You are on page 1of 3

2.

GAIAKO SINTESIAK:
ALFABETIZAZIOA IRAKASLEGOAREN FORMAKUNTZAN teknologiek gaur egun daukaten presentzia izugarria dela eta, irakasleek erronka berriei aurre egin behar diete. Hauek dira laburtu ditugun erronka nagusiak:

Ikasleari informazioa bilatzen, aukeratzen eta sintetizatzen irakatsi. Teknologiaren laguntzarekin talde lana sustatu. IKT ak sartzean testu liburua informazio iturri bakar bezala kendu eta ikasleek informazio ezberdinak bilatzen ikastea. Ikuspuntu konstruktibista batetik ordenagailuak erabiltzean ikasleei arazo ezberdinak planteatzen suposatzne da eta haiek ebazteko pautak ematea. IKT ek ikasleek taldean lan egin dezaten lagundu behar dute. Irakaslea informazio iturri baino, gidatzaile eta laguntzaile bat izatea.

Bestetik, gaur egun eskola gehienetan aurki ditzazkegun IKTak, metodologia aldaketa bat eskatzen dute. Hala ere, hauen presentzia fisikoa egotea ez du esan nahi hori modu pedagogiko batean erabiltzen denik. Hortaz, oso garrantzitsua da irakasleek teknologia hauek modu egokian erabiltzen ikastea eta hori bereien ikasleei transmititzea. Izan ere, nahiz eta irakasle askok hauen erabilera onuragarria dela ikusi, badaude beste batzuk sistema klasikoekiko aldaketen kontra daudenak. Horrela ondorioztatu dezakegu, irakasleen arteko lankidetza ezinbestekoa dela aldaketa hori errazago emateko eta IKT-ak sortzen dituen etengabeko aldaketetara egokitzeko, ikasten ikasiz.

ESKOLA 2.0, GAITASUNEN MAPA Irakasleek behar dituzten gaitasunak:

-Lanbide arloko garapena eta kudeaketa: Irakasleak trebetasunak izan behar ditu teknologia berrien munduan, ikasleek formakuntza egoki bat jaso dezaten. -Didaktika pedagogia eta curriculuma: Irakasleak irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan eragina duten gaitasun batzuk bildu behar ditu, berebiziko garrantzia baitute. -Herritartasun digitala: Ikasleak herritar digital arduratsu eta konprometitu izateko irakasleek izan behar dituzten gaitasunak hartzen ditu barnean. Irakasleak ikasleak

herritartasun teknologiko batean haien burua nola defendatu behar duten jakiteko prestatu behar dituzte. Ikasleen gaitasunen barnean, hauek biltzen dira:

-Trebetasun teknologikoa: Ikasleak teknologia ulertzean eta erabiltzean datza. -Bizitza osorako ikaskuntza: Jarrera ireki eta ikertzailea hartzen du barnean. Ikasleak ikasten jaki behar du, eskuragarri dituen baliabideak erabiliz. -Herritartasun digitala: Jarrera kritikoa eta gogoetatsua izatea lortu nahi da, informazioa baloratzerako garaian.

IKT-ren gaitasun orokorrak honako hauek dira:

-Trebetasun teknologikoa: hainbat IKT baliabide eraginkortasunez eta modu emankorrean aukeratu eta erabiltzea, askotariko egoera eta arazoetara egokitzea eta uneko ezagupena teknologia berriak ikasteko transferitzea. -Bizitza osorako ikaskuntza: Ikasleak jarrera ireki eta ikertzailea izatean datza. -Herritartasun digitala: Jarrera kritikoa eta gogoetatsua izatea eskura dagoen informazioa baloratzerakoan.

From Digital and Audiovisual Competence to Media Competence Aurrerapen teknologikoek eragindako komunikazio prozesuen aldaketek, hezkuntzan eragina izan dutela argi dago. Hezkuntzan inongo sistematizazio eta kontrolik gabe ezartzen hasi dira eta ondorioz, haurrek euren kabuz munduari erantzuna emateko jokaera berriak bere gain hartu dituzte. Teknologia berriei erabilera egokia emateko beharrezkoa da orain arte bereizita egon diren konpetentzia digital eta ikus-entzunekoa elkartu eta alfabetizazio mediatikoari bide ematea. Honen bitartez, konpetentzia mediatikoa, dimentsio zabalago batean ulertu ahal izango dugu, eta honen garapena, honako dimentsio eta adierazle hauen bitartez emango da: - Ezagutza:politika eta industria mediatikoa, produkzio prozesuak, teknologia, lengoaia, informazioaren eskurapena eta lorpena. -Ulermena: harrera eta ulermena, ideologia eta baloreak

-Adierazpena: komunikazioa, sortzea, hiritarren parte hartzea. Hau horrela izanda, jarduera didaktikoek digitalki konpetente izaten ahalbidetuko dute. Ondorioz, informazio eta komunikazioaren iturri diren media eta teknologiei modu autonomo eta kritiko batez erantzuteko gai izango gara.

You might also like