You are on page 1of 2

LAN-SAILKAPENA

GURE ESKUBIDEEN SUNTSIKETA


Enpresak eta bere kide sindikalek adostua dute guztia: badakigu, beraz, Negoziazio Iraunkorrerako mahaian gertatuko dena; sasian adostutakoari oneritzia eman eta, modu honetan, legeztatu. Akordioa badago, bai, enpresak nahi duen eraldaketaren bidetik abiatzeko, gure eskubideak (lana, soldata...) suntsitzeko bidea. Ezkutuan egindako akordioa, langileen eta enpresa batzordeen eritzia galdetu gabeko akordioa, partehartzea ukatu eta gu guztion eritzia galerazi egin duena. Akordioak enpresa nahi zuenari bide ematen dio: Operadore Tekniko eta Operadore Laguntzaileen bateratzea; bi sosen truke, Telefonicak langileei zeregin eta funtzioak gehituz, edozer lan egiteko gai izango diren langile kopurua handia lortu egin du. Lanpostu profesional gutxiago izango dituen enpresa eredu baterantz goaz, hezkuntza urtetik urtera okerrera egiten duen enpresa; inongo irizpide edo/eta plangintzarik gabe departamentuz departamentuz departamentu, herrialdez herrialde mugiarazten gaituen enpresa. . Begi bistan dugu: antolakuntzaren berregituraketak edonoiz, langileak nahierara mugituz, nahi edo behar dituen uneoro. Akordio honek gehiago erreztuko du jokabide hau; hauxe da gainean dugu eraldaketa: gure eskubideen galera handituko duena, lan baldintzak banan-bana aitortuko dituena, tratu baztertzaileak eta aukeren desberdintasunak maiztuko dituena. Lanpostu profesional ezberdinei dagozkien zereginak zehaztugabeak eta anbiguoak dira, salatuak izan diren aktibitate gainjarriak konpondu ez ezik, handitu egiten ditu. Delineatzaiak, kasu baterako,Goi eta maila Ertaineko Teknikariek egin beharreko proiektuetan ari dira gaur egun lanean. Akordio honek zeregin berdina ezarri egiten die batzuei zein besteei: soldata ezberdina duten lanpostu profesionalek lan berdinak egin ditzazkete...

Enpresak dituen kide sindikalek, PPen antzera egiten dute: elkarrizketa eta negoziazioa ukatu, jarrera alderdikoi eta antidemokratikoa agerian utziz. Ezkutuan bildu ohi dira enpresarekin gerora inposatuko dizkiguten akordioak, hitz politak baliatuz, saltzeko. Gure lan baldintzen eta eskubideen truke lortutako akordioak, Telefonicarentzat mesedegarri.

Enpresak jakin badaki langileok negoziaziotik urrun mantenduz, akordio onuragarriak lortuko dituela. Eta joko hau jarraitzeko prest dauden sindikatuek (negoziatzaileek) badakite ere: haien pribilegioak gure eskubideen truk. LABek Negoziazio eredu hau hautsi beharraren aldarrikapena darama aspalditik. Langile guztion eskubidea da negoziazioan parte hartzearena. Gu guztion eskubidea da, gure iritzia aintzat hartua izan dadin, galdeketeak antolatzea. Era berean ere, LABen iritzia da inposaketa, ukapen eta suntsiketaren kontra, matxinada, borroka, mobilizazioa dela dugun irtenbide bakarra, sarraski hau geldituko badugu.

Informatu,hausnartu, jardun...

Mobiliza zaitez!

You might also like