You are on page 1of 2

KATEARENA

Hasieran, harrapatzaile bakarra izango dugu. Hark jolaskide bat atzemanez gero, elkarri eskua eman, eta eskutik hartuta joan beharko dute hirugarren baten bila. Modu horri jarraiki osatuko dute katea. Katean lau harrapatzaile daudenean, elkarrengandik askatu, binaka jarri, eta bikotean daudela ekingo diote beste jolaskide batzuk harrapatzeari, lauko katea osatu arte berriro. Katekoek eskutik helduta egon behar dute beti; bestela, ezin dute inor harrapatu. Jolasa bukatuko da denak harrapatutakoan.

ARMIARMA
Ume bat zelai erdian harrapatzailea (armiarma) izango da. Beste guztiak zelaiaren alde batetik bestera pasatu behar dira. Armiarma erdiko marraren gainetik bakarrik mugi daiteke, alde batera eta bestera. Norbait harrapatzekotan, harrapatua armiarma bihurtzen da. Arauak: - Ezin da atzera egin. - Ezin da bidean geratu denbora galtzen.

You might also like