You are on page 1of 12

PLANIFIKAZIOAREN URRATSAK

PROIEKTUA jarduera multzo bat da, helburu bat edo batzuk lortzera zuzentzen diren eta elkarrekin lotuta dauden jarduerez osatutakoa, eta, berorren bidez, aurrez identifikatutako egoera bat hobetu nahi da, arazo bati konponbidea aurkitu nahi zaio, edota behar bat ase nahi da.

Gainera, epe zehatz baterako da (hasiera eta amaiera ditu); kontuan hartzen ditu proposatutako jarduerak egiteko eta, horien bidez, helburuak lortzeko eskura ditugun nahiz behar ditugun baliabideak. Azkenik, proposatutako helburuak lortuko ditugun edo ez nola jakingo dugun galdetuko diogu geure buruari.

Zer da proiektu bat? Proiektu bat zer den kontuan hartuta, badakigu EZ dela horri buruzko hitzaldi bat edo hizketaldi bat antolatzea.

Proiektu bat izan dadin,

Zer egoera, arazo, behar aztertu eta kontuan hartu nahi dugu bereziki? Zer baliabide ditugu eskura, eta zer baliabide behar ditugu?

Egia esan, oinarrizko galdera batzuk argi baditugu eta erantzunak aurkitzen badizkiegu, konturatzen garenerako eginda izango dugu proiektua. Eta praktika pixka batekin, gero eta errazagoa izango da. Gida honen bidez, proiektuak lantzeko bidea errazago egiten lagundu nahi dizuegu, oinarrizko galdera horiek eta proiektu baten adibidea abiaburutzat hartuta.

proiektu baten urratsak ikus daitezke, eta beti gogoan izan behar dugun osotasun bat eratzen dute urratsok.

URRATSAK

Identifkatzea

PLANGINTZA

Gauzatzea

Ebaluatzea

Identifkatu eta gero, proiektua formulatu behar da, horixe baita hurrengo urratsa. Proiektua formulatu ondoren, gauzatu egin behar da, eta, horretarako, aintzat hartuko dira erabaki diren jarduerak, kalkulatu den denboran eta zehaztu ditugun baliabideekin egiteko.

Pentsatu al dugu ba ote ditugun proiektua gauzatzeko behar ditugun indarra eta gaitasuna? Aztertu al dugu zer egoeratan eragin nahi dugun eta ideia horrek egoera hori nola alda dezakeen? Hartu al dugu kontuan ea beste inor ari den horrelako proiektu bat egiten, edo aurrez horrelakorik egin den eta nola funtzionatu duen?

Proiektua gauzatzen ari garen neurrian, berorren jarraipena egin beharko dugu,

You might also like