You are on page 1of 2

Haur Hezkuntza garaiko oroitzapena: siestarako oheak

Haur Hezkuntzan siesta botatzen genuela gogoan dut, denok batera, kolore desberdineko oheetan. Bazkal ostean, denok gelatik irteten ginen oheen bila (oso gutxi pisatzen zuten eta denon artean eramaten genituen gelara, beti ere laguntzarekin). Abesti edo ipuin labur bat entzun ondoren, argiak itzali eta denok isilik egon arte lasaitzen gintuen irakasleak, baten batek lo egin nahi ez bazuen, isilik egon zedin entretenituz eta besteak lasai utzitz. Errutina bat generaman eta horrela, egunerokoan eta arau batzuk jarraituz ikasten genuen lasai egoten eta denbora labur batean deskantsatzen . Irakasleak ebaluatzen zuen ea isilik egoten ginen, ea lo hartzen genuen eta ea besteak errezpetatzen genituen edo ez. Oheekin batera, maindire eta almohadak genituen gorerik, eta azpiko arropan lo egiten genuenez, gerorako bata bat eramaten zuen bakoitzak etxetik. Antolaketari dagokionez, oheak bi edo hiru ilaratan jartzen genituen lerrokatuta ikasgela osoan zehar eta normalean, gurasoan bila zetozen arte gelditzen ginen, beste batzuetan berriz ez. Beraz, siesta botatzen genuenean, errepikapen eta arau batzuk jarraituz, hortan ari ginela, isilik egoten, lo egin nahi zuten ingurukoak errespetatzen, nahi ez izan arren arau batzun jarraitzen ikasi genuen, eta hori horrela izanda, oso baliagarria izan zaigu batzuetan aspertzen ere ikasteko.

Egilea: Ane Adellac Alba

Haur Hezkuntza Garaiko Oroitzapenak: plastilina.


Haur Hezkuntzako mometuetan pentsatzen jarri eta oroitzapen asko ez ditudala konturatzen naiz. Baina gogoratzen ditudan horietan, plastilina ikusten dut; beti nenbilen harekin jolasean. Gela hainbat zona desberdinetan banatuta zegoen, eta nik plastilinarenean kokatzen dut neure burua. Irudimena, joku sinbolikoa, sormena... lantzeko aukera handia ematen duen jolasa da. Gainera, kolore desberdinak ikasteko ere balio du. Bakarka edo taldeka erabili daiteke, ariketa ezberdinak eginez. Batzutan, irakasleak zerbait zehatza eskatzen zigun (eraikin edota etxeren bat, adibidez). Beste batzutan, aldiz, bakoitza bere irudimenaz baliatu behar zen, eta gustuko genuen zerbait eraikitzeko baimena ematen zigun. Nik, gehienetan, futboleko zelaia, baloia... egiten nituela gogoratzen dut. Beraz, hau ikusita, Haur Hezkuntzarako jolas oso aproposa dela esan daiteke; haren bidez umeen adimena garatu daiteke modu erraz eta dibertigarrian. Egilea: Noelia Cilveti.

Haur Hezkuntza Garaiko Oroitzapenak: Koloretazko margoak

Haur Hezkuntzako klaseetan oso ohikoak diren objektuak dira. Bizitzako lehen urte horietan garrantzi berezia ematen baitzaio irudien bidezko adierazpenari. Hasieran inongo zentzurik ez duten marrazkiak egin ohi ditugu (kontrolik gabeko marrak izaten dira gehienbat) eta pixkanaka-pixkanaka gure ahalmenak handitu ahala irudi horiek errealitatearekin gero eta hantz handiagoa izango dute gainera, hasiera batean gehien marraztu edo imitazioz egingo dugun figura gizakiarena izango da. Marrazkiak egiteaz gainera, koloreen desberdintasiuna ere objektu hauen bidez ikasiko dugu. Errealitateari erreferentzia eginez, objektu bakoitzari kolore bat atxikituko zaio eta kolore horien izenak ere haur hezkuntzan ikasten dira. Objektu hauek erabiltzeko garaian, klaseko txoko batean esertzen ginen, bertan mahai eta aulki batzuk edukitzen genituen hori egin ahal izateko. Taldeka bildu eta hilabetean behin lekuz aldatzen gintuzten talde desberdinetan lan egin eta ikaskide berriekin harremanak sustatzeko. Hau guztia dela eta, margotu edo koloreak ikasteaz gain, talde lanean ibiltzen eta klaseko beste lagunekin gauzak elkarbanatzen ikasi genuen koloretazko margoei esker. Egilea: Saioa Achaga

Haur Hezkuntza Garaiko Oroitzapenak: panpinak.


Aukeratutako objektua panpin txiki batzuk izan dira. Haur Hezkuntzan oso antzekoak genituen, gehienbat 4-5 urteko klasean. Beti egoten zen libreki jolasteko momentua, eta ia denok panpintxo horiekin jolasten genuen taldeka edo indibidualki. Askotan taldeka eserita egoten ginen baina bakoitza bere panpinarekin. Panpin hauek animaliak eta indioak, bakeroak, printzesak...izan ohi ziren. Jostailu hauen bidez rol ezberdinak garatzeko aukera genuen panpinekin jokaera ezberdinak eginez eta gure elkarrizketa pribatua garatzen joaten zen. Besteekin elkartzean eta denok batera jolastean eginkizun berriak ikasten genituen eta taldekideen artean murgiltzen ginen gure jostailuak partekatuz edo elkarrekin jolastuz. Askotan kide batek baino gehiagok panpin bera nahi genuen, baina gutxinaka arazo hauek edo borroka txiki hauek konpontzen ikasi genuen. Panpin hauek, esan bezala, 4-5 urteko haurrentzak aproposak dira, izan ere, askotan objektu txikiak ekartzen dituzte, baina esandako guztia garatu ahal izateko Haur Hezkuntza osoan baliagarriak izan daitezke. Egilea: Naia Aragn

You might also like