You are on page 1of 2

Hezteko Objektu Digitala

ANIMALIAK EZAGUTZEN KATALOGAZIO EZAUGARRIKA: a) IKT MAILA: Gure hezteko objektu digitala tarteko mailara dago zuzenduta. Hain zuzen,
berariazko edukiak lantzeko programa itxiak erabiltzean datza, eta horretarako Clic 3.0 erabili dugu. Aplikazio honetan, tarteko mailarako ariketa egokiak proposatzen dira , lotzekoak, gurutzegramak, hizki-zopa etab. Eta honetaz aparte, blog-a bat sortu dugu, ikasleak informazioa bila dezaten webgune desberdinetan (animaliak2maila.blogspot.com). b) TIPOLOGIA: Ikasteko jolas hau sekuentzia didaktiko bat da, nahiz eta beste euskarri bat gehitu (bloga). Nagusiki, ikasketa-objektuz osaturiko multzo jakin batek egituratzen du. Funtzionalki, osagai gisa dituen ikasketa objektuetan jasotzen diren ikasketa/ebaluazio-jarduerak hartzen dituena. c) ORIENTABIDE DIDAKTIKOAK: Ikasketa-objektua esplorazio- jardueran sailkatzen da. Izan ere, ikasleek beraien aurreiritziekin ariketak osatuko dituzte eta beraien akatsetatik ikasi ahal izango dute. Hala ere, beti blogeko informazioa kontsultatzeko aukera izango dute. Gainera, segimendu- jardueran dago sailkatua. Hau da, ariketa didaktiko bakoitza errazenetik zailenera banatua dago. Bestetik, multzokatzeari dagokionez, sekuentzia hau binaka egingo dute ikasleek. Horrela, iritzi desberdinak partekatuko dituzte eta erantzun egokia bien artean adostu beharko dute. Horrela bada, talde lana sustatuko da. Formatu teknikoa, lehen esan bezala, Clic 3.0 erabiliz egin dugu. Honen bitartez, ikasleek hainbat jolas ezberdin landuko dituzte ikasten duten bitartean. Hala nola, hizki zopa, elkartzeko ariketa, gurutzegrama, puzzlea etab, egingo dituzte.

TESTUINGURUKETA: Osatutako jolas didaktikoa inguruneko arlorako egina dago. Eta azpi-gai bezala, animalien sailkapena lantzen da. Bertan ikasleek animalien ezaugarriak eta ondoren, hauen sailkapena egin beharko dute. HELBURU DIDAKTIKOAK: Clic erabiliz, ikasleek euren artean lan egiten ikasteaz gainera, programa hau erabiltzen jakingo dute.

OINARRIZKO KONPETENTZIAK:

Animaliak ezaugarriak ezagutzea Animalien sailkapena egitea Clic 3.0 erabiltzen ikastea Kooperazioa lantzea Errespetua sustatzea Aurreiritziei garrantzia ematea

EDUKIAK: Animalia mota ezberdinak ikasi Animaliak sailkatu Animalien onomatopeiak ezagutu Animalien ezaugarriak bereizi

JARDUERA SEKUENTZIA: Animaliak bere ezaugarriekin lotu Animaliak hizki- zopa batean bilatu Lehoiaren puzzlea osatu Animalien ezaugarriekin gurutzegrama bat bete Animaliak beren hotsekin ( onomatopeiak) lotu Laguntza behar ezkero, sortutako blogean informazioa bilatu.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK: ARLOAREKIKO: Ikasleak ebaluatuko ditugu ariketa sekuentzian egindako akatsak aztertuz. IKT-ekiko: Ordenagailuaren erabilera, Clic 3.0 eta blogan nola maneiatzen diren aztertuko dugu.

You might also like