Opor osteko sindromeak edo gaiak badu mamia. Baliteke,
ordea, [1] gizarte-gaia bihurtu izana horrenbeste oratu izateagatik. Alegia, baliteke ere mamigabekoa izatea edo mami gutxikoa. [2] Oporrak opor, honela gaztigatu digu Iñaki Murua irakasleak orriotan berriki:«Garbi dagoena zera da, urte osoa pasatzen dugula [3] udako hilabetea noiz iritsiko eta, oporrak hasi orduko hauen amaierarekin kezkatzeari ekiten diogula...». Gakoa eta galdera hauxe da nonbait: «Zertarako dira oporrak»? Baserrikume izaki, galde diezaiotela Iñakiren gurasoei biziriko opor ondoko sindromeaz. Gure aro sasimodernoaren sasi-sindrome edo sasi-depresio baten aurrean ote gaude?
[1] gizarte-gaia bihurtu izana horrenbeste oratu
izateagatik. a) gaia hainbeste erabiltzeak puztu egin du berau b) gaiari hainbestetan heldu zaionez gero gizarte arazo bihurtu da c) gaiaren inguruan hainbeste orazio eginda, mitifikatu egin da azkenik
[2] Oporrak opor, honela gaztigatu digu Iñaki Murua
irakasleak a) Oporrak oporrak dira, horregatik zigortu gaitu Murua irakasleak b) Oporrak gorabehera, horra hor Murua irakaslearen informazioa c) Oporren ondoren holako iritzia agertu du Iñaki Murua irakasleak
[3] udako hilabetea noiz iritsiko
a) uda etorri zain egoten gara b) uda etortzeko gogoz egoten gara c) uda noiz helduko den ez dakigula egoten gara
GAKOAK eta DATUAK.
Adituen esanetan, sasi-depresio honek [4] ez du medikuen artarik behar. Pertsonok opor garaian ohiko errealitatearekin kontaktua galdu baino ez dugu egiten. Hainbat daturen arabera, mendebaldeko gizarte modernoan populazioaren %5 eta 10aren artekoak jasaten du serioski lanerako itzulera. Sintomak honako hauek dira: aldarte txarra, estresa eta antsietatea. Badira ere kontrako sintomak jasaten dituztenak: «lanerako adiktoak» deitutakoak. Lanbidez landide, giza zerbitzuetan dihardutenak daude zerrendaren buruan: irakasleak, medikuak, kazetariak eta «etxekoandreak»... Etxeko langileak, alegia. Hauen sindromea baina, opor garaiko ohikeriaren ostean (ohiko lanaren bikoitza eginda) urteko ohikerian murgildu behar dutelako da. Oro har, nortasun perfekzionistadunak omen dira opor osteko sindromea delakoa gehien jasaten dutenak. Badago, bestalde, eragile natural ezkor bat: udazkena. [5] Kontuak kontu, adituek oporren osteko sindromea ez dute modu hertsi eta kliniko batez sindrometzat jotzen, ez da izate patologiko bezala ezagutua, ez dago katalogatua. [6] Alta bada, (adituek berek -edo beste adituek- diotenez) sindromeak hamar bat egunez irauten badu depresio bezala jo daiteke eta patologien katalogoan sartu ere. Kasu! Hastapenean sindrome bezala izendatzeko duda-mudak izan arren, segituan (adituen iritziz eta hedabideen eraginez) aise lerra gaitezke patologien labirintoan barrena, baita gaia edo sintoma puztu ere.
[4] ez du medikuen artarik behar
a) medikuarenera jotzeko besteko larritasunik ez dauka b) ez du medikuntzarekin zerikusirik c) ez die medikuei arreta ematen
[5] Kontuak kontu, adituek oporren osteko
sindromea ez dute modu hertsi eta kliniko batez sindrometzat jotzen a) Kontuak aterata, ez dute (…) sindrometzat jotzen b) Kontu handiz bada ere, ez dute (…) sindrometzat jotzen c) Nolanahi ere, ez dute (…) sindrometzat jotzen [6] Alta bada, sindromeak hamar bat egunez irauten badu depresio bezala jo daiteke a) Horrela baldin bada, (…) depresiotzat har daiteke, alajaina b) (…) depresiotzat har daiteke, alajaina c) (…) depresio bezala har daiteke, alabaina Nork argitaratua: ander ros