You are on page 1of 2

BATASUNA

BORROKARI EUSTEKO
I
LAB eta CIG sindikatuen iritzian, Negoziazio Iraunkorraren baitan sinatu berri den misio eta zereginen eguneratzeak, 2011.eko urrian emandako Talde Berriei atxikitzeak eta 2013.eko uztailan hartutako funtzioaniztasunerako akordioek, Telefonicaren Lan Arautegia urratu egiten du, egindako lan berdinei soldata ezberdinak ezartzen dizkie eta enpresa honetako langileok ditugun eskubideak desjabetu egiten ditu besteak beste, erabat legez kanpokotzat jotzen ditugun hainbat aldeen artean. Telefonicako langilegoaren kaltean hartutako erabakiak direlakoan, Gatazka Kolektiboa aurkezte aldera, gure zerbitzu juridikoek akordio guzti hauek aztertzen ari dira.

II
Lan-Sailkapena eraldaketaren erdigunea da eta honen atzetik etorriko dira Lan-Ibilbidearen luzapena eta Soldaten Egituraren aldaketa. Lantoki eta ordutegiaren malgutzea. Enpleguaren lurraldekako banaketa, etab. Prozesu honen mugarri garrantzitsua da, ezbairik gabe, baina bukatutzat ematea akats handia litzateke: borrokatzen jarraitu behar dugu eta balorazioak azken emaitzei buruzkoak, bere osotasunean, egin. Negoziatzaileen trikimailua hauxe baita: pilula irentsi araztea. Helburu nagusia duten pilula edo pozoia den Telefonicaren Enplegurako Kontratu Berria irentsi araztea, langileen isiltasuna eta erreakziorik eza, lan eta soldata baldintza berriei atxikimendutzat hartuz. Are gehiago: horrelako hutsa eginez gero, babesik gabe utziko gintuzke Enpresaren bidegabekeri eta negoziatzaileen jauntxokeri sindikalaren aurrean. Lan eta Soldata baldintza berrien ezartze orduan eta lanpostuen egunerokotasunean.

III
Negoziazio Iraunkorraren pasarte lotsamangarri honen bukaera, zeinean misio eta zereginak izan diren eztabaidagai, negoziatzaileen desadostasun publikoa agerian eman den une hau, argigarria behar du izan mekanismo horretaz duda egiten duenarentzat eta haren partaide izateko itxaropen faltsuak elikatzen dabilenarentzat. CC.OO. poz betean, gibelean ordainak negoziatu eta gero. UGTk, aldiz, frustrazioa, azken erabakia hartzerakoan txotxongiloarena egin baitu, eta STC/UTS mespretxatua, nahiz eta Hitzarmen Kolektiboa sinatu eta sasi-negoziazio honi sinesgarritasuna ematen ahalegindu.

IV
Argi dago ere eraldaketaren eraginez, langilegoa kontzentratu eta zentralizatu eginen dutela; hau da, Telefonican enplegu-suntsiketaren ataria. Hau da gure arrazoietako bat Enpleguaren Lurraldekatzea defendatu eta estatu espainiarrean ematen diren errealitate sozioekonomiko ezberdinen esparruetan Lan-Harreman ezberdinen alde egiteko. Hauxe da, Estatu mailan, Telefonican Enpleguaren alde eman daitekeen defentsa bakar eta erreala; gainontzekoa metafisika da.

ONDORIOA
LAB eta CIG sindikatuok, Mobilizazio Etengabea mantentzeko konpromisoa indarrean mantenduko dugu Negoziazio Iraunkorra baliatuz eraldaketaren inposatze iraingarria ematen den bitartean.

JAKIN, PARTE HARTU ETA ERABAKI NAHI DUGU:


NEGOZIAZIO ETA INPOSAKETA IRAUNKORRAREN AURKA

MOBILIZAZIO ETENBABEA!
Euskal Herria - Galiza; 2014ko otsailak 20

You might also like