You are on page 1of 18

MILANEKO MODA ALA VENEZIAKO KANALAK?

AURKIBIDEA
Sarrera... 3.orria Informazioa.. 4.orria Plana.. 5.orria Lehenengo eguna... 6 eta 7.orriak Bigarren eguna 8 eta 9.orriak Hirugarren eguna.....9,10 eta 11.orriak Laugarren eguna... 12.orria Deskripzio.12 eta 13. orriak Ibilbideen mapak ........14 eta 15.orriak Prezioak. 15 eta 16.orriak Bibliografia.... 17. orria Bakoitzak egin duena... 18.orria

SARRERA
Venezia maitaleentzat hiri paregabea dela entzun dugu beti. Baina zergatik ezin ditugu arauak apurtu eta hiru lagunen artean Veneziako edertasunaz gozatu? Gogaituta gaude beti maiteminduek honelako hirietaz gehien disfrutatzen dutenak direla pentsatzeaz! Mila gauza daude lagunekin egin ahal ditugunak hiri honetan: kultura ezagutu, janaria dastatu Esaten dutena egia bada, agian guk ere maite-aferaren bat izan dezakegu, zergatik ez? Gainera, Italianoak limurtzaile onak direla esan ohi dute Moda gustukoa duzu? Egun lasaia eta gau animatu bat bilatzen ari zara? Ba Milanen denetarik izango duzu! Arropa dendarik garestienak eta ikaragarrienak Milanen daude, baita munduko katedral katoliko handienetariko bat ere. Patuaren indarra izan dela esan genezake edo bakarrik zortea izan dela. Hau da zortea zurea! Gida honetan denetarik aurkituko duzu eta zuretzat baliagarria izatea espero dugu. Venezian eta Milanen egun batzuk zelan pasatu ahal dituzun erakutsiko dizugu eta preziorik baxuenak topatzen saiatu gara.

Venezia
Italiako ipar-ekialdean kokatutako hiri bat da. Venta eskualdeko eta Veneziako probintziako hiriburua ere ba da. Hiria 188 uhartez osatuta dago eta 455 zubiei esker lotuta daude bata bestearekin, Murano eta Burano uharteak sartzen baditugu. Veneziak 270.000 biztanle baino gehiagoko populazioa du. Veneziako txanpona hemengoa bezala da, euroa(). Hemen dituzu Veneziako datu interesgarri batzuk: Maskaretako Inauteriak 10 egun irauten du eta konpartsekin, dantzekin eta aurkezpenekin ospatzen da. San Barnaba eliza Indiana Joneseko liburutegiko fatxada irudikatzeko erabili izan zuten. Veneziak 18 milioi bisitatzaile izaten ditu urtean. Gondoleiro-ren lizentzia lortzeko bere aitaren partetik heredatu behar da. Gondolek 280 zur-pieza baino gehiago dituzte. Hiriko puska bakoitza Gondoletan irudikatzen da.

Milan
Milango probintzia Lonbardiako (Italia) probintzia bat da. Bere kapitala Milango hiria da. Bere populazioa 3.775.765 biztanleko da eta bere azalera 1.982 km-eko da. Guztira 1.308.735 biztanle dira. Milanek, Italiako hiriburu ekonomiko eta industriala bezala, metropoli modernoko ezaugarriak eta itxura du: etxe orratzak, kristaleko eta metaleko eraikinak eta saltoki handiak. Hemen dituzu Milaneko datu interesgarri batzuk: Hizkuntza ofiziala italiera da, nahiz eta pertsona kopuru asko ingelesa eta frantziarra jakin. Artistak, diseinatzaileak, argazkilariak, modeloak eta enpresariak biltzen duen hiria dela esaten da. Milanen Opera handienetako eta garrantzitsuenetako antzokia aurkitzen da Milan Leonardo Da Vinci bezalako artista apartaren jaioterria izan zen.

PLANA
Lehenego eguna: Goizean goiz altxatuko gara eta hegazkina hartuko dugu. Veneziara heltzean alokatu dugun autoa hartu eta Hotel Nuovo Teson-era joango gara maletak uztera. Pixka bat deskantsatu ondoren, San Marcos Plaza bisitatuko dugu: Basilica de San Marcos, Campanille... Hau dena ikusi ondoren gosez beteta egongo gara eta zerbait jatera joango gara. Jan ondoren, Ducal jauregia bisitatuko dugu. Ondoren Veneziatik bueltatxo bat emango dugu eta zerbait hartuko dugu kafetegi batean. Zazpirak aldera, Puente Rialto ikustera joango gara. Argazki batzuk atera eta gondola baten ibiliko gara Gran Canal-etik. Ibilbide zoragarri hau ikusi ondoren afaltzera goaz. Afaldu eta gero, Veneziako gauaz disfrutatzeko, kafe edo izotz bat hartuko dugu. Eguna amaitzeko hotelera bueltatu eta atseden hartuko dugu. Bigarren eguna: 9-etan itzartu, prestatu eta hotelean gosalduko dugu, 10-etan kalean egoteko. Behin kalean gaudela, kotxea hartuko dugu eta Puente de los Suspiros ikusiko dugu. Ondoren, San Marcos plazara bueltatuko gara baina oraingoan Correr izeneko museoa bisitatuko dugu. Autoa berriro hartuz, Ponte dell'Accademiara jo eta hau pasatuko dugu Gallerie dell'Accademiara heldu arte. Galeria hau bisitatu eta gero, Trattoria Ai Cugnai-en bazkalduko dugu. Jateko denbora amaitzerakoan, Santa Maria della Salute-ra abitatuko gara. Basilika hau bisitatzean nahiko nekatuak egongo gara eta gure denbora Venezian amaitzear egongo da. Orduan, kotxea hartu eta hotelera joango gara. Hotelean gaudela, maletak prestatuko ditugu eta ahalik eta lasterren autora igo eta Milanera abiatuko gara. Milanera heltzerakoan, gaua izango denez, hotelean bertan zeozer afalduko dugu eta lo egitera joango gara. Hirugarren eguna: Milanen denbora aprobetxatu nahi izango dugunez, goiz altxatuko gara gosaltzeko eta kalera irteteko. Lehenengo, katedral ikaragarri bat ikustera joango gara. Katedralak Duomo di milano du izena. Hau bisitatu ondoren hainbat kaleetatik ibiliko gara: Monte Napoleone, la Via Sant Andrea, Via Monzani eta Via de la Spiga norte della Catedral. Bertan denda gareztiak aurkituko ditugu, adibidez: Armani, Dolce & Gabanna, EXTE, Ferragamo, Gucci, Missoni, Prada, Trussardi, Valentino, Versace eta Vuitton. Kalea El llamado Quadrilatero della Moda, du izena. Eguerdian Caffe Verdi izeneko pizzeria batean bazkalduko dugu. Arratsaldean, Piazza Mercanti edo denbora badaukagu Galleria Vittorio Emanuel II ikusi dezakegu. Horren ondoren, hilerri harrigarri bat bisitatuko dugu, horretarako autoa hartuko dugu. Geroago hotelera joan eta bertan afalduko dugu. Gauean bertako diskoteketatik ibiliko gara. Le bank izeneko diskotekara joango gara, Milaneko ospetsuenetarikoa delako.

LEHENENGO EGUNA (Venezia):


Hoteletik ateratzen garenean hamaikak laurden gutxi izango dira gutxi gora behera, eta San Marcos plazara joango gara. Oinez joten bagara ordu-laurden bat behar izango dugu, baina kotxez joaten bagara minutu batean hor egongo gara. San Marcos plaza espazio publiko nagusia da eta Veneziako bihotzean dago. Plaza izena daraman bakarra da, besteei campo deitzen diete. Trapezio itxura du, 170 m luze da eta 70 m-ko zabalera du. IX. mendean eraikitzen hasi ziren eta gaur egun ez da asko aldatu. Napoleon Bonapartek Europako saloi dotoreena zela esan zuen. Batzuetan plaza ur azpian geratzen da Acqua Alta dagoenean. Itsasaldien eta hego-haizeen eragina da eta zorte baduzue hau ikusi ahal izango duzue (batzuentzako ez da zorte ona, zorte txarra baizik). Gauean giro ezin hobea egoten da pertsona askorekin eta musika zuzenean. San Marcos plaza ikusi ondoren, Campanilera goaz. 98,6 m-ko altuera du eta bertara sartuko gara. Seguruenik jende asko egongo dela eta gora igotzeko denbora asko itxaron behar izango dugu. Gora igotzen garenean Venezia osoa ikusi ahal izango dugu eta gertuko uharteak ere bai. Bista ikaragarriak ikus ditzakezu handik eta argazki batzuk ateratzeko aprobetxatu ahal dugu. Veneziako bistaz maitemindu ondoren, San Marcos-eko Basilikara joango gara. Ezin izango ditugu kamiseta tirantedunak eraman eta motxilak utzi behar izango ditugu. Basilikako fatxadak, XII. mendeko urrezko mosaikoekin eta zutabeekin apainduta dago. Sarrera dohainik izan arren zenbait gauza ikusteko ordaindu behar da, adibidez: museoa, non San Marcosen zaldien estatua aurkitu dezakezu; altxorra, urrezko, zilarrezko eta kristalezko 283 pieza daude; eta la Pala de Oro. Hau dena ikusi ondoren gose izango gara eta Falciani Ristorante Pizzeria-ra bazkaltzen joango gara. Bertan Veneziako janari ohikoa jango dugu. Jatetxe honetatik bete-beteta irtengo gara eta oso pozik.

Gure hurrengo geldialdia Ducal jauregian izango da. Ducal jauregia San Markoseko plazako mutur batean dago. Bere bi aurrealderik ikusgaienak Veneziako urmaelerantz eta San Marcos-en plazarantz begiratzen dute. Dukalen jauregia IX mendean indartutako gaztelu bat izaten hasi zen, sute baten ondorioz berreraiki egin behar zuten eta gotorleku bezala eta espetxe bezala erabili zen. Elementu arkitektoniko bizantziar, gotiko eta pizkundekoak uztartzen ditu. Bere barnean Tiziano-ren, Tintoretto-ren eta Bellini-ren pinturak eta eskulturak ikus daitezke. Ducal jauregitik irteten garenean zerbait edatera joango gara. Esan digutenez Caffe Floiran taberna oso ondo dago eta guk hau aukeratuko dugu. Apur bat atseden hartu ondoren Rialto zubira joango gara. Veneziaren Kanal Handia gurutzatzen duten lau zubietako zaharrena da eta joaten zaren edozein ordua ona da zubi hau bisitatzeko eta argazki ederrak ateratzeko. Zerua iluntzen hasiko da eta ez dago ordu hoberik gondolan paseotxo bat emateko. Berrogei minutuko ibilaldia izango da Kanal Handitik. Munduko esperientzia zoragarrienetako bat izango dela ziur nago. Gondolan ibili eta gero afaltzera joango gara. Afaldu ostean, Veneziatik buelta lasai bat eman ahal izango dugu. Egun gogorra izan denez gaurkoa, hotelera bueltatuko gara. Hurrengo eguna heltzeko irrika izango dugu baina gaurkoz nahiko izango da.

Basilika de San Marcos

Campanile

Gondolak

BIGARREN EGUNA (Venezia):


Goizeko bederatzietan gure iratzargailuen alarmak jotzen hasiko dira itzartzeko ordua heldu dela ziurtatzeko. Jantzi eta prestatzen garenean, hotelean bertan gosalduko dugu. 10etarako kalean egongo gara Veneziako hiria ezagutzen jarraitzeko. Autoa hartzerakoan, lehenengoz Ponte dei Sospiri-era joango gara. Zubi hau oso ospetsua da eta bere izenaren zergatia azalduko dizuet: presoak Ducal jauregiko ziegetara kondenatu ondoren pasatzen ziren lekua zen. Hasperen egiten zuten seguraski hiria ikusten zuten azken aldia izango zelako, garai hartako baldintzak kontuan hartuta. Ondoren, San Marcos plaza handira abiatuko gara Correr izeneko museoa bisitatzeko. Correr Veneziako udal museoa da, hiriko historia guztiaz (mende askotan zehar) osatuta dago: eskulturak, nabigazioa, jaiak, janzkera, antzinako bizimodua Museo interesgarri hau bisitatu eta gero, kotxea hartuz, Puente de la Academiaraino jo eta hau pasatuko dugu Galeria de la Academiara heldu arte. Galeria hau La Academia bezala ezagutzen da, arte Italiarreko bilduma handienetako bat mantentzen du eta Veneziako hiriaren foku turistiko garrantzitsuenetako bat da. Veneziako Gran Kanalaren hegoaldeko kostaldean kokatuta dago. 1750. urteko eraikina da eta Giovanna Nepi Scir honen zuzendaria da. Ordu honetarako gosez beterik egongo gara, horregatik Trattoria Ai Cugnai izeneko jatetxean bazkalduko dugu. Bertan, Italiako janari ohikoa dastatuko dugu eta ziur nago asko gustatuko zaigula. Bazkari goxo bat izan ostean, Santa Maria della Salute bisitatuko dugun azken lekua izango denez, atseden hartzeko denbora gerorako utziko dugu eta basilika honetan zentratuko gara. Santa Maria della Salute Veneziako basilika bat da eta Punta della Doganaren gertu kokatzen da. Sarrera dohainik da, orduan ez dugu arazorik izango bertara sartzeko. Barroko estiloan sortuta dago eta Baldassare Longhena eraikin honen arkitektoa da. Urte guztietako Azaroaren 21an Festa della Madonna della Salute izeneko festa ospatzen da, non pertsona ugari barka txikietan ura zeharkatzen dute San Marcos plazatik basilika honetara otoitz egiteko. Lar nekatuta egongo gara hainbeste leku
8

bisitatzeaz, horregatik hotelera bueltatzeko ordua helduko dela esan dezakegu. Autoa hartuz lasaitasunarekin Hotel Nuevo Tesonera habiatuko gara Veneziari azken begiradak emanez. Hotelera heltzerakoan, atseden apur bat hartu energia berreskuratzeko eta maletak egin beharko ditugu. Harreran hoteleko egonaldia ordaindu eta autoa hartuko dugu berriro. Veneziari agur esanez eta oso pozik han igarotako uneekin Milanera joko dugu. Veneziatik Milanera bi ordu eta erdiko bidaia izango dugu. Milanera heltzerakoan gogoak izango ditugu kalera irteteko baina oso nekaturik egongo gara gaueko ordu txikietan. Orduan, Hotel Serena Milanora joan, bertako kafetegian sandwich, bokata edo konbinatu plater bat jan eta gure logelara beharrezkoa den atseden hartzera joango gara. Egun polit bat amaitzera egongo da eta egunarekin amaituko gara gu.

Museo Correr Galleria della Academia

HIRUGARREN EGUNA (Milan):


Goiz goizetik jaiki, zeozer erosoa jantzi eta hoteleko jantokira gosaltzera jaitsiko gara. Gosaria amaitutakoan berriro ere gelara igo eta arropa egokiagoa jantzi eta hortzak garbitzeko aukera ere izango dugu. Hori dena arin egin beharra dugu laster jaisteko eta kotxean igotzeko. Segidan kotxez Duomo katedrala ikustera joango gara, eta bidaian zehar, paisaia ikaragarria ikusi eta disfrutatu ahal izango dugu egun eguzkitsua izango delako. Kotxea aparkalekuan itxi eta katedralera iritsiko

gara. Bertara iristerakoan kanpotik nolakoa den ikusi eta aztertuko dugu. Ondoren, argazki batzuk aterako ditugu bertan bizitakoa gogoan izateko. Katedrala Milan hirian dagoen katedral gotikoa da. 157 metroko luzera du eta bere barnean 40.000 pertsona sar daitezke. Ordu bat bertatik egon eta kanpoaldera irtengo gara. Dena ikusita daukagunean Quadrilatero della Moda izeneko kale batera joan gara. Bertan denda ikaragarriak daude. Kale hau luxuzko kalea da. Bertatik paseotxo bat emango dugu eta zerbait gustatzen bazaigu erosi dezakegu.Denda onak direnez turista asko joaten dira bertara, Milaneko kale interesgarrienetariko bat delako. Gero katedralera bueltatuko gara eta hurbil dagoen pizzeria batera joango gara bazkaltzera. Italian pizza eta pasta jatea oso famatua da, dirudienez. Milaneko pizzeria famatuenetarikoa aukeratu dugu. Pizzeriak Caffe Verdi du izena eta lasanna oso goxoa eta pizza ikaragarriak prestatzen dituzte. Kafeak ere oso onak izaten dira. Oso ondo tratatzen dituzte bezeroak ere. Betekada handia izan ondoren eta bazkariaz disfrutatu ondoren, Piazza Mercanti bisitatuko dugu. Piazza Mercanti Milango plaza politenetarikoa da. Bertan eraikin bitxiak daude. Hortik argazki politak aterako ditugu.Kale hau Erdi Aroko airea dauka, eraikinak Erdi Arokoak itxura dituztelako. Duomotik hurbil-hurbil dago. Plaza hau jendez beteta egoten da normalean, oso erakargarria delako. Hortik ordu erdiberrogei minutu bitartean egongo gara. Hori bistatu eta gero, denbora badaukagu, Galleria Vittorio Emanuel II bisita dezakegu. Hori merkataritzagune bat da. Galleria Vittorio Emanel II.ren izena, Italiako Erreinuaren lehen erregetik dator. 1861- ean diseinatu zen eta 1865 eta 1877 urteen artean, Giuseppe Mengoni-k eraiki zuen. Heldu eta barrurantz sartuko gara barruan dagoena bisitatzeko. Merkatu oso handia eta ikaragarria da eta jende asko erosketak egitera joaten da bertara. Denetarik topa dezakegu merkatuan; adibidez: arropa, janaria, liburuak, jatetxeak, hotelak Denbora izan ezkero zeozer edan edo jan dezakegu eta bertako dendetan begirada bat eman. Hortik irten eta kanpoaldean ikusten diren bista politei argazkiak ateratzeko aukera izango dugu. Hori bisitatu eta segidan, hilerri ikaragarri bat bisitatuko dugu. Hilerri hau oso ospetsua da eta ez da besteen bezalakoa. Hilerria oso berezia eta artistikoa da, eskultura asko daudelako. Carlo Maciachinik diseinatu zuen 1866 urtean. Arrazoi askogatik ospetsua da baina bereziki arrazoi bategatik; bertan artista eta pertsonai famatuak daude lurperatuta. Bisitak disfrutatu ostean kotxearen bila joango gara aparkalekura.

10

Aparkalekura heldutakoan autoa hartu eta hoteleko bidea hartuko dugu. Heldutakoan gelara erlaxatzera joango gara gauean martxarako prest egoteko. Deskantsua hartu ondoren afaltzera joango gara. Aukera bi ditugu: inguruko jatetxe batera joan ala nahiago badugu hotelean bertan afaldu. Afaldutakoan martxarako gure soinekorik ederrenak jantziko ditugu. Prest gaudenean kalera abiatuko gara festa bila. Le bank diskotekara joango gara. Diskoteka Milaneko ospetsuenetarikoa da eta giro oso ona dago. Festa amaitutakoan hotelera joan eta bertan egoki-egoki atseden hartuko dugu, egun gogorra izan delako.

Piazza Mercanti
Milango hilerri monumentala

Quadrilatero della Moda

11

LAUGARREN EGUNA (Etxera itzuli)


Milaneko hotelean esnatuko gara. Maletak prestatu, hotelean gosaldu eta aireporturantz abiatuko gara. Maletak fakturatu eta hegazkinean igoko gara. Pena handiz Italiari agurtu egingo diogu. Italianeraz esaten denez: ARRIVEDERCI!!!

SAN MARCOS PLAZA


San Marko plaza Veneziako espazio publiko nagusia da eta "plaza" izena daraman bakarra (beste plazek "campo" izena dute, Piazzetta eta Piazzale Roma plazak salbu). Izena plazan dagoen San Marko basilikatik datorkio, bertan hobiratua baitago San Marko ebanjelista. Lehen San Marcos plaza mekatu bat zen. Plazaren egungo itxura eta oinplanoa aldatuz joan da mendeetan zehar. Trapezio itxura du. Plaza Veneziako lekurik baxuena da eta hiriaren bihotzean aurkitzen da. 70 metroko zabalera du eta 180 metro neurtzen du. Plaza hiru zatitan banatuta dago: Piazza San Marco, Piazzetta San Marco eta Piazzetta dei Leoncini. 976an, sute batek eremu osoa erraustu zuen, basilika eta jauregia barne, baina bi urte geroago bigarren basilika eta jauregia berreraikiak zeuden dagoeneko. San Marko plaza ez dago oso urrun itsas mailatik eta Acqua Alta garaian, itsasaldiek eta hego-haizeak eraginda, plaza ur azpian geratzen da sarritan. Normalean, euri ura estoldetan zehar Gran Canalera zuzenean isurtzen da, baina Acqua Alta garaian urak goratzean alderantziz funtzionatzen du eta aintzirako ura uholdeka sartzen da plazara. San Marco plaza oso ederra eta handia da, gainera hainbat jatetxe eta taberna daude bertan, baina oso garestiak dira. Ingurutik pila turista egoten dira normalean,

12

tabernetatik zehar Bertatik musika dago egun osoan; orkestak Horrek turistak erakartzen dute. Gauez itzultzea, jada hainbeste turista ez daudenean ikaragarria da, une oso atseginak pasatzen dira. Bertatik paseotxo bat ematea, eraikinak ikusi eta argazkiak egitea ikaragarria da ere. Plazaren beste berezitasun bat usoak dira, uso asko egoten dira bertatik. Debekatuta dago usoei janaria ematea, horren ondorioz uso gehiago etorriko dira eta gaixotasun gehiago.

13

IBILBIDEEN MAPAK
Lehenengo egunaren ibilbidea (hotelera itzultzeko bidea ez):

Bigarren egunaren ibilbidea (hotelera itzultzeko bidea eta Milanera joateko bidea ez):

14

Hirugarren egunaren ibilbidea:

PREZIOAK
Planning-a Bilbotik Veneziarako hegaldia Alojamendua Venezian (Hotel Nuovo Teson) Autoa (alokatu) Milaneko hotela (Hotel Serena Milano) Milanetik Santanderrerako hegaldia San Marcos Basilikan sartu Gondola Guztira Pertsonako 71 43 9 Hirurontzako 213 147,20 112,15 216 129 27 80 - 100 944,5

15

JANARIA:
Lehenengo eguna: Edaria Lehenengo platera Bigarren platera Postrea Guztira Zer? Acqua mineral (L. 0,50) Spaghetti con Polpette Fregato alla veneziana Tiramisu Pertsonako 2,50 17 15 7 41,5

Bigarren eguna: Edaria Lehenengo platera Bigarren platera Postrea Guztira Ura

Zer?

Pertsonako 2,50 12 18 3 35,50

Gamba frijituak

Risotto Izozkia

Hirugarren eguna: Edaria Lehen platera Bigarren platera Postrea Guztira Ura Lasagna Pizza Cafea

Zer?

Pertsonako 2,50 15 13 4

34,5

16

BIBLIOGRAFIA
http://www.edreams.es/engine/ItinerarySearch/filter

http://www.guiarepsol.com/es_es/Home/default.aspx
http://www.edreams.es/engine/ItinerarySearch/search?searchMainProductTypeName=F LIGHT&tripTypeName=ONE_WAY&departureLocation=Mil%E1n&arrivalLocation=Bilbao &numAdults=3&numChilds=0&numInfants=0&departureTime=0000&returnTime=0000& departureDate=30/06/2014&returnDate=&buyPath=24 http://www.booking.com/searchresults.html?src=city&nflt=&ss_raw=&city=132007&error_url=http%3A%2F%2Fwww.booking.com%2Fcity%2Fit%2Fvenice.es.html %3Faid%3D303946%3Blabel%3DvenicetLUPCyIxsjFANsyT2pvX5gS29156568143%253Apl%253Ata%253Ap1750%253Ap2%25 3Aac%253Aap1t1%253Aneg%3Bsid%3D07d9c284d3023c6a8480fef698812673%3Bdci d%3D1%3Binac%3D0%3B&aid=303946&dcid=1&label=venicetLUPCyIxsjFANsyT2pvX5gS29156568143%3Apl%3Ata%3Ap1750%3Ap2%3Aac%3Aap 1t1%3Aneg&sid=07d9c284d3023c6a8480fef698812673&checkin_monthday=26&checki n_year_month=2014-6&checkout_monthday=27&checkout_year_month=20146&interval_of_time=any&flex_checkin_year_month=any&sb_predefined_group_options_ value=3&no_rooms=1&group_adults=3&group_children=0&search_button_clicked=1#m ap_opened http://www.expedia.es/Milan-Hoteles-Hotel-Serena-Milano.h897527.InformacionHotel?chkin=27/06/2014&chkout=29/06/2014&rm1=a3&hwrqCacheKey=5cf706c4-516e46cd-89ff-9093eca3aa1eHWRQ1384098156755&c=09dda60e-c00b-4ac1-8992192b4ac80925& http://www.autoeurope.es/car.cfm

http://www.disfrutavenecia.com/gondola

http://www.diariodelviajero.com/europa/las-mejores-calles-comerciales-de-milan http://eu.wikipedia.org/wiki/Milango_katedrala http://www.disfrutamilan.com/piazza-mercanti http://en.wikipedia.org/wiki/Galleria_Vittorio_Emanuele_II http://www.losviajeros.com/Tips.php?p=11 http://es.wikipedia.org/wiki/Mil%C3%A1n http://www.disfrutamilan.com/que-ver http://www.disfrutavenecia.com/que-ver http://eu.wikipedia.org/wiki/San_Marko_plaza http://www.disfrutavenecia.com/plaza-san-marcos http://www.guiarte.com/venecia/ http://guias-viajar.com/italia/venecia/horarios-precios-entradas-basilica-san-marcos/ http://www.visitandoeuropa.com/venecia/sitios-interes/basilica-san-marcos-tesoromuseo.html http://festivaldemascarasdevenecia.es.tl/DATOS-INTERESANTES-DE-VENECIA.htm http://es.wikipedia.org/wiki/Venecia 17

http://www.disfrutavenecia.com/plaza-san-marcos http://www.venecia.es/visitar-venecia/san-marco/plaza-san-marcos.htm http://es.wikipedia.org/wiki/Bas%C3%ADlica_de_Santa_Maria_della_Salute http://es.wikipedia.org/wiki/Galer%C3%ADa_de_la_Academia_de_Venecia http://www.tripadvisor.es/Restaurant_Review-g187870-d1320385-Reviews-Ai_CugnaiVenice_Veneto.html http://www.enfolang.com/internacional/curiosidades/puente-suspiros.html

BAKOITZAK EGIN DUENA


1. Sarrera: hiruron artean 2. Plana: Lehenengo eguna: Oihane Galicia Bigarren eguna: Leire Alonso Hirugarren eguna: Alazne Alcelay eta Leire Alonso 3. Ibilbidea: Lehenengo eguna: Oihane Galicia Bigarren eguna: Leire Alonso Hirugarren eguna: Alazne Alcelay Laugarren eguna: Oihane Galicia 4. Deskribapena: Alazne Alcelay eta Leire Alonso 5. Ibilbidearen mapa: Oihane Galicia 6. Prezioak: Hotelak eta bidaiak aurkitu: Alazne Alcelay, Leire Alonso eta Oihane
Galicia Tablak: Leire Alonso eta Oihane Galicia

18

You might also like