You are on page 1of 3

ERRUTINAREN TRISTURA BESTERIK EZ

Mikel Asurmendi · Argia, 2001-09-16 · 1821.zenb

Opor osteko sindromeak edo gaiak badu mamia. Baliteke,


ordea, [1] gizarte-gaia bihurtu izana horrenbeste
oratu izateagatik. Alegia, baliteke ere mamigabekoa
izatea edo mami gutxikoa. [2] Oporrak opor, honela
gaztigatu digu Iñaki Murua irakasleak orriotan
berriki:«Garbi dagoena zera da, urte osoa pasatzen dugula
[3] udako hilabetea noiz iritsiko eta, oporrak hasi
orduko hauen amaierarekin kezkatzeari ekiten diogula...».
Gakoa eta galdera hauxe da nonbait: «Zertarako dira
oporrak»? Baserrikume izaki, galde diezaiotela Iñakiren
gurasoei biziriko opor ondoko sindromeaz. Gure aro
sasimodernoaren sasi-sindrome edo sasi-depresio baten
aurrean ote gaude?

[1] gizarte-gaia bihurtu izana horrenbeste oratu


izateagatik.
a) gaia hainbeste erabiltzeak puztu egin du berau
b) gaiari hainbestetan heldu zaionez gero gizarte arazo
bihurtu da
c) gaiaren inguruan hainbeste orazio eginda, mitifikatu egin
da azkenik

[2] Oporrak opor, honela gaztigatu digu Iñaki Murua


irakasleak
a) Oporrak oporrak dira, horregatik zigortu gaitu Murua
irakasleak
b) Oporrak gorabehera, horra hor Murua irakaslearen
informazioa
c) Oporren ondoren holako iritzia agertu du Iñaki Murua
irakasleak

[3] udako hilabetea noiz iritsiko


a) uda etorri zain egoten gara
b) uda etortzeko gogoz egoten gara
c) uda noiz helduko den ez dakigula egoten gara

GAKOAK eta DATUAK.


Adituen esanetan, sasi-depresio honek [4] ez du
medikuen artarik behar. Pertsonok opor garaian ohiko
errealitatearekin kontaktua galdu baino ez dugu egiten.
Hainbat daturen arabera, mendebaldeko gizarte modernoan
populazioaren %5 eta 10aren artekoak jasaten du serioski
lanerako itzulera. Sintomak honako hauek dira: aldarte
txarra, estresa eta antsietatea. Badira ere kontrako
sintomak jasaten dituztenak: «lanerako adiktoak»
deitutakoak. Lanbidez landide, giza zerbitzuetan
dihardutenak daude zerrendaren buruan: irakasleak,
medikuak, kazetariak eta «etxekoandreak»... Etxeko
langileak, alegia. Hauen sindromea baina, opor garaiko
ohikeriaren ostean (ohiko lanaren bikoitza eginda) urteko
ohikerian murgildu behar dutelako da. Oro har, nortasun
perfekzionistadunak omen dira opor osteko sindromea
delakoa gehien jasaten dutenak. Badago, bestalde, eragile
natural ezkor bat: udazkena.
[5] Kontuak kontu, adituek oporren osteko
sindromea ez dute modu hertsi eta kliniko batez
sindrometzat jotzen, ez da izate patologiko bezala
ezagutua, ez dago katalogatua. [6] Alta bada, (adituek
berek -edo beste adituek- diotenez) sindromeak hamar
bat egunez irauten badu depresio bezala jo daiteke
eta patologien katalogoan sartu ere. Kasu! Hastapenean
sindrome bezala izendatzeko duda-mudak izan arren,
segituan (adituen iritziz eta hedabideen eraginez) aise lerra
gaitezke patologien labirintoan barrena, baita gaia edo
sintoma puztu ere.

[4] ez du medikuen artarik behar


a) medikuarenera jotzeko besteko larritasunik ez dauka
b) ez du medikuntzarekin zerikusirik
c) ez die medikuei arreta ematen

[5] Kontuak kontu, adituek oporren osteko


sindromea ez dute modu hertsi eta kliniko batez
sindrometzat jotzen
a) Kontuak aterata, ez dute (…) sindrometzat jotzen
b) Kontu handiz bada ere, ez dute (…) sindrometzat jotzen
c) Nolanahi ere, ez dute (…) sindrometzat jotzen
[6] Alta bada, sindromeak hamar bat egunez irauten
badu depresio bezala jo daiteke
a) Horrela baldin bada, (…) depresiotzat har daiteke,
alajaina
b) (…) depresiotzat har daiteke, alajaina
c) (…) depresio bezala har daiteke, alabaina
Nork argitaratua: ander ros

You might also like