You are on page 1of 2

Tolosaldeako Eskolako Agenda 21:

“Ekitatea eta Berdintasuna” Apunte Batzuk

2009ko maiatzaren 20ean izandako ekitatea eta berdintasuna lan


mahailaren hainbat ondorioa.

- Oraindik emakumeak eta gizonak lan munduan egoera oso ezberdinduak

aurkitzen dituzte.

- Lan batzuk oso maskulinizatuak daude eta beste batzuk oso feminizatuak

(mekanikoa: gizona. Erizaina: emakumea)

- Bereizketa hori ikastetxeetatik susmatu daiteke. Beraz lan munduko

segregazioa (sexu banaketa) Ikastetxeetan du bere isla.

- Nesken hitzetan: beraien ikastetxeetan, batxilergoa bukatzerakoan, neskei

soilik unibertsitatea gomendatzen zaie, modulu teknikoetatik aldenduz.

Mahaiko neskek modulu teknikoak edo ikasketa "maskulinizatuak" beraien

kabuz aurkitu dituzte. Ikastetxeetan orientatzaileek ez dizkiete neskei

horrelako ikasketen informazioa eman. Gizartearen orokorrean dagoen

matxismoa da horren kausa.

- Orain modulu teknikoak egiten ari direla arazoak dituzte praktikak

aurkitzeko eta orokorrean lana aurkitzeko. Lantegietan diskriminazioa

argia da. Ez dituzte neskarik nahi. Gainera askotan, lantegiak ez daude

prestatuak neskak hartzeko, aldagelak edo komunak soilik mutilentzat

dituzte, hori ere neskak ez hartzeko aitzakia bihurtzen da askotan.


- Han bertan arazoari erantzunez hainbat proposamen lantzen

dira:

o Ikastetxeekin lan egin neskei eta mutilei informazio bera

iritsi dadin. (Diptiko edo delako bat diseinatzea neskei

zuzendua adibidez, non karrera-modulu teknikoen informazioa

ematen den.)

o Diskriminazio zuzenak ematen direnean dauden

erakundeen laguntza eskatu diskriminazio horiei aurre egiteko

(Emakumearen Defentsoriarekin lan egin diskriminazio

horiekin bukatzeko Tolosaldean)

You might also like