You are on page 1of 13

PROIETUAREN OINARRI TEORIKOA

Zer egin nahi dugu


IZAERA Zergaitik egin nahi dugu JUSTIFIKAZIOA Zertarako egin nahi dugu HELBURUA Nola egin nahi dugu METODOLOGIA

Non egin nahi dugu


LEKUA Noiz egin nahi dugu DENBORA Nork egingo du GIZA BALIABIDEAK Zer erabiliko dugu? BALIABIDE MATERIALAK

Zenbat kostatuko da egitea? FINANTZIAZIOA Zer, Noiz eta nola ebaluatuko dugu?

HELBURUEN LORPENA

IZAERA ETA NORTASUNA


Nor gara? Elkartea-enpresa? Zenbat pertsona aktibo gaude? Zein dira gure bereizgarriak? (auzokoak, gazteak, emakumeak, profesionalak, boluntarioak, arazo edo behar zehatz bat duten pertsonak, etab.) Zein dira gure beharrak eta arazoak? Zer egiten dugu? Zer jarduera edota zerbitzu egiten ditugu? (salaketak, aholkularitza, informazioa, prestakuntza, dibulgazioa, sentiberatzea, babes eta laguntza zerbitzuak)

Norentzat egiten dugu?


Nor dira hartzaileak? Bai hartzaile zuzenak (elkartearen jarduerak zuzenean jasoko dituztenak, haien onuradun zuzenak) eta bai zeharkakoak (hartzaile zuzenekin harreman dutenak: pertsonak, taldeak, ko-ektiboak, gizarteko sektoreak). Nori zuzentzen dizkiegu jarduerak? (gizarte osoari, lurralde jakin bate-ko biztanleei, sektore edo gizarteko talde jakin bati, arazo edo behar jakin bat duen kolektibo bati, etab.)

Nor garen eta norantz goazen jakiterik bagenu, hobeto erabaki ahal izango genuke zer egin eta nola egin.

JUSTIFIKAZIOA

Proiektuaren bidez zer errealitateri eragin nahi diogun identifkatu behar dugu, argi eta garbi

Ongi identifkatzeak errealitateari ongi egokitzen zaion proiektu bat taxutzen lagunduko digu.

Horrez gain, gure proiektua justifkatzeko eta proiektua gauzatu beharra dagoela azaltzeko argumentuak emango dizkigu proiektua identifkatzeko urrats horrek. Eta proiektua defendatzerakoan, ezinbestekoa da hori.

Ezer baino lehen, argi izan behar dugu nor garen, zer lortu nahi dugun, noraino iritsi nahi dugun, norekin ari garen lanean Hau da, argi izan behar ditugu gure betekizuna, xedea. Eta noranzkoa. Proiektuak lantzen hasi aurretik egin beharrekoa da

Ditugun gaitasun eta baliabideez jabetzea, bai eta testuinguruan ditugun aukerez ere, esku hartzeko modurik egokiena eta errealistena hautatzeko.

HELBURUAK Zertarako egiten dugu?


Zein dira gure funtsezko xedeak, hau da, gure helmugak?
Zer lortu nahi dugu gure jardueraren bidez? Zein dira gure elkartearen helburuak? Zer aldatu nahi dugu lan egingo dugun arazo horretan (edo hasierako egoeran)? Zer interesek motibatzen eta mobilizatzen ditu gure elkarteko kideak?

You might also like