You are on page 1of 1

BATASUNARI BAI: JARDUTEKO

LAB eta CIG sindikatuek, Negoziazio Iraunkorrerako mahaien bitartez Telefonican ematen ari den lanharremanaren eraldaketaren aurkako jarrera agertu duten sindikatuen ekimen bateratuekin bat egitera deia eta gonbita luzatzen die Euskal Herriko eta Galizako langile guztiei. Negoziazio Iraunkorraren eredua errefusatu egiten dugu, negoziazio hitzaren esanahirik okerrenetik abiatzen baita: langile guztion gibeletik, informazio eta eztabaidarik gabekoa. Arazoa ereduan datza, ez nork edo nola ezartzen den. Arazoa, beraz, ez da konponduko mahai horietan pertsonak aldatuz: Ospa, banatorrela Hau dena, berez, garrantzitsua izanik ere, negoziazioaren muina jakinik egoera larriagotzat jo dezakegu.: oinarri berriak izango duen Lan-Harreman berri bat sortu nahian dabiltza; kontratu berri bat osatu, lan eta soldata baldintza berriak Hitz batez: Telefonicako langileon eskubide eta lan aukeren suntsiketa erabatekoa. Hitzarmen Kolektiboan oinarritutako eredua defendatzen dugu, itxia eta zuzeneko galdeketan onartutakoa; hau baita langile guztion parte-hartzea bermatzen duen eredua, lan-harremanari buruzko eztabaida eta aztergaiak modu bateratu batez aritzeko eredua baita. C.I. delakoak ere, lau urterako hautatua dena, ez du inongo zilegitasunik gai honi (duen garrantzia lan-bizitza osoa- eta izaera lan eta soldata baldintzak- ikusirik) ekin eta erabakitzeko. Negoziatzaileak. 2008-2014: adierazpenetatik jokaerara. Lan-Sailkapena dugu oinarria, funtsa, ardatza, eraldaketaren esentzia eta honen atzetik, ezinbestean, Lan-Ibilbidearen luzapena eta Soldata-Egituraren aldaketa datoz, lanordu eta lantoki malguak, Enpleguaren banaketa, etab. Mahai gainean dago, ezbairik gabe, 2015rako osatu nahi duten Enpresa-Taldearen Hitzarmena. Argi dago ere eraldaketak langileen kontzentrazio eta zentralizazioa dakarrela, Telefonican emango den enpleguaren suntsiketaren atarikoa; ez da lurralde bakar baten arazoa: lurralde guzien arazoa da. Guretzako ez da, ezta ere, arazo abstraktua; Telefonican badu adiera zehatza: enplegua herrietan. Hau dela eta, estatu espainiarrean ematen diren errealitate sozioekonomiko nazional ezberdinak aintzat hartuz, Enpleguaren eta lan-harremanen lurraldetaratzea defendatzen dugu: oinarrizko pertsona-eskubidea baita norbere herrian bizi ahal izatea norbere hizkuntza erabiliz Bizi, pairatzen dugun errealitate honi aurre egiteko hitzak ez dira nahiko; jardun beharra dago, eta ahalik eta lehen; ezin ditugu atzeratu. Hemen eta orain erantzun beharra dago, negoziatzaileek haien jarduna ezkutatzen duten aldiro. Hau da gure eginkizunaren oinarria, mobilizazio iraunkorraren arrazoia: Negoziazio Iraunkorrerako Mahai eta Batzordeak biltzen diren bakoitzean ordu beteko lanuzteak deitzen ditugu, lantoki eta kalean elkarretaratzeak eginez.

JAKIN, PARTE HARTU, ERABAKI NAHI DUGU:

NEGOZIAZIO ETA INPOSIZIO IRAUNKORRAREN AURKA,

MOBILIZAZIO ETENGABEA!

You might also like