You are on page 1of 1

22ko LANUZTEA BERTAN BEHERA

URTARRILAREN 29rako DEIA INDARREAN


Negoziazioaren Ezkutatze Iraunkorrerako mahaien azken bilera ospatu zenetik hilabete bat pasa egin da eta Operazio Batzorde edota Lan Sailkatzerako Batzordeen berririk ez dugu izan. Berririk izan ezean, Enpresak 500 langileengan eragina duen berregituraketari ekin dio Komertzial arloan. LABek iragarri bezala, EREek eragindako lanpostu murrizketa bortitzaren eta Negoziazio Iraunkorrari esker emandako flexibilitatearen ondorioa da. Eta ez da azkena izango; berregituraketa gehiago pairatuko ditugu, jendetsuak baita. Berregituraketak arbuiatu behar ditugu, aldaketei bide eman eta errazten baitituzte. Enplegua murrizteko flexibilizazio tresna baitira. Multifuntzionaltasuna ezartzen baitute egintza burutuen bidetik: negoziazio iraunkorrak publikoki esango ez duena, ondorioak ikus ez daitezen. Telefonican Enplegu Plana egon ezean, enplegu kopurua, leku eta zereginak argituko dituen egitasmorik gabe, guzti-guztiok erabilgarriak izango baikara, Enpresaren asmoen menpe. Nahaste orokor honetan murgilduta, Negoziazio Iraunkorraren bidez aplikatu ezin dutena, egunerokotasunaren bidetik inposatu diezaguten ekidin behar dugu. Beraz, arreta handia izatera deia egiten dugu: eguneroko lanetan Lan Arautegia betetzeko eskaera, aurretik hitzartu gabeko zeregin eta lan baldintzen ezartzeari laguntzarik ez ematea. Langileok ere atsedenaldia hartuko dugu mobilizazioei dagokienean; ez dugu etsiko ordea gure lan eta soldata baldintzen aldeko borrokan, beharrezkoak diren fronte guztietan. Hau dela eta, ordubeteko lanuztea astebete atzeratu egin dugu, Negoziazio Iraunkorrerako bilerak egin zain. Urtarrilaren 22rako deitutako lanuztea, urtarrilaren 29ra aldatu dugu. Negoziazio (eta Ezkutatze) Iraunkorrerako mahaietan gure Lana eta Soldatak negoziatzen dituzten une oro, mobilizazioak deituko ditugu, lan eta soldata baldintzen xahutzearen kontra ahalik eta batasun handiena bilatuz, Enpresak eta bere kideek indarrean duten egitasmoa salatuz; ez da beste biderik. ENPRESAREN NAGUSIKERIAK, INFORMAZIO ETA PARTEHARTZE BIDEEN EZAK (langile asanbladak, erreferenduma) LANGILEOK GURE ERITZIA EMAN ETA INDARRA AZALDU DEZAGUN, DEIALDIOKIN BAT EGITEA BESTERIK EZ DUGU.
Negoziazio iraunkorraren kontra, inposaketa iraunkorraren aurka

MOBILIZAZIO ETENGABEA!
Informatu, hausnartu, jardun... Mobilizatu!

You might also like