You are on page 1of 2

USTELKERIAREN AURKA:

MOBILIZAZIOA!
Azkenean badakigu Lan-Sailkapenerako mahai-gainean zegoen funtzio edo zereginen auziaz gain, Operazio mahai-gainean lurraldekako Enpleguaren banaketa, Lantoki eta Unitateen eztabaida dagoela; hau da mugikortasun geografikoa. LanSailkapenerako mahaian hazitako egoerak, Lan-Ibilbidea orokortzeko asmoa agerian utzi du eta, ondorioz, JarduerarenZenbatespenak Soldata-Egituran izango duen eragina, SoldataGehigarria. Eta ahalik eta azkarren ekin nahi diote horri, orain, jada!!! Hau dela eta LABek, Enpresa Batzordeek duten erantzukizunaz galdegiten du; eta ez gera bakarrak: langileek ere asanbladak eskatu dituzte. Informazioa jaso eta eztabaidatu nahi dute: aintzakotzat hartu daitezela eta, batez ere, bere etorkizuna erabaki. Historikoki halaxe eskatu egin da (sinadurak, mobilizazioak.). Euskal Herrian propio sentitu eta onartua izan den ekintza sindikaletik aspaldin bultzatutako aldarrikapena. Enpresa Batzordeek badute, ordea, berri emaile izatearen eginbeharra. C.I. delakoak darabilen dokumentazioa argitara eman beharko lukete Batzordeek, Negoziazio Iraunkorrerako mahaietan dabilen informazio eta dokumentuak publiko egin. Behin eta berriz galdegin dugu, urtez urte, negoziazioz negoziazio. ERANTZUNIK GABE Are eskandalugarriagoa da soilik afiliatuen asanbladak deitzen direnean, Probintziako Batzordeen asanbladak deitzearen ordez. Gehiengoa diren lekutan ildo honen kontra ageri dira, irmo; langile guztioi eskatutako denbora eta baliabide sindikalak, bere ekintza sindikal sektarioaren mesedetan erabiltzen dute, Probintzi Batzordeetako, Langile Guztion ordezkaritza kudeatzeko. Honek badu izena garbia: LAPURRETA. USTELKERI SINDIKALA!!!

Hausnarketa egin beharrean gaude, ezinbestean, hau ez baita arazo puntuala: Gaur egun bultzatzen ari diren Negoziazio (eta ezkutatze) Iraunkorraren eredu hau etorkizunean LanHarremanen kudeaketa eredu izan dadila nahi dute. Hau dela eta, bertan hartutako erabakiak behin-behinekoak dira, zein bere Mahaiaren azterketa eta jarraipenaren menpe, Probintziako Kudeaketa Batzordeen esanetara. Batzordeen kudeatzaileen narriadura morala salatzen dugu, langileok gertuen dugun ordezkaritza baliogabetu egin dutelako. Langileon borondate eta beharren aurka harresi bilakatu dute Enpresa Batzordea. Ez gaitezen tronpatu, hala ere: ustelkeria agertzen delarik ustelarazlea nabarmendu behar dugu: Enpresa. Honen sostengurik gabe, ematen dituen erraztasunik ezean, ezinezkoa litzateke jasaten ari garena Ordezkaritza sindikala usteltze bidean jartzea, langilemugimenduaren historian zehar eman ohi den klasikoetako bat da, eta guztiok izango dugu buruan Pentsio Funtsa adibide garbitzat; bere afiliatuen kuoten kopurua txiki uzten dituen diru iturri izugarria baitute. Zer nolako interesen alde borrokatuko dute beraz? Ordaintzen dutenen interesen alde, alegia!!!

GURE ERANTZUNA: OTSAILAREN

5ean, ORDUBETEKO LANUZTEA.

ASANBLADARIK GABE, INFORMAZIORIK GABE, PARTEHARTZERIK GABE LANUZTEAK EGITEA BESTERIK EZ DUGU GURE ERITZIA EMATEKO.

GURE LAN ETORKIZUNEAN PARTE HARTU NAHI DUGU, ERABAKI!

NEGOZIAZIO ETA INPOSATZE IRAUNKORRAREN AURKA:

ETENGABEKO MOBILIZAZIOA!

You might also like