldatzeko edo kontrol- eta bistaratze-funtzioak betetzeko.

Infodisplay
Atzera-argiztatutako LCD bistaratzailea da, telegramak instabusetik jasotzen dituena eta, horien arabera, aldez aurretik programatutako mezuak edo balioak erakusten dituena. Halaber, eragintza, erregulazio, pertsiana edo balio-komandoak busera bidaltzea ahalbidetzen du, konfigurazio librekoak diren bere bi ezkerreko teklen bitartez. Infodisplayak bus-akoplagailu landagarri batera konektatuta egon behar du, eta bere baitan geldituko den programa bat instalatu behar da.

7.18. irudia Infodisplay.

142

7. unitate didaktikoa. Automatizazio-sistemak IEBen bitartez

Sensor

7.2.11. Sinbologia
Hainbat aparatu adierazteko erabiltzen dugun sinbologiak DIN 40900 arauaren estandarrari jarraitzen dio. EIB ikur bat karratu bat da, eta bere baitan EIB aparatu bakoitza bereizten duten karaktereak eta ikurrak integratzen dira. Informazioaren transmisio elektronikoa laukizuzen batek adierazten du, zeinaren altuera karratuarena berarena baita, eta luzera karratuaren laurdena eta, osagaiak betetzen duen eginkizun-motaren arabera, ikurraren alde batean edo bietan ezarriko da. Laukizuzenaren barruan bus gezi bat kokatzen da, informazioaren transmisioa adierazten duena. 7.19 irudian sentsoreen eta eragingailuen ikur generikoak ikus ditzakegu.

Actuador

Xxx = Terme alfanumric

7.19. irudia Sentsoreen eta eragingailuen ikur generikoak.

Ikurrik erabilienak
Ikurra Deskribapena
Busera akoplatzeko unitatea (CBU) Harila edo iragazkia Elikadura-iturria Sarrera bitarra Linea/areaakoplagailua/ Errepikagailua Mugimendudetektagailua

Ikurra

Deskribapena
Pultsadore laukoitza

Ikurra

Deskribapena

Irteera bitarra (2 kanal) Bistaratze-panela (bistaratzailea)

Pertsianapultsadorea

Pertsianaeragingailua

Erregulazioeragingailua (Dimmer)

RS 232 datuinterfazea

Irteera bitarra (kanal bakarra)

Elektrobalbula proportzionala

Pultsadore bikoitza

Irteera bitarra (2 kanal) T

Termostatoa

jarduerak
4. Zenbat elikadura-iturri beharko zenituzke 3. jardu- 6. Adierazi zein gailuri dagokion honako sinbologia
erako proiektua elikatzeko? hau eta deskribatu ikur hau osatzen duten elementuetako bakoitza. .

5. Taldeka, sar zaitezte EIB fabrikatzaileen web orrietan. Bilatu eskaintzen dituzten osagaiak eta zeintzuk diren bakoitzaren ezaugarri teknikoak.

7. unitate didaktikoa. Automatizazio-sistemak IEBen bitartez

143

7.3. Instalazioa
Busaren kable eroalea energia-kableen ibilbide beretik ezar daiteke eta, era berean, elkartu eta deribatu egin daiteke, Tentsio Baxurako Araudi Elektroteknikoak, bere ITC BT 036 instrukzioan, tentsio desberdineko kableen ezarpenari buruz xedatzen duena kontuan hartuta. Eroaleak konexio-blokeen bitartez elkartzen dira, bornea osagaira entxufatu eta erretiratzean eroalea ez eteteko moduan. 7.20 irudian ikus dezakegunez.
TLN

Bus dinstallaci

PYCYM 2 x 2 x 0,7 kable eroaleak 0,5 mm2ko sekzioa dauka hariko eta, horregatik, begiztaren 72 W/km-ko erresistentzia. 7.21 irudian bus-kablea nolakoa den ikus dezakegu.

7.20. irudia Eroaleen lotura.

- (blanc) +(groc) Bus EIB -BUS (negre) Cuberta sinttica +BUS (vermell) Cuberta sinttica metalizada

Material sinttic

Traador

7.21. irudia Bus-kablea.

Horrelako kableak bi pare ditu; bata seinalearen transmisiorako da eta bestea ez da erabiltzen, baina beharrezkoa izan daiteke kasu batzuetan. Adibidez, demagun busaren kableetako bat hausten zaigula; bigarren parea izango ez bagenu, tutu malgu osoa aldatu beharko genuke. Horrela, bigarren parea bus gisa erabil dezakegu. Bus-linea batean, honako kable-luzerak errespetatu behar dira:
Bus-kablearen luzerak
Aparatuaren elikadura-iturriaren gehienezko luzera: Bus-aparatu batetik busaren beste aparatu baterako gehienezko luzera Bus-linea baten gehienezko luzera Bi elikadura-iturriren arteko gutxienezko distantzia 350 metro 700 metro 1.000 metro 200 metro

Linea bakoitzerako kablearen luzerak ez du 1.000 metrotik gorakoa izan behar, adar eta begizta guztiak barne hartuta, eta ez da itxiera-erresistentziarik behar. Telegramen arteko talkarik gerta ez dadin, osagaien artean 700 metroko distantzia errespetatu behar da, gehienez ere.

jarduerak
7. Lortu bus-kable bat, ebaki, eta aztertu bere osagai 8. Egin zure etxeko prozesuen automatizazio-propoguztiak. samena. Marraztu instalazioaren planoak, ikasi duzun sinbologia erabiliz. Kalkulatu proiektua egiteko beharko zenituzkeen bus-kablearen metroak.

144

7. unitate didaktikoa. Automatizazio-sistemak IEBen bitartez

7.4. Funtzionamendu-printzipioa
Sistemaren konfigurazioari ekin baino lehen, beharrezkoa izango da EIB sistema batean datuen transmisioak nola funtzionatzen duen ulertzea. Datuak seriean transmititzen dira, eta arau finko batzuen arabera (protokoloa). Horrela, informazioa paketatzen da eta telegrama moduan busetik bidaltzen da, sentsore batetik eragingailu batera edo batzuetara. Hargailu bakoitzak jaso izanaren adierazpena bidaltzen du, transmisioa behar bezalakoa izan bada. Adierazpen hori jasotzen ez bada, transmisioa errepikatu egiten da, hiru aldiz gehienez ere. Adierazpena jaso gabe jarraituz gero, transmisioa eten eta errorea jakinarazten da elementu transmisorearen memorian.

CSMA/CA prozedura
Buserako sarbidea erregulatu eta talkarik gabeko ausazko prozedura bermatzeko, EIBk CSMA/CA prozedura erabiltzen du (talken eramailea detektatze/saiheste bidezko sarbide anitza). Prozedura horren bitartez, bus-gailu guztiek seinaleak jasotzen dituzte, baina hitz egiten zaien eragingailuek soilik erreakzionatzen dute. Sentsore batek transmititu nahi badu, lehenbizi busa egiaztatu behar du, eta beste gailu batek transmititzen ez duen arte itxaron; busa libre badago, berriz, edozein gailu has daiteke emititzen. Bi gailu aldi berean emititzen hasten badira, busera lehentasuna daukana soilik sartuko da; besteak itxaron egin beharko du, eta gero transmititu. Lehentasun bera badute, helbide fisiko baxuena duena hasiko da. Horrela, aldi berean transmititu nahi duten busaren osagai batzuk badaude, CSMA/CA prozedurak busa osagai horietako batek bakarrik okupatu ahal izatea ziurtatzen du, eta beraz ez da datuak transmititzeko gaitasuna murrizten.

Telegramak
Ikus dezagun prozesu hori telegrama bat bidaliz. Gertakari bat dagoenean (adibidez, pultsadore bati edo sentsore bati eragiten zaionean), osagaiak telegrama bat bidaltzen dio busari. Busa T1 denboraz okupatuta ez badago (50 bit, gutxienez), emisio-prozesua hasiko da. Telegrama busetik doa, eta osagai guztiek irakurtzen dute, baina helburu duen osagaiak soilik betetzen ditu aginduak (programa). T2 Linea bereko elementu bati bakarrik zuzentzen bazaio, linea-akoplagailuak ez dio beste linea batera igarotzen utziko. Beste linea bati zuzentzen bazaio, zona-akoplagailuak ez dio beste zona bateAcusament de recepci ra igarotzen utziko. Telegrama bukatuta, osagaiak T2 denbora dauka (13 bit) jasoketa zuzena izan dela egiaztatzeko. Helmuga dituen osagai guztiek aldi berean bidaltzen dute jaso izanaren adierazpena.

T1

Telegrama

Fig. 7.22. Seqncia denviament dun telegrama.

jarduerak
9. Egin prozesu oso baten fluxu-diagrama, telegrama bat sortzen duen ekintza bat gertatzen denetik dagokion ekintza aktibatzen den arte.

7. unitate didaktikoa. Automatizazio-sistemak IEBen bitartez

145

7.5. Konfigurazioa
Instalazioaren ondoren, EIB sistema bat ez dago funtzionatzeko prest, sentsoreak eta eragingailuak ez baitaude konfiguratuta. Konfiguratzeko, ETS programa (EIB Tool Software) erabiliko dugu. Komentatu dugunez, ETS plangintzarako, proiekturako, funtzionatzen hasteko eta are hutsegiteak diagnostikatzeko ere bereziki garatutako softwaretresna da. Egitura sinplea eta garbia dauka, eta horregatik egokia da erabiltzaile-talde guztientzat. Aurrerago, Programazioari eskainitako atalean, hori erabiltzeko nola jokatu azalduko dugu. Gure instalazioa konfiguratzeko, honako urrats hauek egin behar ditugu ETSrekin:
Helbide fisikoak esleitzea. Sentsore edo eragingailu bakoitza unibokoki identifikatzeko. Aparatu bakoitzari izena jartzea bezala da; adibidez, pultsadoreak 1.1.1. helbide fisikoa dauka eta irteera bitarrak 1.1.2. helbide fisikoa dauka. Parametrizazioa. Aparatu bakoitzerako egokia den aplikazio-softwarea hautatzea eta programatzea da. Adibidez, pultsadorea aktibatzen denean irteera bitarrari eragitea nahi dut, edota azken horri pultsadorea aktibatu ondoren askatzen dudanean eragitea. Multzo-helbideak esleitzea. Sentsoreen eta eragingailuen funtzioak bateratzea ahalbidetzen du; horren arabera, konektatu nahi ditugun elementu guztiak karpeta berean biltzen ditugu eta, horrela, programak erlazionatuta (konektatuta) daudela ulertzen du.

7.5.1. Helbideak esleitzea


Helbide fisikoa bus aparatua garbi identifikatzeko balio du, bere kokapena topologiaren baitan deskribatuta. Osagaietako bakoitzak helbide fisiko bat dauka, bere zonaren eta linearen araberakoa dena. Helbide hori diagnosian nahiz parametrizazioan erabiltzen da. Helbide batek 16 bit dauzka, honela banatzen direnak:

7.23. irudia Helbide baten osagaiak..

4 bits

4 bits

8 bits

Esanahia: Z edo A. Zonaren edo area funtzionalaren zenbakia. Gogoan izan instalazio batean egon daitezkeen zonen gehienezko kopurua 15ekoa dela; horregatik, aukerak 1etik 15era bitartekoak dira. Areen linean dauden aparatuek 0 helbideratzea izango dute. L. Linea-zenbakia, definitutako zonaren baitan. Zona bakoitzeko gehienezko linea-kopurua 15ekoa denez, 1etik 15era bitartekoak izango dira. C. Osagai-zenbakia. Linea bakoitzeko aparatu-kopurua 64koa dela kontuan hartuta, 1etik 64rako tartea izango dugu. Hala ere, errepikagailuak jarrita, 255 aparatu ere izan ditzakegu.

146

7. unitate didaktikoa. Automatizazio-sistemak IEBen bitartez

Area-linea

Linea nagusia

1. linea

15. linea

7.24. irudia Helbideak esleitzearen adibidea.

A = Area funtzionala L = Linea C = Bus-osagaia

AA = area-akoplagailua AL = Linea-akoplagailua APT = Bus-aparatua

7.5.2. Parametrizazioa
Akoplagailuak eta anplifikadoreak helbideratzeko, honako irizpide hau erabiltzen da. Gogoan izan gailu bera zonak, lineak eta aparatuak akoplatzeko balio duela, eta desberdintasuna helbide fisikoa esleituz egiten dela. Ondoko taula honek esleitze hori nola egiten den erakusten digu.
Zona/rea >0 >0 >0 Linea =0 >0 >0 Aparatua =0 =0 >0 Akoplagailuaren erabilera zeregina zein elementurentzat Area-akoplagailua Area-linea/Linea nagusia Linea-akoplagailua Linea nagusia/ Linea sekundarioa Linea-anplifikadorea Linea baten hedapena

Taula horren arabera, adibidez, 1.1.0 helbideak akoplagailua 1. zonako eta 1.lineako linea-akoplagailu gisa zehazten du. Begiratu ondoko helbide hauen esanahiari: 1.0.0. Area-akoplagailu bat izango litzateke, linea-zenbakia eta aparatuzenbakia 0 baitira. 1.2.0. Linea-akoplagailu bat izango litzateke, aparatu-zenbakia soilik baita 0. 1.2.60. Errepikagailu bat izango litzateke eta aparatu normal gisa jokatuko luke. Bere funtzioa seinale-anplifikadorearena izango litzateke eta busa 700 metro luzatzea ahalbidetuko luke. Bestalde, kontuan izan behar dugu linea eta zona-akoplagailuek bereak dituzten osagaiekin zerikusia duten telegramei soilik uzten dietela igarotzen, eta anplifikadoreek berriz, telegrama guztiei. Parametrizazioan, akoplagailu bakoitzak iragazki-taula bat jasotzen du. Jasotzen diren multzo-telegrama guztiak berbidali egiten dira taula horretan agertzen badira. Horrela, linea bakoitzak independenteki lan egiten du eta beste linea batzuetara iritsi behar duten telegramak soilik uzten dira igarotzen, busa ez dadin gehiegi kargatu. Linea bakoitzak independenteki funtzionatzen du horrela.

7. unitate didaktikoa. Automatizazio-sistemak IEBen bitartez

147

Lnia 0
Font dali- Bob. Actuador mentaci

Normalean, akoplagailuek LED hori batzuk dituzte, keinuka hasten direnak telegrama bat jasotzean. Hainbat linea dituen instalazio-buseko sistema batean, linea bakoitzak bere elikadura-iturria eta harila izan beharko du, 7.25 irudian ikus daitekeenez.

Lnia 0

Lnia 1
Font dali- Bob. Acoblador mentaci de lnies

Lnia 2 Lnia 0
Font dali- Bob. Acoplador de lnies mentaci

7.25. irudia Linea bakoitzak bere elikadura-iturria eta iragazkia eduki behar ditu.

7.5.3. Multzoak eta azpimultzoak


Zerbitzu normalean, multzo-helbide bat erabiltzen da telegrama-komunikazioak egiteko. Helbide hori ez dago busaren topologiara bideratuta, helbide fisikoa bezala, aplikazioetara baizik. Emisore bakoitzak multzo-helbide bat sartuko du bere telegrametako bakoitzean. Bus-gailu guztiek mezu guztiak entzuten dituzte, helbidea irakurtzen dute eta horrela telegrama beraiei zuzenduta dagoen ala ez egiaztatzen dute. Helbide hori bus-gailu bakoitzari esleitzen zaio EIB konfiguratu bitartean, eta gailu bakoitza multzo batekoa edo batzuetakoa izan daiateke. Adibidez, 7.26 irudiko instalazioa daukagu, non P (pultsadorea), S (sentsorea, argitasunarena adibidez) eta L (lanparak) ditugun.
Bus dinstallaci

P1

1/1

L11

1/1 1/11

L21

1/2 1/11

P2

1/2

L12

1/1

L22

1/2

S1

1/11

L13

1/1

L23

1/2

7.26. irudia

Ikus dezagun zer gertatzen den: P1 pultsadorea sakatzean, telegrama bat bidaltzen da 1/1 multzo-helbideaz. Buseko aparatu guztiek telegrama transmititzen denean entzuten badute ere, multzo bera duten eragingailuak soilik jarriko dira martxan, gure kasuan L11, L12 eta L13 lanparak. P2 pultsadorea sakatzean, telegrama bat bidaltzen da 1/2 multzo-helbideaz. Kasu horretan, L21, L22 eta L23 lanparak soilik aktibatuko dira. S1 sentsoreari eragitean, 1/11 multzo-helbidea duen telegrama bidaltzen da: L11 eta L21 lanparak bakarrik aktibatuko dira.

148

7. unitate didaktikoa. Automatizazio-sistemak IEBen bitartez

Pultsadore batek beste linea bateko eragingailua aktibatzen duen kasuan, 7.27 irudiak erakusten digunean alegia, ikus dezagun zer gertatzen den:
Linea nagusia AL1 P1 1/1 L13 1/1 S1 P2 1/2 L21 1/2 1/11 1/11 AL2

L11

1/1 1/11

L22

1/2

7.27. irudia

L12

1/1

L13

1/2

AL = Linea-akoplagailua P = Pultsadorea L = Lanpara S = Argitasun-sentsorea

2. lineako S1 sentsoreari eragiten bazaio, 1. lineako L11 eta L21 lanparei eragingo zaie, AL1 eta AL2 akoplagailuek beharrezko informazioa izango baitute beste linea bateko lanparak aktibatzen dituen sentsore bat duela jakin dezan.

jarduerak
10. Ondoko taulan, bete falta diren balioak: 11. Kontuan hartuta buseko transmisio-abiadura
9,6 kbit/s dela. Zenbat denbora beharko da bit bakar bat bidaltzeko?
rea/Zona 1 1 15 3 Linea 12 0 9 7 Aparatua 35 6.15.64 0 2.13.40 12 7.21.35 7 Helbide fisikoa

12. 16 karaktereko telegrama bat daukagu (karaktere bat 11 biten baliokidea da, informazioaren luzeraren arabera). Zenbat denbora beharko du busetik joateko?

13. 7.28 irudian oinarrituta, adierazi aparatuen helbide fisikoa. 14. 7.28 irudian oinarrituta, idatzi multzo-helbideak, honako enuntziatu hau bete dadin:
1. pultsadoreak L1, L3 eta L5 lanparak gobernatuko ditu. 2. pultsadoreak L1, L3 eta L5 lanparak gobernatuko ditu. 3. pultsadoreak L6 lanpara gobernatuko du. 4. pultsadoreak L2 lanpara gobernatuko du. S1. sentsoreak L4 lanpara gobernatuko du. S2. sentsoreak L2, L4 eta L6 lanparak gobernatuko ditu.
BK = Zona-akoplagailua LK = Linea-akoplagailua P = Pultsadorea S = Sensor L = Llum

7.28. irudia

7. unitate didaktikoa. Automatizazio-sistemak IEBen bitartez

149

7.6. Sistemaren programazioa


Instalazioa eginda eta sistemaren elementu guztiak eta funtzionamenduaren eta konfigurazioaren logika ezagututa, sistema programatzeari ekin diezaiokegu. Esan dugunez, ETS programa oso sinplea eta intuitiboa da eta, horregatik, programatzea ez da batere zaila. Ikus dezagun orduan nola ekin zeregin horri. Horretarako, menuetako batzuetatik nabigatuko dugu eta, ondoren, aplikazio-praktikak ikusiko ditugu.

Menu nagusia
ETS programa zabaltzen dugunean, menu nagusia agertzen zaigu, eta honako aukera hauek erakusten dizkigu:

7.29. irudia Menu nagusia.

Konfigurazioa. Aukera horrek softwarea konfiguratzea ahalbidetzen digu, hasi inprimatzetik eta pantaila bistaratzeraino. Proiektuaren diseinua. Hemendik, EIB sisteman oinarritutako instalazio bat diseinatu ahal izango dugu. Martxan jartzea. Atal honetan, gure proiektua martxan jartzea (esportatzea), hainbat elementu frogatzea, etab. ahalbidetzen zaigu. Proiektua administratzea. Gordeta ditugun proiektuak administratzeko aukera ematen digu. Produktua administratzea. Aukera horren bitartez, hainbat produktu hauta ditzakegu, hainbat fabrikatzailerenak. Fabrikatzaile bakoitzak bere produktuen datu-basea ematen du; gure esku ditugunean, ikono honen bitartez, gure instalaziorako interesatzen zaizkigunak esportatuko ditugu. Bihurketa. Ikono horrek ETSren aurreko bertsioren batez egindako proiektuak eta datu-baseak aldatzeko balio du. Irten. Ikono hori sakatuta, programaren exekuzioa amaituko da.

Konfigurazio-menua
Menu nagusitik, Konfigurazioa ikonoan klik egiten badugu, menu horren ikonoak agertuko zaizkigu (7.30 irudia).

7.30. irudia Konfigurazio-menuko ikonoak.

Aukerak ikonoak ETS modulu guztietarako konfigura daitezkeen aukera komunak erakusten dizkigu.

150

7. unitate didaktikoa. Automatizazio-sistemak IEBen bitartez

Proiektu-diseinuaren menua
Menu horretatik, aparatuak (Aparatuak aukera) edo bere funtzioa (Funtzioak aukera) aurkitzeko nahi ditugun iragazkiak finka ditzakegu. Gainera, multzohelbideen oraingo esleipena bistaratzea ahalbidetzen digu (Multzoa aukera), eta sistemaren egitura, hura osatzen duten area, linea eta osagaien ikuspuntutik (Topo aukera). Halaber, menu horretatik, aldez aurretik hautatu dugun fabrikatzailearen produktuen katalogoa ireki dezakegu (Katalogoa aukera).

7.31. irudia Proiektu-diseinuaren menua.

Martxan jartzeko menua Menu horrek Aparatuak Bistaratu (proiektu baten aparatu guztiak dauzka eta aparatu-iragazkia erabiliz optimiza daiteke) eta Funtzioa Bistaratu, eta halaber Topologia eta Multzoak Bistaratu irekitzea ahalbidetzen du. Prog aukerak helbide fisikoetarako eta aplikazioetarako programa-elkarrizketa irekitzen digu; gogoan izan behar dugu helbide fisikoak, martxan jartzeko ez ezik, diagnosirako eta erroreak bilatzeko ere beharrezkoak direla. Azkenik, kontuan eduki behar dugu TestPA aukera, jadanik instalatutako aparatuen helbide fisikoak egiaztatzea ahalbidetzen diguna.
7.32. irudia Martxan jartzeko menua.

Proiektua administratzeko menua


Menu horretatik, gure datu-baseak dituen proiektu guztiak ikus ditzakegu. Gainera, proiektuaren datuak aldatu, proiektuak kopiatu edo bateratu eta proiektuak fitxategi batera edo disko batera esportatu ahal izango dugu.

7.33. irudia Proiektua administratzeko menua.

Produktuak administratzeko menua


Menu horren bitartez, produktu bati buruzko informazio xehea (Info) jaso ahal izango dugu; gainera, fabrikatzailea hautatzeko aukera ematen du, haren produktuen katalogoa ireki eta inportatzeko.
7.34. irudia Produktuak administratzeko menua.

7. unitate didaktikoa. Automatizazio-sistemak IEBen bitartez

151

7.1 praktika

Lanparak piztu eta itzaltzea


Praktika honetan, pultsadore bikoitz batetik gobernatutako bi lanpara piztea eta itzaltzea diseinatu eta programatuko dugu. Eskuineko goiko pultsadoreaz lanpara bat piztuko dugu, eskuineko beheko pultsadoreaz itzali egingo dugu, eta ezkerreko beheko pultsadoreaz beste lanpara piztuko eta itzaliko dugu. Instalazio hori egiteko beharko dugun materiala honako hau da.
Kopurua 1 1 Materiala Pultsadore bikoitza Bi kanaleko irteera bitarra Potentzia-kableak Busaren kableak Bi lanpara dituzten plakak Iragazkidun eta RS 232 datuinterfazedun elikadura-iturria. Erreferentzia 5WG1 211-2AB11 5WG1 562-1AB01

1 1

E14 zorroduna

Erabiltzen dituzun osagaiak Jungenak edo beste fabrikatzaile batenak badira, taulan adierazten ditugun erreferentzia-zenbakiak desberdinak izango dira; hemen erabiltzen ditugunak Siemens-enak dira.

Burutu beharko ditugun zereginak honako hauek dira: 1. Erabilitako zirkuituaren konexioak, diagrama logikoa eta multzo-diagramak eta helbide fisikoak marraztea. 2. Programazioa ETS softwareaz egitea. 3. Gure proiektuko datuen transferentzia egitea. 4. Instalazioaren funtzionamendua egiaztatzea.

1. Konexioak eta diagramak marraztea


7.35. irudia Konexioen eskema.
POLSADOR DOBLE 5WG1-211-2AB01 Adrea fsica 1/1/1 Polsador esquerra superior Polsador esquerra superior Encendre-Apagar Polsador dreta superior Polsador dreta inferior

BUS EIB
Encendre Apagar

MDUL DE SORTIDES 5WG1-562-1AB01 Adreacin fsica

Encendre-Apagar Encendre-Apagar

0/0/1

0/0/1 0/0/2

Connectar Canal A Connectar Canal B

Polsador doble Sortida binaria dos canals Lnia de potencia

7.37. irudia Erabilitako multzo eta helbide fisikoen diagrama. 7.36. irudia Eskema logikoa.

152

7. unitate didaktikoa. Automatizazio-sistemak IEBen bitartez

2. Programazioa ETS softwareaz egitea


Proiektua sortzea
Menu nagusitik proiektua diseinatzeko menura joan, proiektu berri bat sortu eta pro00 izena jarriko diogu. Fabrikatzaile bakoitzak bere bistaratze-programa dauka, eraikinaren planoan instalazioan diseinatzeko balio duena; hala ere, liburu honetan ez dugu aukera hori azalduko

Produktuak inportatzea
Proiektua sortuta, eta erabiliko dugun materiala zein den jakinik, hautatu dugun fabrikatzailearen datu-basea inportatu behar dugu. Horretarako, menu nagusitik, Produktuaren administrazioa hautatuko dugu; Inportatu aukeran klik egin eta honako menu hau agertuko zaigu: Datu-basea dagoen unitatea hautatuko dugu; fitxategiaren izena hautatu eta onartu egingo dugu. Hori eginda, programak dena ala produkturen bat inportatu nahi dugun galdetuko digu. Kasu honetan, hautatutako fabrikatzaileen pultsadore bikoitzak eta irteera bitarrak inportatukko ditugu. Gauza bera egin beharko da fabrikatzaile bakoitzarekin, bakoitzaren datu-basea desberdina baita.

7.38. irudia Fabrikatzailearen produktuak bilatzeko menua.

Diseinua berreskuratzea
Jarraian, menu nagusira itzuli eta Proiektuaren diseinua ikonoa hautatuko dugu. Berria ikonoa sakatu eta berehala proiektuaren izena eskatuko digun menua agertuko zaigu: pro00 jarriko dugu. Onartu aukera sakatuta, Eraikinaren Bista pantaila agertuko zaigu; pantaila hori minimizatuko dugu (horretarako, klik egingo dugu pantaila horren goiko eskuineko aldeko "-" ikurrean). Kontuz ibili beharko dugu, nahasiz gero itxi egin dezakegulako, eta proiektutik irten. Hurrengo urratsean, Multzoak eta Topologia ikonoak hautatu behar dira. Erosoago lan egiteko, Leihoa menura joan eta Ordenatu horizontalki aukera hauta dezakegu; horrela, 7.39 irudian agertzen den bezala geratuko zaigu pantaila, eta biekin batera lan egin ahal izango dugu.

7.39. irudia Horizontalki ordenatutako multzoen eta topologiaren pantailak.

7. unitate didaktikoa. Automatizazio-sistemak IEBen bitartez

153

Helbideak esleitzea
Topologiaren Bistatik Area ikonoa hautatukko dugu eta, saguaz, gure proiektuko karpeta irekiaren ikurreraino arrastatuko dugu. Ondoren, gauza bera egingo dugu Linearekin, eta sortu dugun arearaino mugituko dugu, eta gauza bera Aparatuarekin, zeina linearaino mugituko baitugu. Azken eragiketa hori behar ditugun aparatu adina errepikatuko dugu. Eragiketa eginda, pantailan 7.40 irudia agertuko da. Pantaila horrek iragazki batzuk eskainiko dizkigu, produktua fabrikatzaileak eman digun datu-basean aurkitu ahal izateko. Fabrikatzailea hautatu, eta gure datu-basean dauden fabrikatzaileak agertuko zaizkigu. Beheko koadroan, Produktu-familian, Pultsadoreak hautatuko ditugu. Produktu-motak honako koadro honetan, Pultsadore bikoitza hautatuko dugu. Programa koadroan, egitea nahi dugun hori hautatuko dugu; gure kasuan, lanpara batzuk piztea eta itzaltzea (10S2 apa/enc). Komunikazio-ingurune fisikoa lehentsita dator (Twisted Pair).
7.40. irudia Produktua bilatzea.

Iragazki guztiak jarri ditugunean, klik egingo dugu Aurkitun eta jarri ditugun iragazkien alderantzizko proportzioan dauden produktuen zerrenda agertuko da: zenbat eta iragazki gehiago, orduan eta produktu gutxiago. Ondoren, nahi dugun produktua hautatuko dugu, Txertatu botoiaz. Pantaila hori ez da ixten, beste produktu batzuk bilatu ahal izateko. Produktu guztiak txertatuta, pantaila horretatik irtengo gara, Itxi botoiaz

Multzoak eta azpimultzoak esleitzea


Beheko menuari dagokionez (Multzo-helbideak), saguaz Multzo nagusia hautatuko dugu eta gure proiektuaren karpeta irekiaren ikonoa dagoeneraino mugituko dugu. Multzo horri izena (adibidez, Argiztapena) jarri ahal izateko pantaila agertuko da. Ondoren, bi azpimultzo sortuko ditugu, eta teknika beraz hautatuko ditugu (Argiztapena karpetara arrastatuz). Eragiketa hori bi aldiz egingo dugu, azpimultzo bakoitzerako behin. Bati ON/OFF A lanpara eta besteari ON/OFF B lanpara deituko diogu. Honela geratukko zaigu:

7.41. irudia Helbideak eta multzoak esleitzea.

154

7. unitate didaktikoa. Automatizazio-sistemak IEBen bitartez

Aparatuak konektatzea
Orain multzoak eta azpimultzoak aparatuekin konektatu beharko ditugu. Hori egiteko, Topologiaren Bista menuaren goiko eskuineko aldean, koadro zuri bat ageri da, Objektuak Erakutsi izenaz. Aktibatzen badugu, pultsadorea sei funtziotan banatzen dela ikus dezakegu adibidez.

7.42. irudia Aparatu bakoitzaren funtzioak.

Saguaz, goiko ezkerreko aldeko pultsadorea hautatuko dugu, saguaren ezkerreko botoiaz i ikurraren gainean sakatuko dugu eta 1. azpimultzoraino (ON/OFF A lanpara) arrastatuko dugu. Konektatu nahi dugun galdetuko digu eta baietz erantzungo dugu. Ondoren, eskuineko pultsadorea, goikoa eta behekoa, konektatuko dugu eta banan-banan 2. azpimultzoraino (ON/OFF B lanpara) arrastatuko ditugu. Irteera bitarra lau funtziotan banatzen da, eta horietatik A edo B kanala jartzen dutenak soilik aukeratuko ditugu. Hurrengo urratsa A kanala 1. azpimultzoarekin eta B kanala 2. azpimultzoarekin konektatzea da, azaldu dugunaren arabera.

Parametroak programatzea
Orain bi elementuen parametroak programatu beharko ditugu. Hori egiteko, elementua hautatuko dugu, ez funtzioa, eta saguaren eskuineko botoia sakatuko dugu. Orduan, parametroak hautatuko dugun menua agertuko zaigu. Lehenik, pultsadore bikoitza hautatuko dugu eta funtzionatzeko hainbat modu aukeratuko ditugu. Teklaren kontakturen batek esleitutako funtziorik ez badu, funtziorik ez aukera hautatu beharko dugu. Ondoren, gauza bera egingo dugu irteera bitarrarekin. Bukatutakoan, proiektua gordeko dugu.

3. Datuen transferentzia egitea


Menu nagusira itzuli eta Martxan jartzeko menua hautatuko dugu. Horren aurretik, erabiliko ditugun aparatuetan aldez aurretik ezer ez dagoela programatuta ziurtatu behar dugu. Proiektua ireki ikonoa hautatuko dugu, egin duguna aukeratu eta ireki egingo dugu. Ireki ondoren, programa instalaziora bidaliko dugu, zeina aldez aurretik kableatuta egongo baita. Horretarako, Programatu ikonoa hautatuko dugu, eta 7.43 irudikoa bezalako pantaila agertuko zaigu. Helbide fisikoa eta Aplikazioa aukera hautatuko dugu. Helbide fisikoa bidaltzen dugunean, busaren akoplagailuaren Martxan jartzea. pultsadore bat sakatu beharko dugu, programak aparatua bere baitan onar dezan; ondoren, programak aplikazioa bidaliko du eta hurrengo elementuarekin jarraituko du.
7.43. irudia

4. Egiaztapena egitea
Programa eta aparatuen helbide fisikoa bidali ondoren, behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatuko dugu.

7. unitate didaktikoa. Automatizazio-sistemak IEBen bitartez

155

Jarduerak
15. Bainugela batean, haizagailu batek eragindako aireztapena dago. Zirkuituak honako hau bete dezan nahi dugu: Pultsadore baten teklaren goiko kontaktua sakatzean, konketako lanpara eta haizagailua konektatu behar dira (irteera bitarreko A eta B kanalak).
Pultsadorearen beheko kontaktua sakatzean, lanpara deskonektatu behar da, baina haizagailuak 3 minutuz jarraitu behar du konektatuta. Oharrak: irteera bitarrean oinarri bat dago, dela itzaltzearen atzerapena edota piztearen atzerapena, eta faktore biderkatzaile bat; oinarria eta faktorea biderkatzeak nahi dugun denbora eman behar digu. Hau eskatzen dizugu: Zirkuituaren konexioak, diagrama logikoa, multzodiagramak eta erabilitako helbide fisikoak marraztea. Programazioa ETS softwareaz egitea. Zure proiekturako datuen transferentzia egitea. Ariketa egiaztatzea. Halaber, lau pultsadoreetatik (LED) zein sakatu dugun jakin nahi dugu. Hau eskatzen dizugu: Zirkuituaren konexioak, diagrama logikoa, multzodiagramak eta erabilitako helbide fisikoak marraztea. Programazioa ETS softwareaz egitea. Zure proiekturako datuen transferentzia egitea. Ariketa egiaztatzea.

17. Pultsadore bikoitz bat eta irteera bitar bat erabiliz, hau lortu nahi dugu:
Goiko ezkerreko pultsadorea sakatzean, irteera bitarreko A eta B kanalak aldi berean aktibatzea. Beheko eskuineko pultsadorea sakatzean, irteera bitarreko bi kanalak aldi berean desaktibatzea. Hau eskatzen dizugu: Zirkuituaren konexioak, diagrama logikoa, multzodiagramak eta erabilitako helbide fisikoak marraztea. Programazioa ETS softwareaz egitea. Zure proiekturako datuen transferentzia egitea. Ariketa egiaztatzea.

16. Pultsadore laukoitza eta bina kanaleko bi irteera bitar erabiliz, ondoko hau betetzen duen zirkuitua egin dezazun nahi dugu (kontuz ibili, pultsadore laukoitzen bi mota baitaude, ondoko irudian ikus daitekeenez):
1 1 1 1 A B 1 0 0 0 0 0 Pultsadore laukoitz honetan, lehenbizi letretan hautatu behar duzu eta gero, mekanismoa aktibatu. C D

18. Ariketa honetan, bi lanparen egoera (A eta B) pultsadore bikoitzaz eta irteera bitar batez konmutatu nahi dugu. Bete behar den funtzioa honako hau da:
Pultsadore bikoitzaren ezkerreko teklaren goiko aldea sakatuta, A lanpararen egoera konmutatuko da eta, pultsadore bikoitzaren ezkerreko teklaren beheko aldea sakatuta, B lanpararen egoera konmutatuko da.. Beheko aldeko eskuineko pultsadoreaz bi lanparak piztuko dira; eskuineko pultsadorearen goiko aldea sakatuta, bi lanparak itzaltzea lortu behar dugu Hau eskatzen dizugu: Zirkuituaren konexioak, diagrama logikoa, multzodiagramak eta erabilitako helbide fisikoak marraztea. Programazioa ETS softwareaz egitea. Zure proiekturako datuen transferentzia egitea. Ariketa egiaztatzea.

Pultsadore laukoitz honetan, kanal bakoitza independenteki aktibatzen da.

Pultsadorearen kanal bat sakatzen dudanean, lanpara bat piztuko da 1.300 milisegundotara, eta beheko aldea sakatuta itzaliko da. Pultsadorearen beste kanala sakatzen dudanean, C lanpara piztuko da. Eta beheko aldea sakatu eta 4,2 segundotara itzaliko da. Pultsadorearen beste kanala sakatzen dudanean, beste bi lanpara piztuko dira. Beheko aldea sakatzen badut, ezin izango dira itzali. Pultsadorearen beste kanala sakatzen dudanean, aurreko bi lanparak itzaliko dira.

156

7. unitate didaktikoa. Automatizazio-sistemak IEBen bitartez

19. Ariketa honetan, bi lanpara piztea eta itzaltzea da helburua; bata pultsadore konbentzional batek gobernatzen du eta bestea, etengailu konbentzional batek. Sarrera bitar bat eta irteera bitar bat erabili beharko dituzu. Hau eskatzen dizugu:
Zirkuituaren konexioak, diagrama logikoa, multzodiagramak eta erabilitako helbide fisikoak marraztea. Programazioa ETS softwareaz egitea. Zure proiekturako datuen transferentzia egitea. Ariketa egiaztatzea.

Hau eskatzen dizugu: Zirkuituaren konexioak, diagrama logikoa, multzodiagramak eta erabilitako helbide fisikoak marraztea. Programazioa ETS softwareaz egitea. Zure proiekturako datuen transferentzia egitea. Ariketa egiaztatzea.

20. Ariketa honetan, lanpara bat piztu eta itzali behar dugu, infragorrien pultsadore bat eta pultsadore bikoitz bat erabiliz. Bete behar den funtzioa honako hau da:
Pultsadore bikoitzaren eta infragorrien pultsadorearen ezkerreko teklaren goiko aldea sakatuta, A lanpara piztuko da. Pultsadore bikoitzaren eta infragorrien pultsadorearen ezkerreko teklaren beheko aldea sakatuta, A lanpara itzaliko da. Gauza bera egingo dugu B lanpararekin, baina pultsadore bikoitzaren eta infragorrien pultsadorearen eskuineko teklaz. Hau eskatzen dizugu: Zirkuituaren konexioak, diagrama logikoa, multzodiagramak eta erabilitako helbide fisikoak marraztea. Programazioa ETS softwareaz egitea. Zure proiekturako datuen transferentzia egitea. Ariketa egiaztatzea.

22. Gela batek erradiadore bat dauka. Tenperatura tenporizadore batek kontrolatzen du. Gainera, leihoen egoera irekitze-kontaktuek kontrolatzen dute; horrela, berogailua piztuta dagoela leihoa zabaltzen bada, elektrobalbula batek hura itzaliko du. Hau eskatzen dizugu:
Zirkuituaren konexioak, diagrama logikoa, multzodiagramak eta erabilitako helbide fisikoak marraztea. Programazioa ETS softwareaz egitea. Zure proiekturako datuen transferentzia egitea. Ariketa egiaztatzea.

23. Korridore baten argiztapen-instalazioa egin


nahi dugu, mugimendu-sentsoreak erabiliz, zaintza-funtzioarekin: Lan-orduetan, korridorearen argiztapena piztuta egongo da, erloju tenporizadore baten bitartez. Ordutegi horretatik kanpo, argiztapena mugimendua detektatuz gero piztuko da. Eraikina hutsik dagoenean eta segurtasun-zerbitzuak hura miatu ondoren, sistema zaintzamodura igaroko da, pultsadore baten bidez. Mugimenduren bat detektatzen bada, segurtasun-zerbitzua seinale akustiko batez ohartaraziko da eta argiztapena piztu egingo da. Seinale hori zaintza-gelan kokatutako bigarren pultsadore sinple batetik baieztatu eta itzali ahal izango da Hau eskatzen dizugu: Zirkuituaren konexioak, diagrama logikoa, multzo-diagramak eta erabilitako helbide fisikoak marraztea. Programazioa ETS softwareaz egitea. Zure proiekturako datuen transferentzia egitea. Ariketa egiaztatzea.

21. Goritasun-erreguladore edo dimmer batez kontrolatutako A lanpara bat piztu eta itzali behar dugu, eta halaber bere intentsitatea erregulatu, horretarako pultsadore bikoitza erabiliz. Bete behar den funtzioa honako hau da: Pultsadore bikoitzaren ezkerreko teklaren goiko aldea sakatuta, A lanpara piztuko da. Pultsadore bikoitzaren ezkerreko teklaren beheko aldea sakatuta, A lanpara itzaliko da. Eskuineko teklaren goiko aldea luzaroan sakatuta, argitasuna indartuko da, eta ezkerreko teklaren beheko aldea luzaroan sakatuta, berriz, argitasuna motelduko da.

7. unitate didaktikoa. Automatizazio-sistemak IEBen bitartez

157

Azken ariketak
1. Zertarako erabiltzen da EIB osagaien helbide fisikoa? Berdinak al dira helbide fisikoak sentsoreetan eta eragingailuetan? Zergatik? 2. Zertarako balio du LEDak eta buserako akoplagailuaren pultsadoreak? 3. Zeitzuk dira EIBn instalazio bat egiteko behar diren gutxienezko osagaiak? 4. Zer gertatzen da sentsore batek ez badu eragingailu batek bidalitako telegrama bat jaso izanaren adierazpena jasotzen? 5. Zein da buserako akoplagailuaren kontroladoreak betetzen duen funtzioa? Berdinak al dira aparatu horiek sentsoreetan eta eragingailuetan? 6. Zertarako erabiltzen dira fabrikatzaileen datubaseak eta zeintzuk dira beren edukiak? 7. Zenbat azpimultzo sor ditzakegu multzo nagusi batean? 8. Hautatu produktua aukera erabiltzen badugu. Zenbat fabrikatzailerengana irits gaitezke pantaila horretatik? 9. Zer esan nahi du aplikazioak EIB osagai batean? Osagai berak aplikazio bat baino gehiago eduki ditzake? 10. Dagokion programazioa egin behar dugu, zirkuitu batek honela funtziona dezan. Lau lanpara gobernatu nahi ditut, honako leku hauetatik: pultsadore bikoitza, pultsadore laukoitza, etengailu konbentzionala eta infragorrien pultsadorea. A lanpara hemendik funtzionaraziko da: Pultsadore bikoitza (goiko ezkerreko tekla sakatuta, piztu egingo dugu eta beheko ezkerreko tekla sakatuta, itzali). EPultsadore laukoitza, bere A kanaletik, goiko aldeko tekla sakatuta, piztu eta itzali egingo dugu; gainera, aurre-hautaketaren adierazpena egin beharko du. Halaber, urrutiko aginteaz piztuko eta itzaliko dugu, bere 27. kanaletik. Korronte-hornidurarik ez badago eta berehala itzultzen bada, A lanparak piztuta egon beharko du. B lanpara hemendik funtzionaraziko da: Pultsadore konbentzionala. Pultsadore laukoitza, bere D kanaletik, goiko aldeko tekla sakatuta, piztu eta itzali egingo dugu; gainera, aurre-hautaketaren adierazpena egin beharko du. Urrutiko aginteaz, bere 29. kanaletik. Lanpara hori 4,16 segundoko atzerapenaz piztuko da. C lanpara hemendik funtzionaraziko da: Pultsadore bikoitza, goiko eskuineko tekla sakatuta piztu egingo dugu eta, beheko eskuineko tekla sakatuta, itzali. Pultsadore laukoitza, bere C kanaletik, goiko aldeko tekla sakatuta, piztu eta itzali egingo dugu; gainera, aurre-hautaketaren adierazpena egin beharko du. D lanpara hemendik funtzionaraziko da: Etengailu konbentzionala. Pultsadore laukoitza, bere D kanaletik, goiko aldeko tekla sakatuta, piztu eta itzali egingo dugu; gainera, aurre-hautaketaren adierazpena egin beharko du. Korronte-hornidurarik ez badago eta berehala itzultzen bada, D lanparak piztuta egon beharko du. Lanpara hori 10,5 segundoko atzerapenaz piztuko da. Urrutiko aginteaz, bere 30. kanaletik, lanpara guztiak piztu beharko dira. Urrutiko aginteaz, bere 31. kanaletik, lanpara guztiak itzali beharko dira. Hau eskatzen dizugu: Zirkuituaren konexioak, diagrama logikoa, multzo-diagramak eta erabilitako helbide fisikoak marraztea. Programazioa ETS softwareaz egitea. Gure proiektuko datuen transferentzia egitea. Ariketa egiaztatzea.

You might also like