You are on page 1of 5

HERRIAabian!

PLANGINTZA 2009-10
“EUSKAL HERRIAK ALDAKETA SOZIALA”

SARRERA:
Dokumentu honek 2008-09 kurtsoaren amaieran balorazioa osatu genuenean zehaztu genituen
ardatzetan oinarrituriko 2009-10 kurtsorako plangintzaren ardatzak jasotzen ditu. Irailean zehar
hiriburu eta eragileekin dokumentu honen kontraste bat egin da.

GAUR EGUNEKO EGOERAREN INGURUKO ZERTZELADA BATZUK:


Aurreko kurtsoaren amaieran adostu genuen HERRIAabian! osatzen dugun norbanako, sektore
eta eragile ezberdinen artean egoeraren diagnostiko bateratu bat. Hor jasotzen da gure
plataformatik gaur egun egiten dugun hausnarketaren muina. Dokumentu honetan soilik
egoeraren inguruko zertzelada batzuk emango ditugu.
1. Planetan eta Euskal Herrian kapitalismo patriarkalak herriak, langileak,
emakumezkoak eta natura esplotatzen jarraitzen ditu. Esplotazio hori optimizatzeko
patronala eta politikari-instituzioek paktu bat eginda dute. Paktu horren bitartez lege eta
dekretu ezberdinak ateratzen ari dituzte langileria eta herritar sektoreen eskubideak
murrizteko, hauen bizi-baldintzak prekarizatzeko eta aldi berean heuren -kapitalisten-
etekinak handitzeko.
2. Krisi garaian egoera hau areagotu da. Gazteak, emakumezkoak, adinduak eta
migratzaileak dira prekarietate egoera latzenak jasaten ditugunok. Patronala eta
politikarien arteko aliantza horrek krisiaren ondorioak langileon gain jartzea bilatzen
dute. Bide horretan aliatu ezin hobeak aurkitu dituzte: komunikabideak, errealitatea
desitxuratzen dute eta patronala eta instituzioen mezua zabaltzen dute.
3. Bitartean, langileoi ogi-apurrak usten dizkigute. Euskal Herrian “dialogo soziala”ren
bitartez guztiz injustua den egoera hau estali nahi dute politikari-instituzioek,
horretarako kapitalari guztiz salduak dauden sindikatuen (CCOO eta UGT) laguntza eta
babesa dutelarik.
4. Honen aurrean ezinbestekoa da langile eta herritar sektoreok jabetzea gaur
indarrean dauden instituzio eta hauek bultzatzen dituzten egitasmoetatik ez dela
langileon mesedetan egongo den soluziobidea etorriko. Instituzio horiek ez dituzte
tresnak eta ez da asmorik ere horrelako soluziobiderik emateko. Beraien helburua eta
aukera bakarra patronalarekin egindako paktuan oinarrituriko neurri eta partxeak
ezartzea da.
5. Egoera honen aurrean aldaketa sozialaren beharra agerikoa da. Euskal Herrian
aldaketa hori eman ahal izateko tresnak behar ditugu. Ekonomiaren demokratizazioa
eta subirautza ekonomikoa ezinbestekoak zaizkigu. Hau da, herri hau egunero aurrera
ateratzen dugunon artean maila ekonomiko eta sozialean baita ere erabakiak hartu ahal
izatea ezinbestekoa da. Euskal Herriak bere alternatiba propioa gauzatzen joan behar
da, hori izango baita hemendik inperialismoaren aurkako nazioarteko borrokari egin
dezaiokegun ekarpenik egokiena.
6. Gako estrukturaletan oinarrituriko sakoneko aldaketa hori emateko ezinbestekoa
izango da herritarren metaketa eta aktibazioa, horien bitartez gaur egun kapitalaren
alde dagoen indar korrelazioa aldarazteko. Bide honetan gauzak mugitzen hasi dira
(gehiengo sindikalaren elkarlana, HERRIAabian!, herri mugimenduaren ekimen
ezberdinak –etxebizitza eskubideren aldekoak, emakumezkoen eskubideen aldekoak,
EREen aurkakoak, lan istripuen aurkakoak, nekazariek burutzen ari dituztenak,
pentsionistek burutzen ari dituztenak, gazte eta ikasleek aurrera ateratzen ari
dituztenak, Auzo Elkarteetatik burutzen ari direnak…-, Euskal Herrian egin diren hiru
greba orokorrak…). Hori bai, oraindik-orain, indar metaketa eta herritarron aktibazio
horretan urratsak eman behar dira.

HERRIAabian! PLATAFORMAREN HELBURUAK:


1. Helburu orokorrak: Norabidea. Gure sorreraren manifestuan zehaztu genuena:
a. Gaur indarrean dagoen eredu ekonomiko eta sozialaren aldaketa sakonak
ematea, aldaketa soziala bultzatzea. Aldaketa hori emateko, ekonomiaren
demokratizazioa eta subirautza ekonomikoa erdiesteko Euskal Herriak behar
dituen tresnak aldarrikatu eta lortu behar ditugu.
b. Aldaketa sozial hori hurrengo ardatzetan egongo da oinarritua:
• Lan produktiubo eta berproduktiboaren banaketa
• Ondasunaren banaketa
• Ekonomiaren demokratizazioa
• Garapen ereduaren demokratizazioa
2. Kurtso honetarako helburu zehatzak:
a. Aldaketa sozialaren beharra Euskal Herrian zabaldu eta herritar sektore zein
langilerian aldarrikapen eta behar hori errotu.
b. Herritar sektore eta langileon metaketan eta aktibazioan urratsak ematen
jarraitu.
c. Mobilizazioak: Kalean gure presentzia indartu mobilizazioen bitartez.
Instituzioetatik egiten ari den krisiaren gestioari aurre egin.
d. “Aldaketarako Abiapuntua” osatu: Topaketa batzuk antolatu eman behar
dugun aldaketaren gutxiengoak zehazten joateko.
e. Lurraldetasunaren gakoa zaindu: Ipar Euskal Herrira heldu
f. Antolakuntza: kuantitatiboki zein kualitatiboki hazi eta lan taldearen funtzioak
zehaztu, hala nola, barne komunikazioak errazteko erroldak garatuz. Kanpora
begirako jarduna eraginkortzeko antolakuntza.

PLANGINTZA:
1. Akumulazioa eta herri aktibazioa garatzeari begira:
a. Ekipoa, lan taldea eta Batzarra indartu
b. Talde eta herritarren atxikimenduak manifestuari indartu eta zabaldu
• Atxikimenduak nazional mailan eta herrietan. Kontaktuak.
c. Ildo mobilizatzailea indartu
• Abendurarte mobilizazio bat hiriburuetan. Instituzioetatik egiten
ari den krisiaren gestioa salatzeko.
o Mobilizazioetarako data aukera: Abenduak 12 eta 19
hiriburuetan (eskualderen batean egin nahi bada,
aurrera…)
o Generikoa egitea proposatzen da, baina irekia lekuren
batean zerbait konkreturekin karakterizatu nahi bada,
adibidez aurrekontuak
o EUSKAL HERRIAK ALDAKETA SOZIALA izango da
lelo nagusia.
o Aprobetxatu kontextualizazioa aurrekontuena: “Ahora
que se están pasteleando los presupuestos…”
• Abendutik aurrera ikusi behar. “Aldaketarako Abiapuntuaren”
sozializazioaren arabera. Abiatu dinamika eta ondoren
mobilizazio bateratu eta jaialdi bat?
2. “Aldaketaren Abiapuntua”ri begira
a. Kontutan izan beharrekoak:
• Norabidean oinarrritua (preanbuloa) eta lau ardatzak definitzen
joan (artikulatua).
• “Generikoa”, Euskal Herri osoa aintzat hartu. Neurri zehatzetaz
haratago..
• Guztiok batuko behar gaitu, baina guztion aldarrikapenak ezin
dezake jaso.
b. Edukiak:
• Preanbulo batean HERRIAabian!en gauden talde guztiak
batzen gaituena jaso beharko du. Bi minimoak:
o Eredu ekonomiko honen aldaketa sakonak nahi ditugu
o Herri honek aldaketa hori eman ahal izateko tresnak
aldarrikatu eta lortu behar ditugu.
• Artikulatu bat non aldaketaren lau zutabeak definitzen hasi
beharko dira. Neurri zehatzak baino, zutabe bakoitzaren
norabidea jaso beharko duten ideien bilketa izango da.
HERRIAabian!en barruan gauden guztiak batzen gaituzten
minimoak jasoko dituen tresna bat osatu nahi dugu. Eragile eta
kolektibo bakoitzak bere aldarrikapen propioak izango ditu eta
hemen guztiok batu gaitzakeen minimoak adosten asmatu
behar dugu.
c. Parte hartze prozesua:
• Aurkezpena. Diagnostiko bat adostu izan dugu eta orain
“Aldaketarako Abiapuntua” zehaztu nahi dugu. Preanbuloaren
bi minimoak zehaztuak, baina lau zutabeak guztiz irekiak.
Honekin dokumentu bat prestatuko da eta hori izango da
prozesu partehartzailea garatzeko tresna.
• Ondoren, tresna horrekin HERRIAabian!en manifestua sinatu
duten talde guztiengana joko dugu aportazioak egin ditzaten.
Bilateralen bitartez? Azaroa eta Abendua bitartean.
• Horrez gain, hiriburuetan saio bat egitea proposatzen da azaroa
eta abendua bitartean, eragileez gain norbanakoak ere
gonbidatu ahal izateko.
• Aportazio guzti horiek jaso beharko dira eta lan taldeak
abenduaren amaieran material guzti horrekin “Aldaketarako
Abiapuntua”ren ziriborroa osatu beharko du.
• Urtarrilean zehar horren inguruko kontrastea osatu beharko da
eragile ezberdinekin.
• Otsailean jardunaldi batzuk egingo ditugu. Bertan, lau zutabeak
lantzeko metodología bat asmatu beharko dugu eta hor zehaztu
azkenengo idatzia eta edukiak.
d. Sozializazioa: Abiatu Dinamika
• Behin Jardunaldiak egin, martxoan aurkezpena egin eta bi edo
hiru hilabetetan zehar honen sozializazio bat egingo dugu.
Sozializazioaren formatoa zehaztu beharko dugu. Abiatu
Dinamika eta Mobilizazio orokor eta jaialdi batekin amaitu?
Ikusi beharko da…
3. Borroka ideologikoa garatzeari begira:
a. Diagnostikoa.
b. Manifestua
d. Termino zehatzen glosarioa. Prestatuko da.
f. Herrietan Aurkezpenak (IPES)
4. Komunikazioa:
a. Barnera begirako komunikazioa
• Korreo elektronikoak
• Zensuak
b. Kanpora begirako komunikazioa (borroka ideologikoa egiteari begira)
• Prentsa
• Web orria
• Aldizkari/Egunkaria
• Bideoa
• Erakusketa?
• Kamisetak (Gasteiz)
• Pegata
• …
5. Antolakuntza.
a. Lan taldea
b. Ekipoa
c. Prentsa
d. Diruzaintza
• Aportazioak
• Txekeak
e. Komunikazioa: web, bideo, aldizkari…
f. Batzarra
g. Herriak

EGUTEGIA:
• Batzarrak:
o Urriaren 17a Lehenengo Batzarra
o Maiatzaren amaieran edo ekainean Kurtso Amaierako Batzarra
• Lan taldeak: Hilabetean behin eta beharren arabera
• Ekipoa: Bi astean behin eta beharren arabera
• Mobilizazioak:
o Abendura bitarte bat hiriburuetan: EUSKAL HERRIAK ALDAKETA SOZIALA!!
o Behin “Aldaketarako zehaAbiapuntua” zehaztua, martxoa eta apirila bitartean
ikusi beharko dugu nola egiten dugun sozializazioa. Mobilizazio bateratu
batekin amaitu maiatzean? Jaialdia?
o Herrietan bakoitzak ikusi
• “Aldaketarako Abiapuntua”:
o Prozesu partehartzailea:
 Urria, Azaroa, abendua, eragileekin bilkurak
 Azaroan zehar saioak herrietan (herriek antolatu beharko dutena).
 Urtarrilean Zehar, eragileekin kontrasterako aukera eskaini
 Otsailean jardunaldiak
 Martxoa eta apirila sozializazioa
 Maiatza mobilizazio bateratua eta jaialdia??
• Beste kontu batzuk:
o Aurkezpenak: herri bakoitzean esktu beharko dute.
2009
2009 2009 2010 2010 2010 2010 2010
iraila 2009 urria
azaroa abendua urtarrila otsaila martxoa apirila maiatza

Kurtso
Kurtso Amaierak
Batzarrak Hasierak oBatzarra
o
Batzarra

Lan taldeak* X x x x x x x x x

xx

Ekipoak** xx xx xx xx xx xx xx Xx

Mobilizazioa. EHk Aldaketa


Mobilizazioak Soziala Mobilizazio
Hiriburuet Sozializazioa bateratua
ako saioak eta
Eragileekin Bilkurak Jardunal jaialdia?
“Aldaketarako
diak
Abiapuntua”

Herrietako
aurkezpenak

* Hilabetean behin eta beharren arabera


** Bi astean behin eta beharren arabera

You might also like