You are on page 1of 2

HITZARMENARENNEGOZIAZIOA

Ohar honen bidez, ELAren atal sindikala osatzen dugunok hitzarmen negoziazioarenegoeragauregunzeindenazaldunahidugu. BIMeko batzordeek enpresari hitzarmenplataforma entregatu ondoren, enpresak edukiei dagokienez nahikoa ez den eskaintza eman zigun (orain arte entregatutako eskaintza bakarra). Gainera, indarrean dagoen ituna mantentzen du aipatutako eskaintzak enpresako hitzarmen blindatua emanbeharrean. Enpresak egindako eskaintzaren aurrean, hausnarketa egin ostean, sindikatu batzuek proposamenak egin genituen. ELAko kideok bat gentozen proposamen horietan egindako hausnarketa nagusietan, baina badago BIMeko gainerako batzordeekin bat egitea eragozten digun xehetasungarrantzitsubatere: ELAko kideok argi dugu ez dugula negoziatuko edo sinatuko enpresako hitzarmenblindatuaezdenbesteakordiorik. Horrekinlotuta,aurretikitunaedohitzarmenazehaztugabenegoziazioan sartzea (edo eskaintza berriak egiteko eskatzea, beste nolabait esanda) negoziazioprozesuan sartzea dela uste dugu. Prozesu horretan, itunetik hitzarmenerako aldaketak, BIMeko batzordearen gehiengoaren arabera, ez du lehentasunik eta puntu osagarri bat baino ez da. Testuinguru horren arabera, etorkizunean, negoziazioko amaiera lortuko genuke eta negoziazioa ixtea lortuz gero, guztion ahaleginarekin eduki hobeak edo okerragoak dituen enpresako ituna sinatuko genuke BIMek zein enpresak egindakobaieztapenakikusita. Ez da gure helburua aplikazioko gutxieneko berme juridiko batzuk biltzen ez dituen amaierako emaitza izango duen borrokara langileak bultzatzea. EtaELAkoatalsindikalaosatzendugunokezinduguhorionartu.

Ezin dugu ahaztu Gipuzkoako enpresa ugarik, itunaren babesean, Adegi patronalaren (CAF bertako kide da) gutuna jaso dutela. Bertan, itun horietan sinatutako eskubideak enpresaburuek aldebakarrez nola alda ditzaketen azaltzen da. Eta zer gertatuko da gutun hori CAFera iristen badaedodagoenekohaieneskubadagoerabiltzenhastekounearenzain? Horregatik, hasierahasieratik azpimarratu nahi dugu enpresahitzarmena lortu nahi dugula. Horren arabera, egonkortasuna eta etorkizuna emango lizkigukeen lanbaldintzak eskuratu ahal izango genituzke edo, beste nolabait esanda, blindatuta dagoen eta edukiak jasotzen dituen enpresa hitzarmenalitzateke. Horregatik, ELAren ustez, blindatutako enpresahitzarmena lortzea CAFeko langileekiko betebeharra eta erantzukizuna da. Blindajea deitzen diogu adostutako edukiak aldatzeko enpresak (enpresaburuak hartutako aldebakarreko erabakiaren bidez) izango lukeen ezintasunari; horren arabera, aldaketa posibleak Batzordeak adostutako akordioaren bidez egin beharko lirateke. Eta horixe da ELAk nahi duena: CAFeko etorkizuneko hitzarmenean adostutakoa beteko dela bermatzea. Izan ere, itunaren kasuan, hori ezin daiteke bermatu enpresaburuak aldebakarrez hartutako erabakiarekin, edukiak aldatzeko aukera baitu, akordiobeharrikizangabe. Amaitzeko, egunotan batasunaren, erantzukizunaren eta abarren aldeko eskariak dituzten oharrak idatzi dituzte. ELAko kideok kontuan ditugun hitzak dira, baina gauza bat zehaztu nahi dugu: batasunaren mesedetan ezin ditugu onartu CAFeko langile guztien interesen aurkakoak diren planteamenduak. ELA negoziazioan dago eta egongo da CAFeko langileei batzarrean aurkeztutakoenpresahitzarmenarenaldekoplataformadefendatzeko. Beasainen,2014kootsailaren4a

You might also like