You are on page 1of 6

UHIN HIGIDURA

Ingurune elastiko eta deformakor batean, perturbazio bat ematen denean ez da finko, leku konkretu batean geratzen, baizik eta ingurune horretako puntu guztietara garraiatzen da. Ingurune elastiko batean ematen den perturbazioari deformazioa deritzo. Perturbazio hau sortzeko, inguruneari energia kopuru bat eman behar zaio eta energia hau, sortu den uhinarekin batera hedatzen da. Perturbazio honek energia darama asoziaturik, baina perturbazio hori ez da bat-batean hedatzen, baizik eta horretarako denbora bat behar du. Uhina errepikatu egiten da ingurunean behin eta berriz; horregatik, uhin higidura periodikoa dela esaten dugu. Ingurune homogeneoa eta isotropoa bada, hau da, propietate berdinak baditu puntu guztietan, uhinaren abiadura ere berdina izango da norabide guztietan. Perturbazioak eraginda, inguruneko puntu batzuk batera bibratzen dute eta puntu hauek elkartzerakoan sortzen den gainazalari uhin frontea deritzo. Uhin frontea aldatuz doa denborarekin eta perturbazioak duen norabide berean higituko da. Uhin higidura batean perturbazioak harrapatzen dituen puntuak ez dira lekuz mugitzen, oszilatu edo bibratu egiten dute, baina leku berean. Uhin higidura azken finean zera da, higidura harmoniko sinple baten hedapena, masa garraiatu gabe energia transmititzen duena. Uhinak zeharkatzen duen ingurunearen arabera, honako bi uhin multzo desberdin aurki ditzakegu:

Uhin mekanikoak: ingurune material bat behar dute hedatzeko (airea, ura). Uhin elektromagnetikoak: ez dute ingurunerik behar, hau da, hutsean ere
hedatzen dira. Uhin higiduran, beste sailkapen bat ere egin daiteke.

Luzerako uhinak: partikulen bibrazioa eta uhinaren hedapen abiaduraren


norabideak berdinak dira. Zeharkako uhinak: partikulen bibrazio-norabidea eta uhinaren hedapenarena, perpendikularrak dira.

Uhin baten elementuak


Uhin-luzera (): fase berean bibratzen duten ondoz-ondoko bi puntuen arteko
distantzia da. Bi puntu hauek, orek posizioarekiko bibrazio egoera bera dute. Bere unitatea metroa da.

Periodoa ( ): uhin batek behar duen denbora uhin-luzera osoa korritzeko, edo
oszilazio oso bat egiteko. Bere unitatea segundoa da.

Frekuentzia (): denbora unitatean puntu batetik igarotako uhin kopurua da. Bere
unitatea Hz edota bibrazio segundokoa da.

Anplitudea ( ): puntu batek, oreka posizioarekiko lortzen duen distantzia maximoa.


Anplitudea eta uhinak transmititzen duen energia zuzenki proportzionalak dira.

Hedapen-abiadura ( ): denbora unitatean uhinak korritutako distantzia da.


Ingurunea homogeneoa bada, abiadura konstantea izango da.

-A

Uhin higiduraren ekuazio orokorra


Edozein uhin mota hartuta ere, partikulek plano batean bibratzen dute higidura harmoniko sinple baten bidez.

Uhinak, denbora bat cehar du oreka posiziotik hasita distantzia bat korritzeko. hasierako denbora bada eta , distantzia korritzeko uhinak behar izan duena, hau betetzen da:

Baina lortzen dugu: ( Baina

bada, orduan )

da eta hau ekuazioan ordezkatuz gero, zera ( )

da, eta ( ) (
2

Pultsazioa: Uhin-funtzioa: Bi magnitude hauek ekuazioan ordezkatuz zera lortzen dugu.

Bibratzen ari diren bi puntuen arteko diferentzia baldin bada, edota esango dugu kontrako fasean daudela. Bi puntuen arteko diferentzia edota bada, berriz, fasean daude. Elongazioaren ekuaziotik abiatuta eta denborarekiko soilik deribatuz, abiadura eta azelerazioaren espresioak lortuko ditugu. Eragiketa matematiko honi deribatu partziala deitzen zaio.
( )

Berriro deribatuz gero, zera lortzen da:

Intentsitatea eta anplitudea uhin higiduran


Uhin higidura batek ingurune elastiko bat zeharkatzean, inguruneko partikulek higidura harmoniko bat jasaten dute, eta bide batez, energia dute, bai energia zinetikoa, bai energia potentzial elastikoa. Suposatuko dugu energia uniformeki garraiatzen dela puntu guztietara, hau da, ez dago indargabetzerik (uhina ez da desagertuko, beti konstantea izango litzateke).

Emisio potentzia ( ): foku batek segundo bakoitzean igorritako energia kopurua da.

Intentsitatea (I): puntu batean, segundoko, azalera unitateko eta uhinaren hedapenabiaduraren norabidearekiko elkartzut zeharkatzen duen energia kopurua da. Uhin esferikoen kasurako:

Sinplifikatuz:

Intentsitatea, fokuarekiko proportzionala da.

dagoen

distantziaren

karratuarekiko

alderantziz

Uhin baten energia, anplitudearekin lotuta dago eta era berean, anplitudea eta intentsitatea erlazionaturik daude. Punta bat, perturbazioak harrapatuta, higidura harmoniko sinplearekin higitzen da eta orduan:
konstante elastikoa uhinaren anplitudea

Periodo bakoitzean uhin batek transmititutako energia hau izango da: da eta orduan,

Kasu honetan ere, bi uhin esferiko hartuz gero, zera lortzen dugu:

Berdinduz:

Eta sinplifikatuz: eta berretzaileak sinplifikatu ondoren:

Uhin baten anplitudea fokutik dagoen distantziarekiko alderantziz proportzionala da.

Uhin higiduraren energia


Edozein partikula materiala uhin periodiko baten eraginpean aurkitzen denean, oreka posizioaren inguruan bibratzen ari da eta duen energia osoa energia zinetikoa eta energia potentzial elastikoaren batura izango da; energia mekanikoa, alegia. Oreka posiziotik igarotzean, energia potentzial elastikoa nulua da, eta partikula horren energia osoa, energia zinetikoa izango da. Une horretan energia zinetikoa maximoa da. Uhin higiduraren ekuaziotik abiatuz: ( ) eta denborarekiko deribatuz:

) izango da eta abiaduraren balio maximoa:

Uhin higiduraren energia anplitudearen eta frekuentziaren karratuarekiko zuzenki proportzionala da.

You might also like