You are on page 1of 3

PRAKTIKA ON BATEN KONTZEPTUA Alde enpresarialetik begiratuta praktika onak testuinguru zehatz batean ematen den sistema baten

erabilera errazten dutenak dira. Horrela, praktika onak metodo tradizionaletan aldaketa positiboak suposa dezaketen praktikak dira. Hauek ikasiak eta beste organizazio batzuetara transferituak izan daitezke. Hau hezkuntzara eraman da eta erabilera desberdinak izan ditzakete: Emaitza egokiak izan dituen ariketa bat modelizatu eta adibide bezala erakusteko. Testuinguru baten identitatearen erreflexu/ produktu bezala. Politika publikoak diseinatzen dituenaren kontrol instrumentu bat bezala, politika horiek legitimatzeko.

Hau da, praktika on bat zera izan daiteke, emaitzak optimizatzeko prozesuak nola enfokatu erakusten duen modeloa. Praktika bat ona den determinatzeko hiru alderdi izan behar ditugu kontuan:hau ematen den testuingurua, hobekuntzak eman diren adieraziko duen adierazle sistema baten sorkuntza eta testuinguru desberdinetara transmititzeko gaitasuna. Hau oso baliagarria izan daiteke hezkuntzan baino era egokian txertatu behar da.

PRAKTIKA ONEN GARAPENERAKO AINBAT PRINTZIPIO (GELAN) Urte hauetan ahalegin ugari egin dira IKTak hezkuntzan txertatzeko, bai materiala eskainiz eta baita irakasleentzako formakuntza eskainiz ere. Hala ere, irakasle askok IKTekiko jarrera negatiboa dute oraindik eta hori IKT ekin emango den irakaskuntza- ikaskuntza prozesu negatibo batera eraman gaitzake. IKT-ak eskuragarri izateak ez du hezkuntza on bat aseguratzen, horregatik ikasleei ariketa aproposak planteatu behar zaizkie, garrantzitsuena irakasteko erabiltzen den metodologia da. Arazoak planteatzen dizkieten talde lanak aproposak izan daitezke, hauekin informazioa aukeratzen eta antolatzen ikasiko dute adibidez, konpetentzia desberdinak gartzearekin batera. IKT-ak ez dira hezkuntzaren ardatza izan behar, baliabide bat baizik, normaltasunez erabiltzen ikasi behar dugun baliabide bat. Irakasleak IKT-ak erabiliz emango den klasea neurtuta izan behar du, denbora eta beste alderdi batzuk kontutan izan beharko ditu baina, klasean zehar gidari papera izango du, ez du informazio guztia bera transmitituko, hau da klasea ez da magistrala izango.

PRAKTIKA ONA
Diziplinartekotasuna eta globaltasuna erabiliz edukien eskuratzean datza. Honen helburuak: -Ikasleen lan autonomoari mesede egitea. -Lan kooperatiboa sustatzea hauen artean. -Informazioa bilatu eta aukeratzeko gai izatea. -Kontzeptu berriak ulertzeko eta ikasteko gai izatea. -Beharrezkoa pausoen barneraketa edukitzea Sarean zehar segurtasunez ibiltzeko. Praktika onean hainbat konpetentzia lantzen dira gainera, alegia hizkuntza konpetentzia; konpetentzia digitala eta informazioaren kudeaketa; eta herritartasun eta gizartetasun konpetentzia. Praktika onak betetzeko noski, Interneta beharrezkoa da. Honek dena behar den bezela ez ateratzea ekar dezake, alegia, sarearen jauziera gertatzen bada, kapazidade gutxiko ordenagailuak baldin baditugu, orrialde eta webgunetara sartzeko mantsotasunak Bestalde, hau dena ez baldin bada gertatzen, metodologia egokia erabiliz eta IKT-en erabilpen egokia erabiliaz ikasleen autonomia lortuko da eta emaitza guzti hau kontrolatzean datza. Hau lortuz gero, talde lanak eta kooperatiboak egin ahal izango dira, informazio ezberdinen arteko aukeraketak egin ahal izango dira eta iritzi kritiko pertsonala sortzea ere posible izango da.

Noski, argi dago irakasleek guzti hau lortu nahi badute, beraiek jakintza eta ezagupenak eduki beharko dituztela alor hauetan. Horretarako formakuntza beharrezkoa izango da.

You might also like