You are on page 1of 1

15erako DEITUTAKO LANUZTEA

BERTAN BEHERA
URTARRILAREN 22 eta 29rako DEITUTAKOAK

INDARREAN DIRAUTE.
Gaur egun ez dakigu joan den astean egitekoak ziren Negoziazio Iraunkorrerako mahaien bilerarik egon den ala ez, ez eta negoziazio horiek beste goi-mailako esparruetan ematen ari diren; negoziatzaileak, CC.OO.k eta UGTk, bere eginbeharrak saihestu dituzte beste behin, langileei informazioa ukatuz eta asanbladarik deitu gabe, alegia. Beraz, URTARRILAREN 15erako DEITUTAKO LANUZTEA BERTAN BEHERA UTZI DUGU, baina 22 eta 29rako egindako AURREABISUAK mantentzen ditugu, sekretupean daramaten negoziazio iraunkorraren nondik norakoak argitu bitartean. NEGOZIATZAILEAK BILTZEN BADIRA, MOBILIZAZIOEK AURRERA EGINEN DUTE!!! Mahai gainean dituzten gaiak, hots, Negoziazio Iraunkorraren agenda gorpuztu dituzten gaiak erabateko lan-harreman berri bat osatzen dute: eginbeharrak, lan-baldintzak, soldaten kopuru eta ordaintzeko erak. Guzti hau lan-kontratu berri bat da, azken finean: funtzioak, lan-ibilbidea, egindakoaren azterketa, ordu-poltsak, ordutegien malgutasuna, lurralde mugikortasuna, antzinatasuna, erretiro adina, etab. Enpresak langileekin hartutako konpromiso guztiak bete egin behar ditu (enplegurako eskubidea barne eta batez ere-, eta beraz, kaleratutako guztien berronarpena). Era berean langile guztioi eman beharko liguke etorkizunerako dituen asmoen berri. Eta langile guztiokin negoziatu; baldintza hauek egon ezean ez dago negoziazio errealik Negoziazio Iraunkorrerako Mahaietan; ez da inongo zilegitasunik egonen ez prozesuan ezta emaitzetan, edozein direla ere. Enpresak Negoziazio (eta Ezkutatze) Iraunkorrerako Mahaietan negoziatzen duen aldiro, guk mobilizazioak deituko ditugu, ahalik eta batasun handiena bilatuz, gure lan eta soldata baldintzen xahutzea xede duten Enpresa eta elkartekideen kontra; EZ DUGU BESTE BIDERIK!! ENPRESAREN LARDERIAK ETA INFORMAZIO KANALEN EZAK (langileen asanbladak, erreferenduma.) DEIALDIOKIN BAT EGITEA BESTERIK EZ DUTE BIDERATZEN, LANGILEOK GURE IRITZIA EMAN AHAL IZATEKO.

MOBILIZAZIORAKO HAMAIKA MOTIBO!


Negoziazio iraunkorraren aurka, inposatze iraunkorraren kontra...

ETENGABEKO MOBILIZAZIOA!
Informatu, hausnartu, jardun... Mobiliza zaitez!

You might also like