You are on page 1of 7

SANTA AGUEDA

DIEGO ARRIOLA

SANTA AGUEDA
Santa Agata jaia euskalkietan Santa Ageda bezpera, otsailaren 5ean edo bezperan Euskal Herrian eta katolizismoak indarra duen edo izan duen beste hainbat tokitan ospatzen den jaia da. Izan ere, Cataniako Agata santuaren eguna otsailaren 5a da Eliza Katolikoaren santutegian, eta ohitura da egun horretan edo bezperan herrietan koplak kantatu eta diru edo janari eske ateratzea. Euskal Herriko herri askotan, makilekin ateratzen dira kalera, erritmoa markatzeko lurrean joaz; beste herri batzuetan, Kintoak ospatzen dira egun horretan.

SANTA AGUEDA

AGATE DEUNA
Santa Agedako koruen tradizioa guztiz errotuta dago Euskal Herrian. Soinua, txistu eta beste musika-tresnek lagunduko dituzte kantariak, baina hauen ahotsa izango da protagonista nagusia, beti bezala. Kantari ibili ondoren, ez da ohizko afaria faltako, arrautza eta txistorraz askotan. Herriz herri, dena den, aldaketak izaten dira Santa Ageda bezpera ospatzeko moduan, baita jakietan ere. Baina nor zen Santa Ageda? Hagiografia kristauek diotenez, mendebaldeko birjina martirik garrantzitsuenetarikoa zen. Sizilian jaio zen 230. urtean. Palermon bizi omen, baina Catanian martirizatu zuten.

Kontua da Ageda izugarrizko neska ederra zela. Siziliako gobernadoreak, Quinciano, berarekin ezkondu nahi zuen, baina Agedak, bene-benetako kristaua zenez, ez zuen onartu. Quincianok , mendekua hartu nahian, kartzelan sartu zuen. Izugarrizko torturak jasan behar izan zituen Ageda gazteak hil arte. Besteak beste, bularrak moztu zizkioten.

MAKILA

AGATE DEUNA KOROA

You might also like