You are on page 1of 10

FITXA

Etxean energia aurreztea


Sarrera
Espainian urtean zehar kontsumitzen den energiaren erdia erabiltzen dugu gure etxebizitzak, bulegoak edo merkataritza-lokalak erosoak izan daitezen lortzeko. Itzelezko kantitate horretatik, zati bat alferrik galtzen da. Desegokiro galtzen den energia da, eta gure eraikinen hormetan zehar galtzen da, edo etxetresna elektrikoak oker erabiltzen ditugulako. Energia ekologikoena aurreztutako energia da.

2
PRESTAKETA
1

Irakaskuntza-helburuak
Jarduera egitean, hau lortu behar dute ikasleek: Energia-kontsumoa gure etxeko eguneroko ohitura gehienekin lotzea. Energia zer lekutan edo zer ekintzaren bidez galtzen den identifikatzea. Zer energia kantitate aurreztuko genukeen kalkulatzea, gauzak egitean erosotasuna eta energia eta dirua aurreztea aldi berean aintzat hartuko bagenitu.

Lan-metodoa
1
Energia kontzeptua eta energia mota bakoitzaren erabilera azaltzea, paperezko kiribila goritasunlanpararen gainean birarazita. Kontsumo txikiko lanpararen gainean paperezko kiribila biratzen ez dela erakustea.

3 4

Ikasleei lan-fitxa banatzea. Ikasleen ustez etxean okerren egiten diren gauzetatik, Hamar gauzarik okerrenen zerrenda batean idaztea.

Materialak
Goritasun-bonbillako lanpara bat. Kontsumo txikiko bonbillako lanpara bat. Klip bat. Paper-orri bat. Artaziak. Borragoma bat. Ikasle bakoitzarentzako lan-fitxa (fitxa honi erantsitakoaren kopia).

FITXA

Etxean energia aurreztea


Energia
Planeta honetako biztanle guztioi hazteko, mugitzeko, argitzeko, berotzeko eta jolasteko aukera ematen digu energiak. Horrez gain, ezinbestekoa da planetako osagai nagusietarako -adibidez, ibai, itsaso, mendi eta basoetarako- eta gizakiak bere bizitza erosoagoa izan dadin egindako makinetarako. Energia beti dago gure inguruan, baina oso zaila da hura zuzenean ikustea. Energiaren bidez gertatzen diren eraldaketak eta mugimenduak, berriz, ikusi eta nabaritu egin ditzakegu. Gizakiek eta autoek energia desberdina behar dute, nahiz eta bata zein bestea horiek mugitzeko diren. Energia mota asko eta asko egon arren -hala nola, elikagaiak, egurra, gasolina eta ikatzaenergia bera dute ia jatorri guztiek, eta guk jatorrizko energia horren modu eraldaturen bat ikusten dugu. Jatorri hori eguzki-energia da.

2
GARAPENA
2

Energiaren eraldaketa

Bonbillaren beroaren ondorioz paperezko kiribila biratu egiten dela frogatzea.


Energiaren lege unibertsalaren arabera, energia ez da sortzen ez desagertzen; eraldatu egiten da. Sagar bat jaten dugunean, haren energia ez da desagertzen; izan ere, mota batetik bestera eraldatzen da. Batzuetan, begi hutsez ikus ditzakegu energia horiek, baina beste batzuetan, ez. Edonola ere, bizitzaren ziklo osoa elikatzen dute. Energia bat beste batera eraldatzen den bakoitzean, hasierako balioaren zati bat galtzen du. Nahiz eta pospolo bat piztean sortzen den argi eta bero osoa batzea lortu, ezingo genuke pospolo bera berregin. Adibidez, bonbilletan, argi bihurtzen da elektrizitatea. Baina bonbillara iristen den energia osoa ez da argi bihurtzen. Zati bat bero bihurtzen da; beste energia mota da hori, baina ez du argirik ematen. Zenbat eta bero handiagoa askatu bonbilla batek, orduan eta gutxiago erabiltzen du energia, argia emateko; horrenbestez, energia eta dirua ez dira behar bezala erabiltzen. Energiaren zikloa eta eraldaketa-moduak oso konplikatuak dira, baina zenbait adibideren bidez, erraza da eraldaketa hori nola gertatzen den ulertzea. Lehorreko eta itsasoko landareek hosto eta enbor bihurtzen dute Eguzkiaren energia. Hosto eta enbor horiek animalien janaria dira, eta gizakiak animalien indarra erabiltzen du, gauzak leku batetik bestera garraiatzeko. Halaber, Eguzkiaren energia bero bihurtzen da, lehorrean eta itsasoan; horrek haizea sortzen du, eta haizeak belaontziak higiarazten ditu, baita elektrizitatea sortzeko erabiltzen diren haize-errotak ere. Garai batean, eguzki-energiari esker hazitako zuhaitzak lurperatuta geratu ziren, eta petrolioa, ikatza edo gas naturala sortu ziren. Ikatza bero bihurtzen da, beroa lurrun bihurtzen da, eta lurruna, elektrizitate. Petrolioa gasolina bihurtu, eta gasolina erre eta autoen higidura bihurtzen da. Jakin egin behar dugu zein den energia erabiltzeko modurik onena; hau da, zer modu moldatzen den egokien energia erabiliko dugun modura. Esaterako, ura irakin nahi badugu, gasa edo egurra erabiltzea askoz hobea da, elektrizitatea erabiltzea baino. Elektrizitateak argia eman dezake, edo ordenagailu bat piztu; gasak edo egurrak, berriz, ezin dute hori zuzenean egin. Baina energiaren zikloari eta ingurumenaren orekari dagokienez, beroa sortzeko, elektrizitatea baino hobeak dira gasa eta egurra.

FITXA

Etxean energia aurreztea


Energia etxean Non gastatzen dugu energia?
Etxean, eroso egon nahi dugu; ez dugu hotzik ez berorik izan nahi; argia egunez eta gauez izan nahi dugu; ur hotza eta beroa izan, dutxatzeko edo garbitzeko; etxetresna elektrikoak eta jolasak entxufatu; eta, beharrezkoa denean, autoa erabili, erosketak egiteko edo oporretan joateko. Hori guztia egin ahal izateko, etxea elikatu behar dugu, energia mota batez edo gehiagoz. Eta, etxea nola eginda dagoen eta guk zer-nolako portaera dugun, energia gehiago ala gutxiago gastatuko dugu. Horrez gain, erabiltzen dugun energia mota zein, gehiago ala gutxiago kutsatuko dugu. Diruarekin, adibidez, kontuz ibiltzen gara, eta ez dugu alferrik gastatzen. Energia ere horrela erabili behar dugu; gauza bakoitzerako energia kantitate egokia erabili, gehiago ez. Baina energia ez da dirua bezalakoa, ezin baitugu kontatu; beraz, non eta nola gastatzen den ikasi behar dugu. Neguan hotzari eta udan beroari etxetik kanpo eusteko erabili behar dugu energiagastuaren zati handi bat. Berokuntza- eta hozketa-gastua da hori, eta horretan erabilitako energia asko leihoetatik, sabaitik, zorutik eta hormetatik galtzen da. Behin etxea erosoa denean, etxetresna elektrikoak eta argia funtzionarazi behar ditugu. Nolabait, energia-gastu hori berezia dela esan daiteke; izan ere, ezin da edozein energia mota erabili, elektrizitatea baizik. Nahiz eta etxe guztietan berdin gertatu ez, esan daiteke etxea berotzeko eta hozteko erabiltzen dela energia gehien, eta, ondoren, argia eta etxetresna elektrikoak erabiltzeko. Gure etxeko azaletik, garrantzi-ordena honen arabera galtzen da energia eta dirua: 1. Lehenengo, leihoetatik. 2.Bigarren, sabaitik, etxebizitza isolatu edo atxiki batean bizi bagara. 3. Hirugarren, hormetatik; alabaina, zenbait solairutako etxe batean bizi bagara, bigarren lekuan dago gastu hori. 4.Azkenik, zorutik; izan ere, energia-gasturik txikiena joaten zaigu hortik.

2
GARAPENA
3

2 3 1 4

Kontsumoa
Etxeko tresnen energia-kontsumoari dagokionez, zenbait baldintzaren araberakoa izango da hamar okerrenen zerrenda. Hona hemen kontuan hartu beharreko baldintzak, besteak beste: etxean zenbat lagun bizi diren, ur asko ala gutxi erabiltzen den, eta zer bonbilla eta etxetresna elektriko mota erabiltzen diren. Horrenbestez, izugarri handiak izan daitezke aldeak, kasu partikular bakoitzean zerrendako elementu bat bi edo hiru postu igotzeko edo jaisteko modukoak. Hala ere, oro har, honen oso antzekoak izaten dira zerrendak:

FITXA

Etxean energia aurreztea


Sukalde elektrikoa Ur beroa Argiak Aire girotua Etxetresna elektriko txikiak
15% 9%

2
GARAPENA
4

Berokuntza

Ordenagailuar Labea

1%
10%

1%
4%

Telebista

2%

2%

2%

8%

18%

Hozkailua Lehorgailua

Mikrouhin-labea

Garbigailua Ontzi-garbigailua

1. 2. 3. 4. 5. 6. 7. 8. 9. 10.

Etxe osoko argia Hozkailua eta izozkailua Telebista Sukaldea, bitrozeramika elektrikoa bada Garbigailua Ur beroa, termo elektrikoa erabiliz gero Etxetresna elektriko txikiak (lisaburdina, txigorgailua)) Labea Sukaldea, gasezkoa bada Ur beroa, gasez berotzen bada

3%

18%

ebaki

k-

7%

Goritasun-bonbillak erabiltzen dituzten lanparek askatutako beroaren ondorioz biratzen den kiribilari esker, energia mota batetik beste forma bat duen beste batera (jatorrizkoaren bestelako erabilera duen beste batera) eraldatzen dela ikusteko aukera dugu.

FITXA

Etxean energia aurreztea


Gomendatutako maila: Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa

2
KONTROLA
5

Nola aurrez dezakegu energia etxean?


Erreparatu gela bakoitzaren irudiari. Ohiko gauzak ikusiko dituzue, eta, kolore grisez margotuta, energia-kontsumoa handiagoa ala txikiagoa izatea eragiten duten elementuak. Egin zuen ustez egokiak diren iruzkinak zerrendako elementuen ondoan.

Gortinak: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Bonbillak: ........................... Alfonbrak: ........................... J e r t s e a k e ra b i l t z e a : . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Haizagailua: ............................ Aire girotua: ...................... Erradiadore elektrikoa: ...............

Ontzi-garbigailua: ...................... Hozkailua: ........................... Mikrouhin-labea: ........................ T x i g o rg a i l u a : . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Kafe-makina: ............................ Argiak: .............

Lanparak: ............................. Ordenagailua: ........................... Pa n t a i l a : . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Erradiadorea: ..............................

Garbigailua: ............................. L e h o rg a i l u a : . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Lisaburdina: ......................... E r ra d i a d o re a : . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Bainuontzia: ............................ Txorrota: ....................... Argiak: ...........................

FITXA

Etxean energia aurreztea


Gomendatutako maila: Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa

2
KONROLA
6

Nondik galtzen du energia nire etxeak?


Imajinatu nolakoa den zuen etxea eta idatzi zerrenda batean, kontsumoaren arabera, energia-gastua handitzea gehien eragiten duten etxearen azaleko elementuak.

Ordena honetan galtzen du energia nire etxeak:

N: N: N: N:

Bihar aurrezteko, non gastatu gaur?


Etxean hobekuntzak egiteko, 5.000 Euros gasta ditzakekue zerrrenda honetako gauzetan. Aukeratu emaitzarik onenak ematen dizkizuetenak.

1.000 Pertsianak eta gortinak. 3.000 Beira eta itxitura-sistema hobeak dituzten leihoak. 2.000 3.000 1.000 Sabaiak isolatzea. Hormak isolatzea. Sotoa isolatzea.

1 2 3 4

FITXA

Etxean energia aurreztea


Gomendatutako maila: Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa

2
KONTROLA
7

Energia-kontsumoa etxe barruan


Idatzi ohiko etxe bateko kontsumo bakoitzari dagokion tresnaren izena eta erreparatu tresna horiek zenbat energia gastatzen duten.

18%

3%

9% 15%

1% 7%

1%

10%

4%

18% 2% 2% 2% 8%

Argiak, ordenagailua, ur beroa, aire girotua, labe elektrikoa, sukalde elektrikoa (bitrozeramika), mikrouhin-labea, lehorgailua, berokuntza, ontzi-garbigailua, etxetresna elektriko txikia, garbigailua, telebista, hozkailua.

EGIN ZURE ETXEAN ENERGIA GEHIEN KONTSUMITZEN DUTEN 10 ELEMENTUEN ZERRENDA

1 2 3 4 5

6 7 8 9 10

FITXA

Etxean energia aurreztea


Gomendatutako maila: Lehen Hezkuntza

2
KONTROLA
8

Gastatzen duten jarduerak eta aurrezten dutenak


Margotu gorriz energia gastatzen duten jarduerak. Margotu horiz energia aurrezten duten jarduerak. Idatzi zeure ideiak lauki hutsetan eta margotu behar den moduan.

Ur beroko iturri bati tantak isurtzea

Neguan termostatoa apur bat baxuago jartzea

Gela hutsetan argiak piztuta izatea

Autoa tupustean azeleratzea edo balaztatzea

Lorategia laboratzea

Manta elektrikoa erabiltzea

Inor ikusten ari ez denean telebista itzaltzea

Lata-irekigailu elektrikoa erabiltzea

Autoak motorra piztuta duela jaistea autotik

Lehorgailua erabili beharrean arropa eskegitzea

Aizto elektrikoa erabiltzea

Papera, beira eta metalak birziklatzea

Argi fluoreszenteak erabiltzea

150 watteko goritasunbonbillak erabiltzea

Autoa pertsona bakar batek erabiltzea

Bainatu beharrean dutxatzea

Hotza egiten duenean neguko arropa janztea

Autoz beharrean bizikletaz ibiltzea Paper baten bi aldeak erabiltzea

Hortzetako eskuila elektrikoa erabiltzea Berokuntzasistema piztuta dagoela ateak eta leihoak ixtea

100 km/h-tik gorako abiaduran gidatzea

Kaleko argiak egunez piztea

Hegoaldera begira dauden etxeko leihoak irekitzea

Garbigailuan ahalik arropa gehiena sartzea

FITXA

Etxean energia aurreztea


Gomendatutako maila: Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa

2
KONTROLA
9

Bonbillak barrutik
Bonbillek argi bihurtzen dute elektrizitatea. Bonbilla gehienak kristal arinez eginda daude, eta gas bat dute barruan. Kontsumo txikikoek neonaren antzeko gas bat dute (argia ikusgarri egiten dute), eta goritasun-bonbillek nitrogenoa edo antzeko beste bat (harizpia ez erretzeko). Hona hemen ohiko goritasun-bonbilla baten eta kontsumo txikiko beste baten irudiak.

HARIZPIA
Harizpian, argi eta bero bihurtzen da elektrizitatea. Harizpia metalezko hari mehe-mehe batez osatuta dago.

KABLEAK
Kableek oinetik harizpira garraiatzen dute elektrizitatea, eta, ondoren, harizpitik oinera.

FUSIBLEA
Bonbillan elektrizitate gehiegi egonez gero, fusiblea erre egingo da, lanpara edo etxeko zirkuitu elektrikoa honda ez dadin.

EUSKARRIA OINA
Elektrizitatea lanparatik dator eta oinaren bidez sartzen da bonbillara. Bonbillaren barruko kableak oso meheak dira, eta euskarria behar dute, dardara handiegirik ez egiteko eta bata bestearen gainean ez erortzeko.

Goritasun-bonbilla

Kontsumo txikiko bonbilla

Bonbilla motei buruzko informazio-gida: Bonbilla mota Fluoreszente trinkoa Fluoreszente normala goria Kontsumitutako potentzia(W) 7W- 32W 40W 60W 1500 W

Energia aurrezten duten bonbillek normalek baino %80 energia gutxiago gastatu eta 10 aldiz gehiago irauten dute. Horrek esan nahi du diru asko aurrez daitekeela. Energia aurrezteko bonbillei CFL deitzen zaie. Sigla horiek ingelesezko izenari dagozkio: compact flourescent lamp (euskaraz, lanpara fluoreszente trinkoa).

Galderak: - Kontsumo txikiko zenbat bonbilla piztu ditzakezu 100 W-eko goritasun-bonbilla normal batek gastatzen duenarekin? - Zer bonbilla mota erretzen da lehen? - Zer bonbilla mota da eraginkorren? - Zer bonbilla mota aukeratuko zenuke zure etxean jartzeko?

FITXA

Etxean energia aurreztea


Gomendatutako maila: Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa

2
KONTROLA
10

Inkesta:
Aztertu zure ikastetxean dauden bonbilla motak eta osatu taula hau (jarri behar dituzun errenkada guztiak):
Bonbilla mota Mota horretako Kontsumo elektrikoa, kWh-tankWh Potentzia bonbilla kopurua =bonbillakop.*orduak*Potentzia/1000

Egin alderaketa-ikerketa bat, aurreko ariketan deskribatutako mota bakoitzeko bonbillak erabiliz gero, ikastetxeak zenbat elektrizitate kontsumituko lukeen jakiteko. Ikastetxean erabiltzen diren bonbilletatik, zeinen ordez erabil daitezke iraupen luzeagoko eta kontsumo txikiagoko beste bonbilla batzuk? Lekuren batean energia aurreztu egin daitekeela aurkitzen baduzu, irakasleei esan diezaiekezu. Kalkulatu zenbat energia aurreztuko litzatekeen ikastetxean, Eguzkia dagoenean leihoen ondoko argiak itzaliz gero.

You might also like