You are on page 1of 3

ZIRKULAZIO ERREGULAZIOA OROKORTASUNAK: Erregulazio kardiobaskularrean, zirkulazio aparatua organoen beharren arabera egokitu behar da.

Beraz, fluxua aldatuz odola birbanatu egiten da gorputz osotik. Normalean burutzen diren, EGOKITZAPENAK hauek dira: BG ODOL HODI (arteriola) DIAMETROAK ODOL BOLUMENAK ZAINETAN: Hodi hauek normalean bolumen handia gordetzen dute, edukiera hodiak dira.

ERREGULAZIO MEKANISMOAK LOKALAK/METABOLIKOAK: Bakarrik ORGANO BATERA iristen den fluxua egokitzen da, orokorrean bere behar metabolikoen arabera. OROKORRAK: Aldaketak gorputz osoan gertatzen dira, fluxua aldatuz Gehienbat PA EGOKIA MANTENDU behar da gorputz osoa, zirkulazio parametrorik garrantzitsuena baita. o SENTSOREAK daude PA nabaritzeko. o Informazioa NSZ-ra bidaltzen da o ERANTZUNAK sortzen dira: HORMONALAK NERBIOSOAK ERREGULAZIO MEKANIMO LOKALAK: Orokorrean, FLUXUA HANDITU egiten da, METABOLISMOA HANDITZEAN. Oxigeno eta elikagai gehiago behar baitira eta hondakin gehiago daudelako askatzeko. Ordea, metabolismoa MOTELTZEN BADA, FLUXUA GUTXITU egiten da. Zenbait mekanismo lokal daude: ERREFLEXU MIOGENIKOA: Erantzun muskularra da, AUTOERREGULAZIO erantzuna eragiten duena. KATABOLITO BASODILATADOREAK: Hauengatik HIPEREMIA AKTIBO eta HIPEREMIA ERREAKTIBO erantzunak ematen dira. ENDOTELIO ERAGINAK FAKTORE PARAKRINOAK ERREFLEXU MIOGENIKOA Muskulu leunaren erreflexua da, ODOL HODI TENKAKETA ALDATZEAN gertatzen da. Odol hodien inguruan muskulu leuna dagoenez, honek odol hodien diametroa suma dezake, odol HODIEN DIAMETROARI ERANTZUNEZ, eragin ezberdinak sortzen ditu, AUTOERREGULAZIO SISTEMA deritze: HODIAK DILATATZEAN: Askotan hau metabolismo altuagatik gertatzen da, beraz, fluxua gehiegizkoa izan daitekeenez, erantzun miogenikoa UZKURDURA da, fluxua jaisten da. HODIAK UZKURTZEAN: Fluxua txikia denean, diametroa txikia bada, erantzuna ERLAXAZIOA izango da.

Autoerregulazioa erreflexu miogenikoaren ondorioz ematen da. Gorputz osoan PA ALDATZEN BADA, adib metabolismoa handituta badago, eta beraz odol hodi diametroak aldatzen badira, 50 mmHg-tik 180 mmHg-rako tarte batean, FLUXUA EZ DA ALDATZEN. Hau gertatzen da erregulazio miogenikoa aktibo dagoelako, muskuluek berez odol hodiak uzkurtzen dituzte, fluxua berdin mantentzeko. Baina tarte horretatik kanpo, gorputza ez da gai fluxua berez erregulatzeko. KATABOLITO BASODILATADOREAK Katabolismoaren ondorioz askatzen diren zenbait molekulak, metabolismo azkarraren adierazleak dira eta ODOL HODIAK DILATATU egiten dituzte. Beraz, katabolitoak zuzenki erlazionatuak daudenez odol hodi diametroarekin, askotan, KATABOLITO EKINTZA AUTOERREGULAZIOAREKIN BATERA ematen da. Metabolismo azkarrarekin, erantzun miogenikoa eta katabolito ekintza indartzen da, horrela fluxua mantentzeko. Gainera, katabolismoaren ondorioz O2 maila baxuak geratuko dira odol hodietan, zelulek hartu egin dutelako eta CO2 askatu. METABOLISMO ALTUKO EGOERETAN, O2 GEHIAGO BEHAR DA. Hau, fluxu igoeraren bidez lortzen da. PCO2 baxuak?? PO2 baxua: HIPOXIA egoera ADP Adenosina Azidotasun altua (pH baxua) Hiperpotasemia Hiperosmolaritatea Tenperatura igoera ERANTZUNAK HIPEREMIA: Odol hodien zabalkuntza eta fluxu igoera adierazten du. o AKTIBOA/METABOLIKOA: BEHAR METABOLIKOEKIN ZUZENKI LOTUTA dago, dilatazioa eta fluxu igoera ehunaren aktibitatearen ondoriozkoak dira. Katabolito kopuru handia ekoiztu eta odolera askatu. Odol hodi dilatazioa eraginez eta fluxua igoz. o ERREAKTIBOA: Oztopo edo BLOKEO BATEN ONDORIOZKOA. Odol hodia, eta beraz fluxua blokeatu baldin badira, blokeo horrek irauten duen bitartean katabolito kopuru oso oso handia metatu egingo da. Beraz, oztopoa kentzean, odol hodia izugarri handituko da, fluxua asko azkartuz. Erantzuna, hodien dilatazio maila oztopo tamaina eta iraupenaren araberakoa da, katabolito maila desberdinak meta daitezkeelako. ENDOTELIO ERAGINA Zelula endotelialek substantzia ezberdinak ekoizten dituzte: PROSTAZIKLINA: Odol hodiak dilatatzeko. EDRF (NO da gehienbat) = Endoteliotik eratorritako faktore erlaxatzailea: o Erlaxatzaile fisiologiko bortitzena o ENDOTELIO EZ-URRATUAN, osoan, SINTETIZATUA. Bere sintesia zaurietan inhibitzen da, odol hodi guztiak uzkurtu egin behar baitira prebentzio gisa.

o Beti ODOL HODI BARRURA ??? jariatzen da, muskuluek EDRF hartzaileak barnean dituztelako. o ACh molekulak EDRF SINTESIAN ERAGITEN du. ACh-ren presentziak NO entzimak aktibatzen ditu. o BIHOTZ GAIXOTASUNETAN fluxu arazoak daudenean, NO deribatuak asko erabiltzen dira adib infartoak tratatzeko (nitratoak, nitritoak). ENDOTELINAK/ ET o ET1: Gizakietan arruntena o UZKURTZAILE fisiologiko bortitzena. o Lokalak dira (angiotensinak orokorrean) o Endotelinen HARTZAILEAK zuntz muskularretan daude o ODOL HODI TENKAKETA edo LESIOETAN JARIATU egingo da. o HIPERTENTSIOEKIN ERLAZIONATUA: Hauek tratatzeko ET HARTZAILE BLOKEANTEAK hartzen dira, horrela endotelinek ez dute eraginik izango. Gehienbat odol hodiak dilatatzeko eta tenperatura jaisteko erabiltzen dira: HIPERTENTSIO IDIOPATIKOEKIN: Ez dakigunean haien sorrera zein den.

You might also like