You are on page 1of 1

Zeintzuk dira gaur egungo errealitate aldakorrean era egokian aritzeko behar ditugun trebeziak?

Lan munduan, gizartean, etab. Irakasleak garai bakoitzera egokitzeko gaitasuna izan behar du. Izan ere, gaur egun ikasleak estimulu teknologikoez beteta daude eta eskolara iristean estimulu horiek desagertzen dira eta honekin batera arreta mantentzeko gaitasuna. Horregatik garrantzitsua iruditzen zaigu estimulu hauek ikasgeletan leku bat izatea, oraingo eta geroko mundura egokitzeko; gaurko eta biharko ikasleek modu ezberdinetan ikasiko dutela kontuan hartu behar baitugu. Bestalde, hezitzaileek teknologiekiko interesa izan behar dute, haurren motibazioa piztuz. Haurrek ikasten ikasi behar dute mundu aldakor honetako aldaketetara moldatzen jakiteko, hemendik 20 urtetara egongo den teknologia ez baita gaur egungo berdina izango.

You might also like