You are on page 1of 3

NESKA-MUTILEN MOTRIZITATE EZAUGARRIAK Sarrera Idazle gehienek pertsona hauen mugimendu eta arazo kognitiboetaz hitz egiten digute

( arazoak arretan, pertzepzioan eta memorian) trastorno mailaren arabera umearen motrizitatea behera doa, horregatik gorputz eskemaren pertzepzioa landu behar dugu, honekin batera bere gaitasun kognitiboak igo egingo direlako. Down sindromea duten umeak besteak egiten dituzten gauzak egitea nahi dute, bere ingurua ezagutu nahi dute eta honetan dauden pertsonak. Hau lortzeko bere motrizitate lodia landu behar dute, bere arazoak direla eta, hipotonia, ligamentuen gehiegizko luzaketa,indar falta. Bere fisikoa konpentzatu behar da, epe luzerako arazoak sahiesteko, oinetako mina adibidez. Fisioterapiaren helburu nagusia bere mugimendua minimoetara iristea da, test honek, haurren motrizitate maila neurtzeko balio dute. Motrizidade garapena Motrizitate garapena, haur eta lehen hezkuntzaren oinarria da. Urte hauetan era independentean ezagutzen dute mundua, inguruan dauden estimuluei esker. Mugimendu baten prozesua, ez da batere erraza eta etapa ezberdinak daude. Horregatik haurrek, gaitasun berri bat ikasteko, batzuk orduak, egunak edo hilabeteak behar izaten dituzte. Hauen inteligentzia, pertsona guztiona bezala, ez dago bakarrik norberaren barnealdean, baita ere sistema motore sentsorialean eta mundu fisikoan.

Haur baten mugimenduen koordinazioa muskulu eskeletikoaren normaltasun ezarekin zer ikusia badu ere, neuronen hazkuntza eta heldutasuna ere garrantzitsua da. Umea izanik, haurra zarenean ikasitako mugimendu ezberdinek, oinarrizko gaitasunak (saltoak, giroak, jaurtiketak) garatzen lagunduko du. Normaltzat hartzen diren mugimenduak, mugimendu ezberdinen ariketak eginez lortu daiteke, nahiz eta batzuei besteei baino denbora gehiago kostatu. Historia Down sindromea edo 21 trisomia 21. kromosoma parean hiru kromosoma agertzearen ondoriozko asaldura genetikoa da, bere ezaugarriak adimen atzerapena eta bereizgarri fisiko bereziak izanik. Jaiotzetiko gabezia psikikoen artean ohikoena da eta bere izena John Langdon Haydon Downi zor zaio, berak deskribatu baitzuen asaldura hau lehen aldiz 1866an. 1958an Jrme Lejeune ikerlari gazteak aurkitu zuen asaldura honen arrazoia. Down sindromea duten pertsonek zenbait patologia izateko arrisku handiagoa dute, hala nola, bihotzeko patologiak, digestio-aparatukoak edota sistema endokrinokoak. Sindrome hau detektatzeko umean amniozentesia erabil daiteke haurdunaldian zehar. 800-1.000 jaioberrietatik batean agertu ohi da, baina amaren adinak eragina du. Gaur egun, ez dago pertsona horien gaitasun intelektuala hobetzen duen tratamendu farmakologikorik. Hala ere, familia giro eta heziketa egokiak Down sindromea duten haurren garapenean eragin positiboa dute. Caractersticas genticas del Sndrome de Down Down sindromea duten pertsonen ezaugarri nagusienak hauek dira:

aurpegiera borobilduna hipotonia muskularra atzerapen mentala

Gainera, bihotzeko gaisotasunak ikusmen eta entzumen urritasunak, hesteetako arazoak eta infekzioak izateko arrisku handiagoa izaten dute pertsona hauek. Hauek dira beste ezaugarri batzuk: aurpegiera borobila

begi, sudur eta belarri txikiak ahoaren tamaina ere txikia da mihiaren tamainarekin konparatuz gero; hau dela eta ahoa zabalik izateko joera dute eta hortik hartzen dute arnasa eta horrenbestez ahoko eta eztarriko infekzioak areagotu egiten zaizkie eta hauek belarrietara zabaltzen dira. Eskuak eta oinak ere txikiak eta lodikoteak izaten dituzte. Eta eskuen kasuan, clinodactalia deritzona jasaten dute; hau da, atzamar txikia barrurantz kurbatuta izaten dute. Honez gain, eskuaren barrukaldean tolesdura bat besterik ez dute izaten beste guztiok tolesdura bi ditugun bitartean. Oinetan ere lehenengo eta bigarren behatzen artean banaketa handia ematen da. Hipotonia muskularrak, tonu muskular baxua dutela esan nahi du, horrenbestez garapen motorea geldoagoa izaten da, eta artikulazio arazoak izaten dituzte. Guzti honek, pertsona hauen bizi itxaropena 50-60 urte artekoa izatea suposatzen du. Baina horrek ez du esan nahi datu hauek beti zehatz ematen direnik, askotan luzatu edo laburtu ere egin daiteke. Bestalde esan beharra dago ez dela erlaziorik ematen Down Sindromea duten pertsonen kanpo ezaugarri (ezaugarri fisikoak) eta inteligentzia maila (adimen garapenaren) artean. Hau da, pertsona batek oso ezaugarri fisiko nabarmenak baditu, ez du esan nahi adimen atzerapen handia duenik.

Alterazio genetiko bat da eta ezgaitasun hau duten pertsonek 57 kromosoma dituzte (ohikoena 46 izatea da).Trisonia 21 izenaz ere ezagutzen den gaixotasuna da. Pertsona hauen koefiziente intelektuala (K.I) oso baxua izaten da honen arabera sailkatuz: - Leuna: 50-70 -erako K.I - Moderatua: 35etik 49rako K.I - Gogorra: 20tik 34rako K.I - Oso gogorra: 20 baino gutxiagoko K.I. http://www.efdeportes.com/efd163/caracteristicas-motrices-de-ninos-con-sindrome-dedown.htm

You might also like