You are on page 1of 1

ZER DA BERRIKUNTZA GELAN? NOLA PLANIFIKATZEN DA IR-IK PROZESUA IKT-EKIN?

Berrikuntzak aurrerapena izan behar du. Horregatik, ikasgelan ikt-ak sartzea ez da berrikuntza, hauei ematen zaien erabilpena eta gure metodoekin konbinatzen jakitea baizik. Ikt-ak baditugu gure ikasgelan, irakasleek formakuntza bat eduki beharko dute hauek erabiltzen jakiteko. Baina ez edozein modutan, azken finean, aldaketa bat suposatu behar du; lehen fitxekin egiten genuen berdina egiten jarraitzen badugu hori ez da aldaketa. Irakasleek, ikasleak gidatu eta orientatu beharko dituzte ikt-en erabilpenean, eta informazio iturri bakarra izateaz utzi. Honela, irakaslea ez da informazioaren zentroa izango ikasleentzat baizik eta prozesua aurrera eramaten lagunduko duena. Erabilpenaren aldetik, oso garbi izan behar erabilera zuzena izan behar duela; ez bakarrik irakaslearen aldetik, ikasleen aldetik ere. Irakasleak formakuntza edukita ere, honek buelta eman orduko haurrak beste gauzak egiten asten badira, ez dute gaietan ezer aurreratuko. Irakaslearen aldetik intentzio ona badago ere, ez da metodo egokia eta hori lehen esan bezala ez dator berrikuntza hitzarekin bat.

You might also like