You are on page 1of 4

giltzea daukagu helburu.

Geure helburua ere bada, umeak amestea eta besteei amets eragitea, ilusionismoa, literatura, artisautza, bitxikeri-zientifikoa etab. bateratzen duen diziplina honi esker. Tailerrek gaitasun ezberdinak lantzeko aukera ematen dute: psikomotorea, gorputz-koordinazioa, ahots-gaitasuna, mintzamen gaitasuna, sormen eta gaitasun plastikoak, eta baita literatura, arte eta sormenarekiko interes orokorrari sarreratxo bat eskaintzen da ere. Eskaintzen ditugun tailerrak hezkuntza osagarri bat bezala ulertzen ditugu, haurren hezkuntza eredu orokorrean oso inportatea dena, askotan gutsietsita egon arren. Horri, hezkuntza emozionala deritzogu, sormen, irudimen eta asmatze gaitasunaz arduratzen dena. Gure eredu pedagogikoa jolasa eta dikdaktika batzen saiatzen da eta talde lanarekin osatua dago. Beraz, leku bat proposatzen da, non hau- rrek beraien arteko harremanak sendotzeko aukera izango duten. Kooperazioa eta konplizitatea ezinbestekoak izango dira tai- lerretan, ulertzen baitugu magiak eta sormenak, bere baitan biltzen dituzten aspektuak direla.

MAGIA TAILERRAK

HAURRENTZAKO MAGIARI SARRERA BAT


Ohiko materialekin (kartak, soka, goma, kartulina, papera, etab) magia joko erraz eta dibertigarriak erakusten ditugu. Magia joko ugari ditugu umeak berak eraikitzen ikasi dezan.

Gure hirian, Arabako Ilusionisten elkartea eta Magialdia festibalari esker -aurten bere 25. urteurrena beteko duena -, magiak eginkizun inportantea dauka. Hori dela eta, umeak magiaren mundu misteriotsu eta miresgarrian mur-

EKINTZAREN EDUKIAK

NORI DAGO ZUZENDUTA?


-6-12 bitarteko umeei, interesen arabera egokitu ahal direnak. -Eskolak, aisia eta kultura gestiorako enpresei, udalei, edo bestelako interesatuei.

FORMATUAK
Tailerra kontratatzen duenaren beharrei egokitua izango da. Iradokizunak: -20 umeentzako 40 minutuko paseak. -Ordubete- Ordu terdiko pase trinkoak.

EDUKIAK
Fantasia eta ilusioaren mundura sarrera bat, ipuin , istorio, pertsonaia eta legenden bitartez. Magia eta ilusionismoaren diziplina ezberdinen sarrera bat: karta-jokoak, ilusio-optikoak, objetuen manipulazioa, magnetismoa, mentalismoa, etab.

HELBURUAK/ GAITASUNAK
-Sormena eta imaginazioaren erabilera zein ilusioa eta ametsak sustatu. Hezkuntza emozianalari inportantzia berezia eman eta horren lanketa egin. -Moztu, margotu edota pegatzearen jarduerei esker, gaitasun plastikoak lantzea, baita esku-koor-

dinazio gaitasuna zein kontzentrazioa ere ( gaitasun psikomotoreak). Guzti hori magia jokoen bitartez jorratuko dugu. -Besteenganako transmisio eta komunikazioa sustatzea, baita beste umeekiko koordinazioa, kidetasuna eta talde lana ere.

AZPIEGITURA
Gela zabal bat behar da ume guztientzako aulkiak dituena. Materialak, printzipioz, gure kontu izango dira, hala ere, adosteko puntua da.

NORTZUK GARA?

Jorge Moneo eta Marina Suarez gara proiektu hau propostzen dugunok. Biok Arte Ederretan lizentziatuak gara Euskal Herriko Unibertsitatean eta beste hainbat unibertsitatetan ere ikasi izan dugu: Universitatea de Arta si Design din Cluj Napoca (Errumania) eta Facultade de Belas Artes de Pontevedra (Universidade de Vigo). Gure ikasketa akademikoen osagarri gisa ikastaro ezberdinak burutu izan ditugu: antzerki ikastaroa (Eszena-Arte Tailerra, Gasteiz), txontxongilo ikastaroa, Intervencin Con Menores y Familias Desde el Enfoque Sistmico-Racional y Constructivista (Asociacin Chiquillos y en el Campo) eta Aisialdirako begiraleen ikastaroa (Urtxintxa Eskola) Haurrekin esperientzia anitza daukagu, hainbat tailer mota eman izan baitugu erakunde munizipal zein enpresa pribatuentzat hurrengo jardueretan: eskulanak, antzerkia, marrazketa eta pintura, aisialdia, etab.

Eszena-arteen arloan guk sortutako hainbat haur-antzezlan ere egin ditugu. Magiaren munduan bereziki, Magialdia jaialdiak zenbait ediziotan antolatutako tailerrak eman izan ditugu Artiumen, baita Vital Kutxak antolaturiko jolasaren inguruko erakusketarako (magia jokoen arloa) eta Elgetan antolatzen den Magia Mostra-rako ere. Gure interesak arte-plastikoen inguruan mugitzen dira pintura, eskultura, marrazketa, bideoa, animazioa, argazkigintza-, arte aplikatuetan txontxongiloak, diseinua, eszenografia, jantziak- zein eszena-artean antzerkia, magia, ipuin-kontalaria-. Guzti hori baita arlo pedagogikoaren ikuspuntutik ere, haurren inguruko lan didaktikoan oinarritzen dena. Eskatuz gero Kurrikuluma eskaini ahal da.

KONTAKTUA
e-maila: magiatailerrak@gmail.com tfnoa: 648 44 39 56

You might also like