You are on page 1of 1

HEZTEKO OBJETU DIGITALA AGREGA2 AUKERATU BAT (ERLAZIO TEKNIKOA ZEIN PEDAGOGIKOA)

LANDARE LOREDUNAK
http://agrega.hezkuntza.net/buscador2/DescargarODECU/DescargarODECU.do?identificadorO DE=eseu_2011040733_1230104&idioma=eu&tipoLayoutBuscador=FEDERADO&mostrarVuelta=true &areaCurricularBusqueda=&tieneIdentidadFederada=false&nodoOrigen=agrega.educacion.es &idLicencia=6.2.13 Nori dago zuzenduta?

Ikasle, guraso eta irakasleei zuzendua dagoela uste dugu. Ikasleei, beraiek pausuak jarraituz egin dezaketen behaketa delako. Gurasoei, haien seme-alabekin egin dezaketen esperimentu eta ariketak dituelako. Baina gehienbat, irakasleei zuzenduta dago azalpen teorikoen ondoren haurrekin egin daiteken esperimentu bat eta horren inguruko ariketa ezberdinak proposatzen dituelako Zein erreminta teknologikoarekin eginda dago?

Argazkiak, marrazkiak, taulak, pdf-ak erabiltzen ditu. Nolako ariketak proposatzen ditu? Lankidetza ikaskuntza ahalbidetzen du? Nola?

Taldeka proposatzen dira egin beharreko ariketak, taldekideen artean funtzio ezberdinak banatuaz. Honek, ikasleen lankidetza sustatzen du eta haurren arteko komunikazioa. Ariketetako bat, esperimentu bat da; eta ondoren, horren inguruko ariketa sorta bat ateratzen da: taula bat bete, irudi bidezko sekuentzia bat osatu eta azaldu, zati ezberdinen izenak identifikatu Zeintzuk dira bere aspektu positiboenak?

Alde positiboetako bat, talde lanean egin beharreko ariketak direla da, honek haurren komunikazio eta elkarlana sustatzen du eta entretenigarriago eta motibagarriago egin. Bestetik, esperimentu bat egin beharrak, erakargarria egiten du ariketa eta teoria ulertzeko ere errazagoa izan liteke. Azkenik, proposatutako ariketak egiteko metodo ona erabiltzen du, ez delako betiko idatzizko lana baizik eta moztu eta itsatsiz egin behar baita.

You might also like