Hausnarketa Freire

You might also like

You are on page 1of 1

Freireren teorian eraldaketa eta aldaketa soziala dira ardatz.

Bere pedagogia ez da egokitzapenerako izango, eraldakuntzarako baizik, bere pentsamenduak muga ugari gaindituko dituelarik. Gizakia etegabe dago ikasten eta ikaskuntza horrek egiten gaitu bukatugabe. Horrek beti eraldatzeko zerbait badagoela adierazten du. Beraz, ikastea eraikitzea eta berreraikitzea, izango da. Guzti honekin esan nahi duguna da, hezkuntzak gizartea aldatzen lagunduko duela. Hau da, hezkuntzak ez duela zuzenean mundua aldatzen baizik eta zeharkako eragin bat duela. Zeharkako eragin horrek pertsonen formakuntzan datza eta pertsona hauek izango dira mundua aldatu dezaketenak. Beraz, hezkuntzak, zuzenean ez bada ere mundua aldatu dezake.

You might also like