Professional Documents
Culture Documents
05FormakEgiaztatzekoTeknikak Ar
05FormakEgiaztatzekoTeknikak Ar
AURKIBIDEA
Lanbide Ekimena
AURKIBIDEA
Lanbide Ekimena
Lanbide Ekimena
1.2 Koordenatuak egiaztatzeko makinaren oinarria Aurrez ikusitako irudia irakurtzeko unean, hatzak planoan egiten duen jarraipenean datza makina hauen oinarria. Makina hauetan erabiltzen den haztagailuak piezaren puntu desberdinen kokapenak jasotzen ditu, eta puntu horiek konbinatuz, sor daitezkeen elementu geometrikoen ezaugarriei erreparatuz egingo dugu piezaren egiaztapena.
Lanbide Ekimena
11.- Ordenagailua 13.- Z mouse (soft-aren menutik hautatzeko) 14.- Haize sorrera (atzean, ez da ikusten) 15.- Kojinete pneumatikoak 16.- Neurtzeko erregela optikoak (ez dira ageri) 17.- Makina orekatzeko hankak 18.- Orekatzeko bernoak 19.- Mahaia orekatzeko hankak
15
Lanbide Ekimena
Lanbide Ekimena
2.3 Haztatze-sistema
Burua
Piezaren ezaugarri geometrikoen eta neurtzeko jarraitu den prozesuaren arabera aukeratu beharko da haztatze-sistema. Irudian agertzen direnez gainera, hauek ere badaude: Zunda optikoak Zunda zurrunak
Haztagailua
Zunda
Etab.
Lanbide Ekimena
2.4 Piezaren euskarriak Pieza handia eta irregularra denean, ez da arazorik sortzen; arazoak pieza txikia edota forma konplexukoa denean sortzen dira. Kasu horretan, piezari eusteko sistemak fresatzeko makinetan erabili ohi direnak izaten dira, hau da: Bridak V erako euskarriak Tope erregulagarriak Barailak (Salbuespena) Plastilina pieza txikietan
Lanbide Ekimena
2.5 Doitasuna Neurtzeko aukera anitz emateaz gainera, egiaztatze-doitasun handia ere eskaintzen dute makina hauek. Doitasuna bolumena edo ahalmena neurtzerakoan sor daiteken akatsik handiena da, eta honela adierazten da: C + nL/1000 . Adibidez 3 + 4L/1000 izanik metro batean 3 + 4*1000/1000 = 7 2.6 Ordenagailuaren soft-a Atalak aztertzerakoan ikusi dugu atal bat ordenagailu bat dela, eta 1.2 ataleko ildoari jarraituz, ikus dezakegu soft-aren zeregin nagusia dela neurtutako puntuen koordenatuekin elementu geometrikoak sortu (zuzenak, biribilak) eta haien ezaugarriak azaltzea (zuzentasuna, biribiltasuna, diametroa), baina ez hori bakarrik, elementuen arteko erlazioak ere eman baititzake (zuzenen arteko distantziak, zuzen batetik biribil baten erdira). Bestalde, makinak zenbakizko kontrola badu, soft-ak makinaren mugimendu automatikoa ahalbideratzen du.
Lanbide Ekimena
2.7 Higiduraren sistema eragilea 2.1 puntuan agertzen den makinaren higidura eskuz eraginda lortzen da. Sistema hau makina txikiek izan ohi dute, baina handietan zenbakizko kontrolaren bidez egiten da, eta sistema honen abantaila nagusiak hauek dira: Higiduraren abiadura eta norabidea kontrolatu egin daitezke (ikus 3.3 atala). Berdinak diren pieza-sail bat izanez, lehenengoa pieza neurtzaileak egiaztatzen badu, hurrengoak automatikoki egin daitezke. Makinatik kanpo programatu daiteke piezaren neurtze-prozesua (CAD CAM) Haztagailu-biltegia izanez gero, aldaketa automatikoki egin daiteke prozesuan.
Lanbide Ekimena
3.1 Makinaren erreferentzia-sistema Erreferentzia-sistema hau makinaren higidura nagusiekin bat datorren sistema da, hau da, koordenatu cartesiarren ardatzak (X, Y, Z) makinaren orgen higidurekin bat datoz. Baliagarria baldin bada, hau erabiliko dugu; bestela, piezaren erreferentzia-sistema zehaztu beharko dugu. Sistemak ondo neurtu dezan, nahitaezkoa da erreferentzia-sistema honen erreferentzizko puntua ukitzea ezertan hasi aurretik.
Lanbide Ekimena
3.2 Haztatze-sistema aukeratu Irizpide orokorra da haztagailuaren puntako esferak handia izan behar duela, gainazal irregulartasunen, irregulartasun puntualen eta abarren eragina ahalik eta txikiena izan dadin.
3.3 Piezari eutsi Eusteko irizpide nagusia da ahalik eta lotura gutxienekin ahalik eta elementu geometriko gehienetara heltzeko aukera izatea.
Lanbide Ekimena
3.4 Arau orokorrak pieza ukitzerakoan Piezara hurbildu eta hura ondo ukitzea eragiketa oso garrantzitsua da puntuaren kokapena ondo zehaztuko bada. Horretarako arau orokorrak hauek dira: Higidurak abiadura konstantean izan behar du. Hurbilketa azalerarekiko elkarzuta den zuzenaren inguruan 20 kono batean egitea. Higidurak gutxienez diametro bateko distantziatik abiatuz izan beharko du.
Lanbide Ekimena
3.5 Zunda kalibratu Eragiketa hau zundaren diametroa eta luzera zehaztean datza. Beharrezkoa da ukipena zundaren esferak egitea, puntaren kokapena orgetan dauden erregela optikoek zehazten baitute, haztagailuak seinalea bidaltzen duenean: hau egin ahal izateko nahitaezkoa da diametroa eta luzera konpentsatzea. Kalibrazioa patroi bat erabiliz egiten da; ohikoa da patroi esferikoa erabiltzea, eta gutxienez 5 puntu ukitu behar ditugu kalibratzerakoan. Kalibrazioa ontzat emango dugu zundaren diametro teorikoa baino zertxobait txikiagoa lortzen badugu (bizpahiru milaren gutxiago) eta forma-akatsa (esferikotasuna) pare bat milaren baino gehiago ez denean.
Konpentsazioa
Lanbide Ekimena
3.6 Piezaren erreferentzia-sistema definitu Erreferentzia-sistema hau beharrezkoa da piezaren ezaugarri geometrikoak egiaztatzeko, eta haren ezaugarri nagusiek definitzen dute. Biziki garrantzitsua da erabakitzea zein diren elementu geometriko nagusiak, eta erreferentzia-sistema honekin sortzea. Softwarerik ez zegoenean, piezaren lerrokatzea fisikoa izaten zen, eta, ondorioz, denbora asko pasatzen ez bazen behintzat, ez zen doitasun handirik ere lortzen; egun, lerrokatze geometrikoa izanik sor dezakegu behar ditugun erreferentzia-sistemak eta soft-ak egingo ditu kalkuluak, bilatzen dugun elementu geometrikoaren ezaugarriak eskuratzeko.
Lanbide Ekimena
3.7 Elementu geometrikoak sortu 1.2 atalean azaldu denez, sistema hauen oinarria elementu geometrikoak sortu eta haien ezaugarriak egiaztatzean datza. Elementu geometrikoak bi eratara sor daitezke: puntuak konbinatuz eta elementu geometrikoak konbinatuz.
3.7.1 Elementu geometrikoak sortu puntuak konbinatuz
Elementu geometrikoak (zuzenak, biribilak, planoak) puntuak konbinatuz egiten dira. Batzuk azalduko dira: Zuzena: bi puntuz zuzen bat sortzen da, baina gehiago ukituz puntu guztiekiko eta batez beste hurbilenen dagoen zuzena sortzen da; ezaugarriak zuzentasuna, kokapena, erreferentziasistemaren ardatzarekiko angeluak, etab. izango dira.
Lanbide Ekimena
Planoa: hiru puntuz plano bat sortzen da, baina gehiago ukituz puntu guztiekiko eta batezbesteko hurbilenen dagoen planoa sortzen da; ezaugarriak zuzentasuna, kokapena, erreferentzia-sistemaren ardatzarekiko angeluak, etab. izango dira.
Biribila: hiru puntuz biribil bat sortzen da, baina gehiago ukituz puntu guztiekiko eta batezbesteko hurbilenen dagoen biribila sortzen da; ezaugarriak zuzentasuna, kokapena, erreferentzia-sistemaren ardatzarekiko angeluak, etab. izango dira.
Lanbide Ekimena
3.7.2
Elementu geometrikoak (zuzenak, biribilak, planoak) elementu geometrikoak konbinatuz egiten dira. Hona hemen batzuk:
3.8 Elementu geometrikoen arteko erlazioak 3.7. puntuan azaldu da elementu geometrikoen ezaugarriak aztertuz egiaztatzen ditugula, baina batzuetan bilatzen dugun egiaztapena elementu geometrikoen erlazioetan datza; adibidez: bi zuzenen arteko distantzia, bi planoen arteko paralelotasuna, etab. Horrelakoetan, elementu geometrikoak sortu eta erlazionatu beharko dira, eta, ondoren, sistemak emango dizkigu sortu ahal diren erlazioak. Honela adibidez: Zuzena-zuzena: distantzia, paralelotasuna, zutasuna, angelua, etab. Biribila-biribila: erdien arteko distantziak, elkar ebakitzen badute ebaketa puntuak, etab. Etab.
Lanbide Ekimena
3.9 Datuen irakurketa Irakurketa pantailan bertan egin daiteke, baina informazio osoa inprimatu daiteke, eta piezaren egiaztapenaren txostena sortu. Txostenaren inprimazioa presta daiteke ezaugarri hauek eskuratzeko: Elementu geometriko edo erlazioen ezaugarriak Balio teorikoak Perdoitik kanpora zenbat dagoen Inprimatzea neurtze-prozesuan zehar egin daiteke, edo bukaerarako utzi.
Lanbide Ekimena