Professional Documents
Culture Documents
1 OINARRIZKO KONTZEPTUAK
Lengoaia: Gizakiak komunean duten zeinu sistema (naturala; ahozkoa, ikus-entzunezkoa formala; morsea, matematikak sinbolikoa; semaforoak, usoa (bakea)
- Helburua: Jendea konbentzitu, sinestar. Helburua: Erakartzea, limurtzea (seducir) - Ulertzeko arreta berezia Ikus-entzunezko lengoaiaren abantailak: - Ikasketa erraza. - Mezuak automatikoki jaso, esfortzu barik. - Manipulazioaren menpe. Ona izan liteke jendea konbetzitzen duelako, baita txarra ere, iritzi edo ikuspunturik gabe utziko lukeelako jendea. Irudia: Zerbait fisikoa da, objektu autonomoa eta argia duena lehengai bezala. Irudiak zenbait eratara sailka daitezke: - Mentalak edo materialak (azkeneko hauen barruan, figuratiboak edo abstraktuak) - Estatikoak edo mugimendudunak (azken hauetan, barne mugimendua, irudiaren mugimendua edo mugimenduaren ilusioa. Soinua: Espazioan edo airean dauden bibrazioek giza entzumenean eragindako sentsazioa. (Hots/zaratak, musika, hitza, isiltasuna) Uler erraza.
- Bertikala. - Kulunka. Ardatz nagusiaren gainean mugitu egiten da (barkua) 3.2 Travelling-a. Kamara mugituz mugimendua duen planoa. Askatasun handia, gertutasuna. - Travelling-in. Mugimendua aurrerantz, p/o baterantz gerturatuz. Orokorretik zehatzera. Arreta bideratu. Beldurrezko generoak ohikoa, hiltzailea/otsoa gerturatu egiten denean. - Travelling-out. Kontrako mugimendua, zehatzetik orokorrera. Pelikulen amaieran erabili ohi da. *Ibilbidea: Panoramika + Travelling * Mugimendu ezberdinen konbinaketa: Mug. Konplexuak.
Bitarteko tekniko ezberdinak: Garabiak: Altuera handikoak, mugimendu askatasuna. Dolly: Garabi mota txikiagoa. Erabilgarriagoa, mugatuagoa. Steadycam: Gorputzari egokitutako kamara (El resplandor) (Kukutzako lipduba) Kamara esku artean: Dardara agerian, errealismoa, dramatizazioa, sinesgarritasuna. E) ZOOM-A. Distantzia fokala aldatzea objetiboa aldatu gabe, EZ DAGO MUGIMENDURIK. 1. Zoom-in 2. Zoom-out.
2.2 IRUDIAREN NOLAKOTASUNEAN ERAGITEN DUTEN FAKTOREAK A) ARGIZTAPENA. Argia lehengaia. Begirada gidatzen du, giro eta testuinguru adierazgarria sortuz. Sentimenduak aditzera ematen ditu. Eremu sakontasuna areagotu/murriztu. Irudi/pertsonen itxura eraiki (eskulturan zintzela bezala). Argien eta itzalen artean berezko itzalak ditugu eta proiektaturiko itzalak. Orokorrean lau argiztatze eredu daue: 1. Argi iturriaren izaeraren arabera. - Argiztapen zuzena edo gogorra. Obj/Perts. Definitzeko, kontraste indartsuak, siluetan definitu. - Argiztapen barreiatua. Siluetak definitu gabe, kontrasterik gabe (lainotua bezala) 2. Argi iturriaren norabidearen arabera. - Aurretiko argiztapena. Ez du itzalik sortzen, silueta definitzen du. Positiboa, baikorra. - Albotiko argiztapena. Bolumena sortzen du.
- Argi kontra (contraluz). Atzealdetik dator, silueta beltza. Normalean, pertsonaien aurretiko argiztapena konpensatzeko erabiltzen da (erretratuetan, kasu) 3. Argi iturriaren kokapena eta altueraren arabera. - Kontrapikatua. Azpitik kokatua. Beldurra. Kandela esku tartean daraman pertsona - Zenit argia. Goitik kokatua, atsegina, leuna (santuak, ama birjina). Normalean aurretiko argiztapena konpensatzeko erabiltzen da. 4. Lortu nahi den efektuaren arabera. - Errealista edo naturalista. Naturaltasuna, sinesgarristasuna - Efektista edo adierazkorra. Ideia zehatz bat adierazi nahi denean, antinaturala. Argiztatze lanean, bi iturri minimo behar dira, bata, argiztapen zuzena, gure begiak gidatzeko, eta bestea, betetze argiztapena (relleno), itzalak ezabatu, leuntzeko. Argiztapena lan oso garrantzitsua da zinean eta publizitatean (telebistan ez hainbeste). Enkoadraketa baldintzatu, begirada gidatu, esanahia eraiki eta sentimenduak adierazten ditu. Oso lan zaila eta garestia da. B) EREMU SAKONTASUNA ETA OBJEKTIBOAK. Garbi ikusten diren objektuen arteko distantzia edota eremua. Objektiboaren arabera, eremu sakontasunaren gaineko distortsio adierazgarria 1- Angeluhandia. Eremu sakontasun handia. Fokatutako objektuen arteko distantzia handiagoa dela ematen du. Pertsonaiak mugitzen direnean, mugimendu biziagoa. Enkoadreko mugetatik gertu dauden lerro zuzenak borobildu (*Ojo de pez objektiboa bihurtu daiteke, etxeetako mirilla bezalakoa) 2- Normala. Gizakion ikus angelua, distortsio gabea. Eremu sakontasuna begiaren berdina da. 3- Teleobjektiboa. Ez dago ia sakontasunik, oso gutxi, laua. Urrun dauden objektuak irudikatzeko. Mugimendua mantsoagoa dela ematen du. C) TXURI-BELTZA/KOLOREA 1- Kolorea. Errealitatearen ilusioa. Kolore beroak goxotasuna, kolore hotzak gogortasuna. Kolorearen sumaketa subjektiboa, kulturala eta aldakorra da. Kolorea manipulatu daiteke adierazpena aldatzeko 2-Txuri beltza. Gaur egun, aukera marginala. Txuri beltzean errodatzea zaila da, argiztapen OSO zaindua eskatzen duelako, eta oso garestia da. Iragana birsortzeko, produkzio pobrea azpimarratzeko, ezberdintzeko erabili ohi da. 3- Txuti beltza eta kolorea nahasturik. Txuri beltzean errodatzen da eta gero kolorea eraldatu. Esanahiaren menpe geratzen da. D) DEKORATUA. Zenbaitetan ezinbestekoa eta bereizgarria da. Dekoratu minimalistak aukera marginalak dira gaur egun.
E) FORMATUA. Fotogramaren zabalera eta altueraren arteko harremana. Euskarriaren tamainak enkoadratzea baldintzatzen du. Pelikula tamaina eta formatu desberdinak. - Formatu akademikoa, 1:1,33 - Formatu panoramikoa 1:1,66 - Formatu esperimentalak: Cinerama, 360, Omnimax. G) IRUDIAREN PROIEKZIOAREN ABIADURA. Zenbat fotograma segundoko. Ohikoena Europan 24 fotograma segundoko dira. Abiadura arinagoa, kamara arina, abiadura geldoagoa, kamara geldoa. Gaur egungo teknologiarekin, oso ikusgarriak diren kamara oso arinak eta oso geldoak. H) ENKOADREAREN MUGAK, EREMUA ETA EREMUZ KANPOKOA. Eremua enkoadrean ikusten dugun esparrua da eta eremuz kanpokoa enkoadrearen mugetatik kanpo dagoena. Azken honek pisu adierazlea du. Enkoadrearen 6 muga fisikoak (ardatzak): 4 alboak, paisaiaren sakontasunean eta kameraren atzealdean. Eremuan dagoen akzioak du garrantzia, honek eraikitzen baitu esanahia. Eremuz kanpokoak narrazioan laguntzen du soilik. Eremu ikustezina kamara, zuzendaria eta ekipoa kokatzen den esparrua da. Ezin da agertu sinesgarritasuna mantendu nahi badugu. Telebistan gero eta gehiago erabiltzen da (el hormiguero). Pertsonaia batek ezin du objektiborantz zuzenki begiratu. Begiradaren boterea hautsi eta sinesgarritasuna galdu
2.3 IDATZIZKO ZEINUAK/ZEINU GRAFIKOAK. Funtzio estetiko edo adierazkorrak. - Testuak. Informatu, narratu, slogana - Azpitituluak. Jatorrizko bertsioen itzulpena. - Zeinu grafikoak. Estatikoak, sinadura. Logotipo moduan. - Infografiak. Mugimendua edo animazioa duen zeinu grafikoa - Animazioa. Marrazkiak, argazkiak, area, plastilina erabil liteke (Loteria del estado, si sueas loterias) Orokorrean idatzizko zeinuak txertatzeko bo modu daude, irudiaren gainean jarriz edo irudian bertan barneratua
2.4 IMAGINA ESTATIKOAK. Argazkiak, erretratuak, izoztutako planoak. Informatibo eta dokumentaletan erabili ohi da. (froga historikoak, dokumentazioaren oinarria, dinamikoki erakusten ahalegindu). Fikzioan, funtzionalak, sinesgarritasuna ematen du. Erretratuak balio oroitarazlea dute, hildako edo pertsonaiaren presentzia nabarmendu
2.5 SOINUA. Ikusten dugunaren informazio osagarria da. Funtsezkoa da irudia gorpuzteko. Soinurik gabeko irudia pentsaezina da, isiltasuna ere, nolabait, jantzi egin behar delako. Soinuaren funtzioak: Irudiei sinesgarritasuna eskaini, arreta bideratu eta narrazioan lagundi, esanahia eraikiz. Soinuaren osagaiak: - Ahotsa. Gizakiek sortutako soinuak. Tinbrea, tonua eta doinua funtsezkoa. Ahotsa izan daiteke narratiboa edo elkarrizketa batekoa. - Zarata. Postprodukzioan sortutako efektu landuak. Ekintzak jantzi, tentsioa sortu giro soinua, irudiak jaso ondoren giroa grabatzen da. - Musika. Esanahiak sortu, emozioak eragin eta tentsioa sortzeko. Filmetan musikak duen erabilera bat = LEITMOTIV. Musika hori pertsona/irudi bati lotuta, adibidez, Tiburon pelikulan marrazoa sartzen den aldiro jartzen dure. Esanahia + Tentsioa. -Isiltasuna. Irudi eta soinuen balio adierazkorra areagotu egiten du. Hitzik eta elkarrizketarik gabeko ikus-entzunezko testuari deritzo. Mezua, beraz, beste baliabide baten bidez transmititu beharko da. Soinu motak: Jatorriaren arabera - Diegetikoak. Fikzioa garatzeko eraikitako esparruaren barrukoak a) Ikusgarritasunaren arabera - In ahots/musika/zaratak. Pertsonaia hitz egiten ikusten dugunean. - Off a/m/z. Pertsonaia hitz egiten ikusten ez dugunean, baina, hitz egiten entzuten dugunean. Badakigu nor hitz egiten ari den. - Over a/m/z. Diegesitik kanpo datorren ahotsa da. Entzuten dugu, baina ez dakigu nondik datorren. (hasieratik bukaerara narratzen digun ahotsa, ikusi gabe) - Through a/m/z. Pertsona bat agertzen denean ilunpetan, ala sorbaldaz, hitz egiten. Badakigu soinua hortik datorrela baina ez dugu AURRETIK INOIZ iturria ikusi. b)Pertsonaiarekiko harremanaren arabera - Barnekoa. Barne pentsamenduak adierazten direnean (Barne monologoa) - Kanpokoa. Pertsonaiak adierazten duena, objektiboa. (betikoak) - Ez diegetikoak edo extradiegetikoak. Esparrutik kanpokoak (BSO)
- Denbora. Jarraitutasunari dagokionez. 1.- Jarraitutasun kronologikoa 2.- Mugatutako elipsea (denbora hutsunea iragarri) 3.- Mugagabeko elipsea (hutsunea ezagutzeko filmak informazioa eman behar digu.) 4.- Mugatutako elipsea atzerantz (flash back), aurrerantz (flash fordward) Aurreko jarraitutasun denboral desberdinak adierazteko muntaia desberdinak: muntai lineala (kronologikoki egina), jauzi denboralak txertatzen dituzten muntaiak (istorioari saltoak emanez), muntai alderantzizkatua (puzzle modukoa) Aldiberekotasunari dagokionez. Aldi berean gertatzen diren ekintzak adierazteko bitartekoak. 1.- Bi ekintza enkoadrean azaltzen dira: eremu sakontasuna eta konposizioa. 2.- Pantaila erdibitzea. Bi enkoadre aldi berean (telefonoan adibidez) 3.- Txandakatutako muntaia. Aldi berean ematen diren bi ekintza adierazteko (el padrino, bukaera) 4.- Sobreinpresioa. Oso kasu konkretutan erabiltzen da. Bestelako harreman denboralak. 1.- Elkartzen den muntaia. Aldi berean ematen diren bi ekintz bati egiten dira amaieran. Ikusten dugu pertsona bat trenean eta beste bat geltokian aurrekoa itxoiten, azkenean elkartu egiten dira. 2.- Muntaia paraleloa. Bi ekintzen artean ez dago inolako lotura denboralik. Ekintza bakoitza leku ezberdin edo/eta denbora ezberdin batean ematen da, baina, hala nolako lotura adierazle edo tematikoak daude. - Erritmoa. Planoaren araberakoa izango da. Erritmoa eraiki, osagaiak manipulatu, tentsioa igo ala jaitsi, ikuslea gidatuz eta harengan emozioak sortuz. Musika bideoklipetan oinarri. - Harreman grafikoak. Planoen konposizioaren eta osagaien ezaugarrien arteko harremanak. (Grafikoki jarraikorra den muntaia, ez jarraikorra dena eta partekatze jarraikorra duena.
* Nola egin daiteke jauzi bat ondoriorik gabe: - Pertsonaien norabidea aldatu egiten denean travelling baten bitartez. - Ardatzaren gaineko mugimendua (pertsonaia). - Ikuspuntu subjektiboa tartekatzen duguna, pertsonaiarena alegia. 4. Mugimenduaren jarraitutasuna. Pertsonaien mugimenduaren norabidea ALBOEKIKO 5. Optika/eremu sakontasunaren jarraitutasuna. Raccord optikoa. (objetiboen gauza) 6. Begirada raccord-a. Pertsonaiak ezin du ikuslea zuzenean begiratu, hala bada, hurrengo planoa izan behar du objektu/pertsonaia baten planoa, aurrekoa justifikatzeko. 7. Eszenaratzearen raccord-a. El gazapo de toda la vida. Erlojua eskuz aldatu B) Oinarri filosofiko-ideologikoak. Gardentasunaren muntaia. Istorio bat kontatzeko zinema erabiltzen da, errealitatearen isla izango balitz bezala. Baina inoiz ez da izango errealitatearen ispilu, muntaia bat dagoelako atzetik. Ikusleak pentsatu behar du ikusten duena ez dela fikzioa. Helburua jarraitutasuna mantentzea da. Ikuslea bere kabuz ematen ari den istorioaren jario naturala. 1917. urtetik indarrean dauden legeak dira, zinemaren hastapenetan Kontatzeko Eredu Primitiboak (KEP) eta Errepresentazio Sistema Instituzionalak (ESI), jarraitutasunaren logika mantentzeko asmatuak. ESI: Ikus-entzunezko osagaiak istorio bat kontatzeko antolatzen dugun eredu instituzionala edo nagusia da. Jarraitutasuna denboraren poderioz aldaketak eman ditu, zinema klasikoan aipatutako muntai analitikoa erabiltzen zen bezala, zinema manieristan, kameraren askapena eman zen, plano sekuentzien sorrera emanez (eremu sakontasunak eta kamera mugimenduak areagotuz) eta postmodernitatean kamera eta efektu berezien bidez lortutako mugimenduan datza, fikzioan murgiltzen gaituztenak. 2. Einsenstein eta muntai dialektikoa Muntaiaren helburua esanahia, emozioa lortzea da. Errusiar zinea. Lev Kuleshov, errusiar iraultzaren ondoren zinema ikertzaile abangoardista. Bi irudi elkarren ondoan jarri, justaposizioan, ikusgarritasuna lortzen du eta elkarren ondoan jarritako irudiek esanahi lortzen dute (zinemaren aspektu psikologikoa landu). Plater bat ikusita eta gizon bat serio ematen du gosea daukala, ume bat hilda ematen du pena daukala, emakume bat ematen du desiratzen duela. (Kuleshov eta Einsenstein). Muntai Dialektikoaren oinarriak: - Zatia, atala (fragmento). Planoaren antzekoa, diskurtsiboa. Irudiaren osagai guztiek pisua dute zatia nolakoa izan behar den erabakitzerako orduan. - Sintagmak. Esanahi edo diskurtso bat eraikitzen duen unitatea. - Gatazka. Marxismoaren materialismo dialektikoa oinarri.
C) Iraupena - Etenaldia - Sumarioa edo laburpena. - Elipsia - Eszena. Filmaren iraupena = istorioaren iraupena - Dilatazioa edo luzatzea. Kontakizunaren iraupena istorioarena baino luzeagoa da.
3. EGITURA NARRATIBOAREN NOLAKOTASUNA, FOKALIZAZIOA. Estrategia narratiboa: Kontakizuna garatzen den heinean edota kontakizun osoan zehar, zenbat informazio eskaintzen zaion ikusleari. Zuzendariak erabiltzen duen estrategiaren arabera, kontakizunaren gaineko informazioa erakutsi edo ezkutatu daiteke. Honela, kontakizunaren barrena gidatzen dugu ikuslea (bukaera arte hiltzailea zein den ez dakigunean). Kontatzeko modua edo fokalizazioa. Zenbat informazio ematen zaion ikusleari. Hainbat ataletan bana dezakegu fokalizazioa. 1. Pertsonaiak ikusleak ADINA dakienean: SORPRESA. Pertsonaiarekin batera ikusten dugu pelikula. 2. Ikuslea pertsonaia baina GUTXIAGO dakienean: INTRIGA. Pertsonaiak daukan misterioa, sekretua jakin nahi dugunean. 3. Ikuslea pertsonaia baino GEHIAGO dakienean: SUSPENTSEA. Hasieratik dakigu zer pasako den eta horren zain gaude (Touch of evil, badakigu bonba bat dagoela eta eztandaren zain daude. Informazio guzti hori, testua martxan jartzen duen bitartekariarengandik (narratzailea) jasotzen dugu. Testu guztietan dago, honen arduraduna dela esan daiteke. Orokorrean 2 narratzaile mota daude: - Bitartekaritza aztarnak ezkutatu egiten dituena (erabateko gardentasuna), ematen du gertatzen ari dena dela soilik gu ikusten ari garena. - Bitartekaritza aztarnak agerian uzten dituena, bai planifikazioaren bitartez (irudiak ikusiz), bai ahotsaren bitartez (narratzailearen ahotsa, maila narratiboa edo pertsona). Orokorrean, fokalizazioa pertsonaiekin alderatuta zenbat dakien eta nork ematen dion informazioa da. Hiru fokalizazio mota daude. A) Kanpo fokalizazioa edo behaviourista. Ikusleak pertsonaiak baino gutxiago daki. Literaturan ondo betetzen den ezaugarria da, ezin dira pertsonaien barne sentimenduak, pentsamendu asmo edota iritzirik ezagutu. (goiko bigarren puntuarekin lotuta)
B) 0 fokalizazioa edo ikuslearengan zentratutako fokalizazioa. Pertsonaiak baino gehiago jakingo dugu. Jainkoaren ikuspegia (informazio guztia bere esku). Suspentsearen sortzailea, zeinak efektu komikoak ere sortzeko erabilia izan daitekeen. Narratzaileak erakutsi behar digu pertsonaiek ez dakiten zerbait (Destino final pelikulak, hasieratik dakigu hil egingo direla.). Narratzaile heterodiegetiko orojakilea da, over ahotsa (Jainkoa bezala) (3. puntuarekin lotuta) C) Barne fokalizazioa edo pertsonaia-narratzaileak edo narratzaileak bideratutako fokalizazioa. Narratzaileak edo pertsonaia-narratzaileak ADINA dakigu kontakizunaren gainean. Narratzaile honek interesa dauka ematen duen informazioarengatik ikuslearen jarrera, arreta aldatzen duelako. In edo off ahotsa erabiltzen da. Homodiegetikoak, diegesian parte hartzen du. (detektibe filmak, pertsona baten bizitzaren filmak)(1. puntuarekin lotuta) c.1)*. Pertsonaia narratzailearen ahotsa galdu egiten dugu, pertsonaia horren begietatik ikusten dugu dena. Oso berezia da. Gertatzen den guztia bere begietatik ikusten dugu, kamera subjektiboan. Robert Montgomeri Lady in lake. OSO GARRANTZITSUA: Fokalizazioa aldakorra izan daiteke, estrategia narratiboa aldatu. Ikuslearekiko harremana aldatu egiten da (VERTIGO, Alfred Hitchcok). Ikuslea ez aspertzeko informazioa ondo kudeatu behar da. ikusleak pertsonaiak bainoa + SUSPENTSEA ikusleak pertsonaiak baino INTRIGA ikusleak pertsonaiak adina SORPRESA/EZUSTEKOA
8. Lerroak. Begirada zuzentzen dute. Lerro horizontalak (oreka, egonkortasuna, ordena, lasaitasuna), lerro bertikalak (boterea, errespetua, goraipamena), lerro diagonalak (mugimendua, dinamismoa, bortitza, borroka, militarrak) eta lerro kurbatuak (mugimendu bixia, erakargarria. sentsualitatea, erliebea) 9. Pertsonaien posea edo jarrera. Subjektua nola agertzen den, naturaltasunez edo posatzen. Begiradak sekulako garrantzia du. 10. Espazioaren eta denboraren errepresentazioa. Espazioa. Zer erakutsi eta nola. - Eszenaratzea. Eszenatokia, jantziak, modeloak, makillajea. - Eremuaren eta eremuz kanpokoaren arteko harremana. a) Irudikapen klasikoa. Mozketaren aztarnak ezabatu, naturaltasuna. b) Eremuz kanpokoa indartu. Irekia eta kanpokoa. Begiradak, jarrerak, eremuz kanpokoa indartu. c) Eremu sakontasuna: Laua/sakona d) Erakutsitakoaren arabera: Konkretua/abstraktua. Denbora. Erloju, egutegi eta denbora adierazleak egon daitezke. Segida batek harreman denborala dauka.
3.3 Enuntziazioa.
- Ikuspuntu baten bitartekaritza. Munduaren gaineko irakurketa, irakurketa, filosofia balioak proiektatu. - Aztarnak ezkutatu/adierazi. Aztarnak ezkutatu. Objektibotasun falta. Sinesgarritasuna, egiazkotasuna. Begirada zuzenak ekidin, argazkilariaren presentzia areagotu egiten baitu. Aztarnak adierazi. Erretratuetan, indarra boterea adierazteko, publizitatean - Intertextualitatea. Beste testuekiko harremana.
sortu ziren, analfabetismoa zela eta, irudiak erabiltzen ziren. Gaia identifikatzeko gutxieneko ezagutza kulturala behar da. (San Jeronimo, lehoia, liburua, harria, gizona) Ikonologia: Munduaren ikuskera konkretu batekin erlazionatuta dagoen elementu patroia. (Adibidez, emakumearen arukako mugimendua, sorbalda okerra, animalia sena)
4. Itxieraren legea. Osatu gabe dauden figurak ixteko edo osatzeko joera dugu. 5. Tamainaren legea. Elementu txikiak handietatik bereiztu eta itxura moduan sumatzeko joera 6. Simetriaren legea. Simetrikoak diren elementuak forma moduan sumatzeko joera dugu. 7. Ingeradaren legea. Ingerada edo siluetaren elementuak itxura moduan sumatzeko joera. Sumaketa bat egiteko aurretiko ditugun esperientzien beharra dugu, hortaz, lege honek puntu bat arte balioko da, baina momentu batetik aurrera esperientziaren beharra dugu. B) TEORIA AKTIBISTAK (Hume, Locke, filosofo enpiristak). Esperientziak eta ikaskuntzak ikusten duguna ulertzen laguntzen digu. 4.3.2 Adimenaren baldintzapenak pertzepzioan. Esanahia eraikitzeko prozesuan: - Irudia osatzeko prozedura (Gestalt, Irudia + fondoa). Irudia + fondoa nahikoa ez denean. - Hipotesia esperientziaduna. (aldez aurreko ezagutza behar da.) - Lehentasunezko esanahia egon daiteke. - Lehentasunezko esanahirik gabe (anbiguetatea,). Orduan, sumaketa subjektiboa egiten da (guk lehentasunak ipini) 4.3.3 Ingurunea eta kulturaren baldintzapenak (hiru dimentsioen sumaketa) Gizaki guztiak historia eta kulturarengatik baldintzatuta gaude. Testuinguruak eta kulturak sumaketan eragin dezakete. (ohiturak, ikasketak), baldintzapen nabarienak. - Irakurketa. Mendebaldeko irakurketa sistema - Kolorea (Eskimalek txuri tonu gehiago desberdindu gu baino.) - Baldintzapen kulturalak (mendebaldeko gizartea beste gizarteetatik desberdintzen dituenak: - Carpentered world. ANGELUZUZEN objektuak automatikoki sumatzeko joera. - Urruntzen diren lerro horizontalen laburpena. Tamaina bera dute, baina urruntzen diren adina, txikiagoak dirudite (Afrikan hegazkinak txori bat dirudi) - Hiru dimentsioen sinbolismoa (Carpenterismoa areagotu). 3D birsortzeko desioa.). Irudikapen kultural honi, perspektiba artifiziala deritzo. Sakonera adierazten duten elementuak: 1.- Lerro hurbilkorrak (ihes puntuaren antezkoak) eta horizontalen konbinaketa. 2.- Tamaina erlatibo ezaguna (txikiagoa urrunago) 3.- Ehunduraren graduazioa (urrunago, xehetasun gutxiago) 4.- Antzeko itxura duten bi objektuen artean oinarri altuena duena urrunago
5.- Bi objektu gainjarrita, bigarrena urrunago. 6.- Itzala: sakonera (erliebea: gertutasuna) 4.3.4 Testuingurua, esperientzia eta intentzioa. A) INFERENTZIAREN TEORIA (AKTIBISTA). Sumatzen dugun mundua ez da objektiboa, eraikitakoa da. Ikasketa prozesuak esperientzia kulturala ekarri du. 2 testuinguru mota daude: - Testuinguru estrukturala. Objektu berria sumatzean: Eskemak + Esperientzia = Hipotesia. Hipotesia konfirmatu/ez - Testuinguru zirkunstantziala. Esperientziaren arabera antolatutako patroien arabera aldez aurretik hautematera baldintzatuta gaude. (kaletik pertsona bat ikusi, ezaguna dela uste, gerturatu, eta gero ez dugu ezagutzen B) INTENTZIOA/ASMOA (AKTIBISTA). Sumaketa asko jakina duen portaera aktiboa da. Subjektuak mundua arakatzen du helburu jakin batekin. Sumaketa aukeratze prozesu bat da (selektiboa), interesgarriak diren ezaugarrietan begiratzen geratzen gara. C) IKUSIZKO EKOLOGIAREN TEORIA (AKTIBISTA) (faltan diapositibas) 4.3.5 Nortasunaren baldintzapenak Epe luzera eragiten duten faktoreak: Eredu kognitiboak, generoa, rola, adina, balioak , estatusa, hezkuntza maila, sinismenak/erlijoa, ohiturak, esperientzia. Epe motzera eragiten duten faktoreak: Uneko aurreiritziak, umorea, egoera afektiboa, helburuak eta asmoak, zirkunstantziak