You are on page 1of 2

NEGOZIAZIO IRAUNKORRAREN AURKA

Negoziazio Iraunkorraren aurkako mobilizazioak direla eta: 1. Telefonicako Hitzarmen Kolektiboak Negoziazio Iraunkorra gaitu egiten du eta bertan, langileon herenaren parte-hartzea ukatu egiten da. 2. Beraz negoziazio-bileren berri publikorik ez dago. (ez egutegirik, ez ordurik, aztergai eta dokumentaziorik ez) 3. Langileak Lan eta soldata baldintzen eraldaketa prozesutik at gera daitezen, sekretismoa eta zentsura dira nagusi. 4. Negoziatzaileek soilik, pertsona kopuru txiki batek du soilik Deialdien berri zuzen eta osoa. 5. Iritzia eman, parte hartu eta erabakitzeko eskubideak dituzte bai langilegoak, hala nola bazterturik dagoen ordezkaritza sindikalek. 6. Negoziazio Iraunkorraren sasi-negoziazioaren aurrean dugun aukera bakarra, baztertze saiakerei erantzuna emanez, bilerak ematen diren uneetan greba egitea da. 7. 1977.eko legediak gutxienezko 10 eguneko epea ezarri egiten du greba deialdia jakinarazteko. 8. Beraz, negoziatzaileen atzetik ibili behar gera, bere ezkutalekuak aurkitu eta greba egiteko data erreserba egin, negoziazioaren ezkutatze iraunkorra ahalik eta gehien salatu dezagun. 9. Negoziatzaileek ez dute eraldaketari buruzko eztabaida bakarra proposatzen. Aitzitik, denboran zehar zatitu egiten dute eztabaida. 10. Hau dela eta gure erantzuna denboran zehar ere zatitua behar du ordubeteko lanuzteak negoziazioa emango den egunetan- eraldaketa prozesua bukatu eta ezarri arte, baldin eta bide berririk ematen ez badiogu. 11. Greba deialdia sinatzen dugun sindikatuok 5 egun aurretik baieztatzen diogu langilegoari mobilizazioaren egun zuzena, eta bai Enpresari, bai LANAGINTEEI legalki ezarrita diren epeen barruan jakinarazten zaizkie datak 12. Negoziazio Iraunkorraren jarraipena eta honi erantzuna emango duen beste formularik ez dago. Guztiok erne egon behar dugu eta argi izan langilegoa nahasi eta desmobilizatzeko edozer baliatuko dutela negoziatzaileek. 13. Lan eta Soldata baldintza duinak izateko eskubide osoa dugulakoan gaude, eta gure eskubideen aldeko borrokaren garrantzia aldarrikatu nahi dugu, gure eskubideen alde lan egin . 14. Lanuzteen bitartez, elkarretaratzeen bitartez hauxe da egin duguna, egingo duguna: bere etorkizunaren alde borrokatu, mobilizatu nahi duten langileei bidea eman. Gure eskubideen aldeko borrokak egintza eta mobilizazioa du oinarri. Gure eskubideak desagerrarazten dituzten bitartean ezin geldirik egon.

15. Bizitzen ari garen une hauei buruz gogoeta egin beharko genuke. Deus ere ez eginez irtenbiderik lortuko ote dugun Guk argi dugu jarduna beharrezkoa dela: hainbat langile-borroka eredu baliatu eta adostu ditzazkegu, baina gure lan eta bizitza baldintzak okertu eta galtzen ditugun bitartean ezin dugu atsedenik hartu. 16. Iraganbide legalak korapilatsuak izan arren, gure bidezko salaketa eta mobilizazioen bermea, babesa eta ziurtatzen dizkigute; beraz komunikatu publikoei arreta izan eta zalantzak sortzekotan galdetu ordezkari eta mobilizazioak deitu duten sindikatuei. 17. Edonolako zalantza argitzeko prest gaituzue LABen.

INPOSAKETA IRAUNKORRAREN KONTRA

ETENGABEKO MOBILIZAZIOA!

You might also like