You are on page 1of 5

Solidoen Bero Ahalmen Espezifikoa

Joseba Lasa Unai Saralegi Praktika honetan, sistema baten bero-ahalmen espezifikoa kalkulatzea izango da gure helburua. Hori lortzeko bi sistema kontaktu termikoan jarriko ditugu eta oreka termikoan beharrezko datuak jasoaz, beharrezko datuak izango ditugu. Praktika honetan, kobrea, burdina eta aluminioa izango ditugu aztergai. Praktikaren burutzearekin hasi aurretik, komenigarria da teoria ezagutzea. Lehenik eta behin, antzeko masa duten bi sistema, euren tenperatura ezaguna dugularik, ukipen termikoan ipiniko ditugu, beti ere bi sistemen arteko konposatua adiabatikoki isolatua mantentzen delarik. Termodinamikaren Lehen Printzipiotik dakigunez, konposatuan, oreka-tenperatura lortuko da. Burutuko dugun praktikan, tenperatura desberdinean dauden ur likidoak, edo ura eta solido baten arteko oreka aztertuko da. Ontzi kalorimetrikoan M masa duen eta T 1 tenperaturan dagoen ura sartu dugu eta beste aldetik, T 2 tenperaturan dagoen, m2 masako eta cp 2 bero ahalmeneko solidoa murgildu dugu. Gainera irabiagailu bat izango dugu ontzi kalorimetrikoaren barnean, eta termometro bat likidoan murgilduta beharrezko datuak jasotzeko. Kasu horretan hauxe da Termodinamikaren Lehengo Printzipiotik lortzen den ekuazioa: ( Mc pura +[ mkc k + mtc t + mici ])( T f T 1 )+ m2c p2( T f T 2 )=0 Adierazpen horretako k azpindizeak ontzi kalorimetrikoari dagozkio, t azpindizeak termometroari dagozkio, eta i azpindizea irabiagailuari. T f delakoa, neurtuko dugun orekatenperatura izango da. Aipatutako c bero ahalmenak ez dira ezagunak, horrenbestez, ur-baliokidea deritzon adierazpena hau erabiliko dugu; k =mkc k + mtct + mic i Honek adierazten duena honakoa da, kalorimetroaren bero-ahalmen berdinekoa den ur-kantitatea. Termodinamikaren Lehen Printzipiotik lortzen den ekuazioa eraldatuz, honakoa lortzen da, [( Mc pura + k )(T f T 1 )]+[ m2c p2(T f T 2)]=0 Beraz, solidoaren bero ahalmen espezifikoa lortzeko, honako adierazpena lortzen da, 1 ( Mc pura + k )(T f T 1) = 0. aurrekoa eraldatuz; c p2 = m2 ( T f T 2)

Praktikaren Garapena
Behin teoriaren atala aztertu dugularik, praktikaren garapenari ekin diezaiokegu. Metalen bero ahalmenak kalkulatzeko, lehenik egin behar dugun gauza, aurretik aipatutako ur-baliokidearen adierazpenaren balioa kalkulatu behar dugu. Horretarako, egindako lehen azterketa tenperatura desberdinetan dauden bi ur likidoen arteko oreka neurtzea izango da, horretarako ura berotzen jarriko dugu 70C ingurura iristen den bitarte. Bestalde, beste hontzi batean ura izango dugu izotzarekin nahasturik, honela ura orekan jarriko da izotzarekin 0C inguruan. Hau burutzen den bitartean, kalorimetro barnean sartuko dugun ontzia pisatu dugu, honakoa neurtu dugularik mkal=( 29,9 0,1) g. Behin ura finkatutako tenperaturara iritsi denean aurretik pisatu dugun ontzian ur kantitate bat jaso dugu, eta pisatu egin dugu, honakoa neurtzen delarik balaztan, montzi+ur =( 86,4 0,01) g. Behin pisatu dugunean, kalorimetroan sartu dugu, eta uraren tenperatura berriro neurtu dugu orekara iristen denean, izan ere ura 70C-an hartu badugu ere, ontziaren tenperatura ez zen horren altua, eta horrenbestez uraren tenperatura jaitsi egingo da. Neurtutako tenperatura hori T 1 =( 58 1) C izan da. Behin lehen oreka hori lortu dela, izotzarekin utzi dugun ura gehitzeko prest gaude, lehenik ur horren tenperatura neurtu da, honakoa izan dena T 2 =( 2 1) C. Gidoian esaten den bezala, kalorimetroari gehitu beharrezko ura, hasieran sartu dugunaren antzekoa izan behar da. Ur honen tenperatura ez aldatzeko, ezin dugu beste hontzi batera gehitu eta hau pisatu, izan ere lehen ikusi bezala ur beroa ontziarekin oreka batera iritsi da tenperatura aldatuz, eta horrek ez digu balio, bigarren ur honen tenperatura ezaguna izan behar baitugu. Beraz bukaeran pisatuko da ontzi kalorimetrikora gehitu den bigarren ur kantitate hau. Izotzarekin kontaktuan egon den bigarren ur hau gehitu eta gero, sistemaren oreka tenperatura jaso behar dugu, hori lortzeko, irabiagailuaren laguntzaz ura irabiatuko dugu. Behin tenperatura finkoa dela ikusi dugunean, hau da sistema orekan dagoenean, tenperatura jaso dugu, honakoa neurtu dugularik, T f =33C. Aurretik esan bezala, orain kalorimetroan sartutako ontzia berriro pisatuko dugu, gehitu dugun izotz-ur horren masa neurtzeko. Eta honakoa neurtu da balantzan, montz + mur + mizo =( 141,7 0,1 ) g. Eta aurretik neurtutako ontzia eta uraren masa kentzen badiogu, izotz-uraren masa lortzen dugu, mizo=( 55,3 0,1) . Behin datu hauek jasoak ditugula, ur-baliokidearen balioa kalkula dezakegu. Horretarako teorian aipatu den Termodinamikaren Lehen Printzipiotik lortu dugun adierazpena eraldatuz; [( Mc pura + k )(T f T 1 )]+[ m2c p2(T f T 2)]=0 k =M izotz c pura ( T f T izotz) M ura c pura ( T f T 60)

Erlazio berri honetan neurtu ditugun datuak ordezkatuz, eta jakinik c pura=1,003512 dela, honakoa lortzen da, k =12,11 adierazpena lortzen da, ( T f T izotz ) 2 ( T izotzT ing ) 2 2 ( k ) =[c p ura ] ( M izotz ura ) +[M izotz ura c p ura ] ( T f )2 2 ( T f T ing ) ( T f T ing )

cal gK

cal . Erroreen adierazpenetik, errorea kalkulatzeko honako K

c p ura 2 ( T f T izotz ) 2 2 +[ M izotz ura ] ( T izotz) +[ M izotz ura c p ura ] ( T ing )2 +(c p ura )2 ( M ur beroa )2 2 ( T f T ing ) ( T f T ing )

k =6,1035 6 , eta beraz, neurtu dugun cal . kalorimetroaren ur-baliokidea honako da, k =( 12 6 ) K Balioak ordezkatuz, honakoa lortzen da, Gidoian esaten zaigun bezala, lortutako emaitza irabiagailuaren eta ontzi kalorimetrikoaren bero-ahalmenekin alderatuko dugu. Horretarako lehenik irabiagailua pisatu dugu, mirab=(3.8 0.1) g neurtzen delarik. Ontzia aldez aurretik pisatu dugu, honakoa neurtuz, mkal=( 29,9 0,1) g. Bi hauek altzairuzkoak dira, eta esaten zaigunez altzairuaren bero-ahalmen cal espezifikoa c pAltzairu=0,21 da, eta datu hauekin sistemaren bero-ahalmena kalkula dezakegu, g k sistema=mirab c p altzairua+ montzi kalorimetriko c p altzairu erlazioa dela medio. cal . Errorea kalkulatzeko K adierazpen hau lortzen da, k sistema=( c p altzairu) ( mirab) +(c p altzairu ) ( montzi kalorimetriko ) eta datuak ordezkatuz, k sistema=0,0297 0,03 lortzen da. Beraz sistemaren bero-ahalmena honakoa cal . Nabaria denez lortutako ur-baliokidearen balioa eta hau da, k sistema=( 7,08 0,03 ) K bateragarriak dira. Balioak ordezkatuz honakoa lortzen dugu. k sistema=7,077

Kalorimetroaren ur-baliokidea kalkulatu dugularik, prest gaude proposatutako solidoen bero-ahalmena. Horretarako egin dugun lehen gauza, solidoak pisatzea izan da. mFe =(200,8 0,1 ) g m Al=(199,6 0,1) g mCu =( 200,30,1 ) g

Lehendik berotzen zegoen ura berotzen jarraitu dugu, eta 100C inguruan dugu, solidoak uretan sartu ditugu, hauek berotzeko. Teorian aipatu dugunez adierazpen hau erabiliko dugu solidoen bero-ahalmenak lortzeko;

c p2=

1 ( Mc pura + k )( T f T 1) =0 m2 ( T f T 2)

Metalak berotzen ditugun bitartean, kalorimetroan sartuko den ontzian ura jasoko dugu giro tenperaturan, eta kalorimetroan sartuko dugu, oreka neurtzen denean tenperatura neurtuz, eta ondoren solido bat sartuko dugu kalorimetroan, eta oreka gertatzen denean tenperatura jasoko dugu, honela beharrezko datuak izango ditugu metal ezberdinen bero-ahalmena kalkulatzeko. Lehen azterketa aluminioarekin egin dugu, azterketa egiteko esan bezala, lehen gauza ura gehitzea izango da, ura ontzira gehitu eta pisatu egin dugu, montzi + mur=( 126,30,1 ) g da, eta ontziaren masa kenduaz, gehitutako uraren masa lortzen dugu, mur=( 96,4 0,1 ) g. Behin ontzia kalorimetroan sartu dugula, hau orekara iritsi arte itxarongo dugu, eta une horretan tenperatura neurtu dugu, T 1 =( 17 1 ) C. Une horretan, zilindroa sartuko dugu ontzian, baino lehenik eta behin, metalaren tenperatura jaso behar dugu, horretarako metalak berotzen dagoen uretan termometroa sartuz, tenperatura jaso dugu, T 2 =( 98 1 ) C. Behin tenperatura egonkortu denean, hau da, sistema orekan dagoenean tenperatura jaso dugu, honakoa jasoaz, T f =( 39 1) C. Hauekin beharrezko datuak jaso ditugu, solidoaren bero-ahalmena kalkulatzeko, lehen aipatutako ekuazioan ordezkatzen badugu; 1 ( M u c p ura + k )( T f T 1) cal =0,2031 mAl ( T Al T f ) gK Erroreen kalkulua burutzeko ezaguna dugun adierazpenetik, honakoa lortzen da, c p Al=
2 2 1 ( M u c p ura + k )( T f T 1) 1 c p ura ( T f T 1 ) 2 c =[ ] ( m Al ) +[ ] ( M u )2 2 ( T AlT f ) m Al ( T Al T f ) mAl 2 2 2 1 ( T f T 1 ) 1 ( M u c p ura + k )( T Al T 1 ) 1 ( M u c p ura + k ) 2 2 +[ ] ( k ) +[ ] ( T f ) +[ ] ( T 1)2 2 m Al (T AlT f ) m Al m Al ( T Al T f ) ( T AlT f ) 2 p Al

1 ( M u c p ura + k )( T f T 1) +[ ] ( T Al )2=0,0231 0,02 2 mAl T Al

Beraz neurtu dugun Aluminioaren bero-ahalmena honakoa da, c p Al=( 0,200,02 )

cal . gK

Aluminioaren azterketa burutu dugularik, Kobrea aztertu dugu. Erabilitako ur kantitatea mur=( 107,30,1 ) g izan da, eta T 1 =( 17 1 ) C jaso dugu kalorimetroan dagoen termometroaren laguntzaz. Solidoak murgilduta dauden uraren tenperatura ere jaso dugu, honakoa jaso dugularik, T 2 =( 99 1 ) C. Sisteman oreka gertatzen denean, tenperatura jaso dugu, honakoa jaso dugularik, T f =( 28 1) C. Datu hauek ekuazioan ordezkatuz honakoa lortzen da, cal c pCu=0,09257 . Aurreko adierazpenarekin errorearen kalkulua burutuz, honakoa lortzen gK dugu, c pCu=0,01853 0,02 eta beraz, kobrearen honako bero-ahalmena neurtu dugu. cal c pCu=( 0,09 0,02) . gK

Aztertzeko falta zaigun metala burdina da, honen bolumena handiagoa denez, kalorimetroan sartzerakoan zilindro osoa ur-azpian egon dadin ur gehiago sartu dugu ontzian, honakoa izan dena, mur=( 137,30,1 ) g , eta kalorimetroan orekan dagoenean tenperatura jaso dugu, T 1 =( 22 1) C. Zilindroa berotzen duen uraren tenperatura ere jaso dugu, T 2 =(99 1 ) C eta kalorimetroan dagoen ontzian sartu dugu pintzen laguntzaz. Behin sistema orekan dagoela ikusi dugunean tenperatura jaso dugu, T f =( 311 ) C. Behin datu hauek jaso ditugula, burdinaren bero-ahalmena kalkula dezakegu, honakoa lortzen dugularik, cal c pFe= 0,1016 . Errorea kalkulatuz, honakoa jasotzen da, c pFe =0,02034 0,02. Beraz gK cal . neurtu dugun Burdinaren bero-ahalmena honakoa da, c pFe=( 0,10 0,02 ) gK

Ondorioak
Praktika honetan ikusi dugu nola bi azpisistema kontaktuan ipintzean, eta sistema adibatikoki isolatuz, bi azpisistemen masen eta bero-ahalmenen araberako oreka tenperatura lortzen dela. Aipatu beharra dago, kalorimetroaren ur-baliokidea kalkulatzerakoan, arazoak izan genituela, eta azkenean neurketak hiru aldiz egin eta balio egokia lortzen ez genuenez, Gabriel irakaslearen laguntza izan genuela, azkenean balio egoki bat lortuz. Sistemaren bero-ahalmena kalkulatzerakoan ezin izan dugu termometroaren eragina kontuan hartzerik izan, nahiz eta honek ere sistemarekin beroa trukatzen duen. Hala ere, guk kalkulatutako ur-baliokidearen balioaren errorea nahiko handia denez, lortutako balioa baliokidea izaten jarraituko da. Neurtu ditugun metal ezberdinen bero-ahalmenen balio teorikoak ere jaso ditugu, neurtutakoak bateragarriak diren ala ez ikusteko. Honakoak dira balio teorikoak, eta guk neurtu ditugun balioak; Balio teorikoak Praktikan neurtutakoak

cal gK cal c pAl= 0,217 gK cal c pCu=0,092 gK c pFe=0,114

cal gK cal c pAl =( 0,20 0,02 ) gK cal c pCu=( 0,090,02 ) gK c pFe=(0,10 0,02 )

Ikusten denez, lortu ditugun hiru balioak baliokideak dira balio teorikoekin.

You might also like