You are on page 1of 2

GEOLOGIA: KONTZEPTUA ETA DEFINIZIOA Geo (lurra)+logo(azterketa), hau da, lurra ikertzen duen zientzia.

Lurraren material, prozesu, jatorri eta eboluzioa ikertzen du.Baina bi zailtasun nagusi ditu, espazioa eta denbora. Lur sistema lurrean batera jarduten duten eta lotuta dauden azpisistemez edo osagaiez eratuta dago, bakoitzak besteei elkarreraginez. Lurraren azpiunitate nagusiak atmosfera, hidrosfera ,biosfera,litosfera , mantua eta nukleoa dira.Elkarrekintza asko dituzte , horregatik gure plantea dinamikoa da.Materia eta energia etengabe igarotzen da azpisistema batetik bestera, birziklatuz eta prozesu edo zikloetan. Lurraren energia iturriak: Eguzkia eta barne beroak. Eguzkia aktibatzen ditu atmosfera,hidrosfera,biosfera eta litosferako azaleko prozesuak (klima..)Aldiz, barne beroak lur barnekoak ( sumendi, mendikateak)

Gizakiak oso harreman estua eta praktikoa du geologiarekin.Gizakiak eragina du ingurunean, eta prozesu geologikoak ere. METODO ZIENTIFIKOA ETA GEOLOGIA Zientziaren helburua da unibertsoak nola funtzionatzen duen jakitea eta hori jakinik igagartzea ze gertatuko den baldintza batzuk eman eta gero.Ezagutza hori lortzeko urrats batzuk daude, metodo zientifikoa: Oinarria: Naturak era konstante eta aurresateko modu batean funtzionatzen du. Zientzian, naturan eginiko behaketen datuen zergatia emateko hipotesia dago Plazaratutako hipotesiak kritikatu eta testifikatu egiten dira beste zientzialarien behaketez, moldaketa ugariren ondoren onarri sendoa izanez teoria bilakatu. Ez bada ongi betetzen baztertzen dela, bestela gero eta fidagarritasun handiagoa. Fidagarritasun maila oso handia izanez eta naturan gertatzen diren prozesu askoren azalpena ematen badu paradigma izena ematen zaio.

Plaka tektoniken paradigma lurra era globalean ulertzea baimentzen du.Lurrean gertatzen diren prozesu geologiko eta elkarren arteko harremana azaltzen du eta baita atmosfera hidrosfera eta biosferako asko. Geologia beste zientziekin erlazioa dauka, adibidez geologia planetarioa astronomiarekin, paleontologia biologiarekin, geokimika kimikarekin edota geofisika fisikarekin. GEOLOGIAREN AURREKARIAK ETA GARAPEN HISTORIKOA XVII. mendean Nicolaus Steno geruzen gainjarpen printzipioa publikatu zuen. XVII.mendean katastrofismoa hasi zen garatzen, lurraren adin txikiaren ustean oinarrituta, hau da, lurraren hasieran katastrofe handiek sortu zituztela orain behatzen ditugun lurraren ezaugarriak. James Huttonek uniformismoaren printzioa sortu zuen, naturako lege eta prozesuek beti izan dira

berdina, denbora geologikoaren handitasunaz ohartuz. Eta Neptunismo/Plutonismo eztabaida zegoen. Arroka guztiak itsasoan eratu (neptunismoa) edo arroka bolkaniko eta plutonikoak lur barnean eta sedimentarioak itsasoan (plutonismo). Geroago, XIX.mendean metodo zientifikoen erabilpena hasi zen, lurreko arroken ordenamendua adinaren arabera eta Darwinek (1859) Espezieen jatorria publikatu zuen.Azkenik, XX.mendean Alfred Wegener (1915) Kontinenteen jitoa publikatu eta 60.hamarkadan plaka tektonikaren teoria argitaratu zen. OINARRIZKO PRINTZIPIOAK Uniformismoaren printzipio James Huttonek bultzatu zuena, gaur egun naturan ematen diren lege eta prozesu kimiko, fisiko eta biologikoak lurraren iraganean ere ematen zirela modu uniformean esaten du. Aldiz, Aktualismoak , Lyell bultzatutakoak, gaur egun naturan ematen diren legea eta prozesuak ere iraganean ematen zirela esaten du, nahiz eta beren intentsitate eta maiztasuna aldakorrak izan daizteken. Oraina da iraganaren giltza Oraina : Prozesua Iragana: Prozesua -------------Emaitza Emaitza

You might also like