You are on page 1of 7

Irakasle izatea guztiz bokazionala da.

Argazki honetan ikusi dezakegu irakaslearen bizipenak edo izaera ikasleengan eragin zuzena duela. Gustora ez egonez gero hauek nabaritzen dutela. Horregatik, irakasle izanik erabat argi izan behar dugu, gure jarrerak ikasleen jarreran eragiten duela.

Azken finean argazki honekin ondoriozta dezakeguna da irakasle hau kontraesanean erortzen dela. Hau da, irakatsitako mezua ez du zerikusirik errealitatean praktikan jartzen denarekin. Teknologia berrien alde dago baina arbela batean irakasten ari da. Beraz, emandako mezua, ez benetazkoa.

Argazki honetan ikusi dezakegu katolizismoa inposatuta dagoela baina inposizio hori lausotzeko asmoz, hiru pareten justifikazioa erabiltzen du irakasleak. Honekin esan nahi duguna da, askotan mezu izkutu asko daudela hezkuntza alorrean eta horiek diskriminazio asko dakartzatela, kasu honetan bezala ez direlako erlijio guztiak kontuan hartzen.

Argazki honetan argi ikusten dugu estereotipoen eragina haurretan. Emakumeak etxean lan egiten du eta aitak dirua eramaten du etxera. Irakasle bezala estereotipo hauek apurtzen saiatu behar gara eta aniztasuna kontuan hartu. Guztiak berdinak baitkara eta guztiok edozer izan gaitezkeelako eta irakasle bezala berdintasunaren alde jokatu behar dugu.

Hemen haurrek ikusten dutena errepikatzen dutela argi ikusten da. Eredu txar bat erakutsiz gero, haurrak eredu hau imitatuko du. Beraz, gure irudiaren garrantzia argi geratzen da. Hezitzaile nahiz guraso bezala, gure haurrek miresten gaituzte eta horregatik gure jokaerarekin kontuz ibili behar dugu haurrek erraz imitatuko dutelako.

Argazki honetan urri ulum izkutuaren adibidea ikusten da. Gure hezkuntza sisteman, gizonek izandako lorpenak erakusten dira soilik. Emakumea bigarren plano batean uzten da. Honek, isladatzen du nola gizona emakumearen gainetik dagoen oraindik ere. Gure ustez, honek aldaketa bortitza jaso beharko luke eta emakume nahiz gizonen lorpenak maila berdinean erakutsi. Gizartean berdintasuna lortu nahi badugu, hezkuntzatik hasi behar dugulako.

Argazki honetan emakumearen irudia erabat mespretxatua ikusten dugu. Iragarki honek gizartean eragin zuzena du eta imitazioak sortarazi ditzazke. Gizonak emakumearen jabe direla pentsa dezakete eta hori gizartean dagoen matxismoa areagotu dezake. Beraz, iragarki nahiz komunikazio bideetan

ematen diren irudiak kontrolatu beharko lirateke.

Gure ustez, argazki honek elizaren pentsamenduari kritika bat egiten dio. Gizartean geroz eta pertsona gutxiago jarraitzen dute argazkiko eredua. Hau da, erlazioak izateko ezkondu arte itxarotea. Bestalde, emakumearen estereotipo negatibo bat ematen du, materilista hutsatzat utziz.

Argazki honetan hizkuntzaren erabilerari egiten dio kritika. !eneralizazioak egiteko orduan maskulinoaren erabileraren ohikotasuna azpimarratzen du.

Argazki honek gure ideologiarekiko fidel izan behar garela argi uzten du. Irakasle bezala gure haurrei exigitzen dieguna guk ere bete behar dugula. Irakasle garela medio, haurren adibide izanik, guk egindakoa errepikatuko dute. Beraz, gaztelerazko "predi ar on el ejemplo# esaerak gure iritzia ondo laburtzen du.

You might also like