You are on page 1of 5

ELEKTROMAGNETISMOA-II, 3.

Fisika, 2012-2013 ikasturtea


(Oinarrizko irakasgaia: Fisikako Gradua, Fisikako Lizentziatura eta Ingenieritza Elektronikoa) ECTS kredituak: 6 (150 ordu: 60 gelako orduak eta 90 ordu ikaslearen lana) Gelako kredituak: Kreditu magistralak (M): 3.6, Mintegi-kredituak (S): 0.3, Gelako praktikak (GA): 2.1 HELBURUAK: Irakasgai honen helburua Maxwell-en ekuazioen aplikazio garrantzitsuenekin trebatzea da, bereziki ondoko esparru hauetan: eremu elektromagnetiko estatikoak ingurune mugatuetan, uhin elektromagnetikoen hedapena ingurune mugatu eta ez-mugatuetan, erradiazio elektromagnetikoaren igorpena, eremu elektromagnetikoen transformazioak sistema inertzialen artean (Elektromagnetismoaren formulario erlatibista) eta azkenik materian gertatzen diren efektu elektromagnetikoen teoria mikroskopikoa.
Ikasleak irakasgai honetan lortu behar dituen ezagutzak eta gaitasunak ondokoak dira: - Bi dimentsiotako problema elektrostatikoen ebazpena, bai aldagai banaketaren metodoearen bidez eta baita karga irudikarien metodoarekin ere. -Eremu elektromagnetikoaren hedapenaren legeak dielektrikoetan eta eroaleetan, eta baita bi ingurune desberdinen arteko muga-gainazaletan ere eta problemen ebazpena baldintza horietan. - Eremu elektromagnetikoaren hedapenaren legeak translazioko simetria duten egituretan: uhin gida errektangeluarrak. - Geometria errektangeluarreko kabitate erresonatzaileen propietateak eta erresonantziako baldintzak. - Karga higikorrek sortutako uhin elektromagnetikoen erradiazioaren oinarriak, bereziki erradiazio dipolarra eta antenen eta atomoen erradiazioa. - Kargen, korronteen, eremuen eta potentzialen transformazioen propietateak, erreferentzia-sistemaren aldaketarekin (Elektromagnetismoaren formulario erlatibista) eta eremuen eta potentzialen transformazioen problema sinpleen ebazpena. - Materiaren polarizazioaren, eroankortasun elektrikoaren eta imanazioaren mekanismo mikroskopikoak eta baita supereroankortasunaren deskribapen laburra ere. Materiaren propietate elektrikoen eta magnetikoaren problema sinpleen ebazpena.

AURREBALDINTZAK: Irakasgai hau jarraitu ahal izateko ondoko oinarriak behar dira: Maxwell-en ekuazioen bidez adierazten diren fenomeno elektromagnetikoen ezagutza (EMI), ekuazio diferentzialen ezagutza, muga-problemak eta uhin-ekuazioaren ebazpena (EDP, Mekanika II), Mekanika erlatibista (Mekanika I) eta materiaren egitura atomikoaren ezagutza (Materiaren egitura). Ezagutza gehienak 2. mailan lortu dira (parentesian dagoen irakasgaian) edo EMII-rekin batera ikasten dira 1. lauhilabetekoan. EBALUAZIOA: 1.- Ebaluazio jarraitua: a) Eskoletan: parte-hartze aktiboa (1 puntu) b) Etxean: Etxean egiteko 6 ariketa-zerrenda proposatuko dira (3 puntu) Kontroleko egunean jasoko dira. c) Azterketa partzialak: 3 azterketa partzial (2 gai sartuko dira bakoitzean) (6 puntu) Eskola orduetan egingo dira Denetara= 10 puntu. Gainditzeko 6 puntu behar dira gutxienez. 2.- Ebaluazio mistoa: Ebaluazio jarraituko kalifikazioa %50 + azterketa finala %50 3.- Ebaluazio finala(Lizentziatura soilik): Azterketa honelaxe izango da: 3 ariketa (6 puntu), bi galdera (2 puntu), eta teoriako gai bat (2 puntu), Denetara = 10 puntu.

PROGRAMA ETA IKASTEKO GIDA


1.-Eremu estatikoetarako muga-problemak: 1.1 Maxwellen ekuazioak hutsean eta ingurune jarraituetan. [RMC 16.2][FLS 18.1-18.3] 1.2 Poisson eta Laplace ekuazioen ebazpenaren propietate orokorrak. [RMC 3.1-3.2] 1.3 Laplace ekuazioaren ebazpenak bi dimentsiotan. [RMC 3.4-3.6-3.7] 1.4 Karga irudikarien metodoa. [3.9-4.10] 1.5 Potentzial eskalar magnetikoa. Muga-problemak magnetostatikan.[RMC 9.8] 1.6 Metodo numerikoetarako sarrera. [RMC 3.12, ad. 3.7] 2.-Uhin elektromagnetikoak mugarik gabeko ingurunetan: 2.1 Eremu elektromagnetikoaren hedapena: uhin ekuazioa. [RMC 16.4] 2.2 Energiaren eta momentuaren kontserbazio-legeak eremu elektromagnetikoan. Erradiazio-presioa. [RMC 16.3][FLS 27.6] 2.3 Uhin lauak eta monokromatikoak dielektrikoetan. Polarizazioa. [RMC 16.5-17.1-17.2-17.3] 2.4 Uhin lauak eroaleetan: errefrakzio-indize konplexua, efektu pelikularra. [RMC 17.4] 3.-Uhin elektromagnetikoak ingurune mugatuetan: 3.1 Uhin-elektromagnetikoen islapena eta errefrakzioa. Fresnelen ekuazioak. [RMC 18.4][LC 12.1-12.2] 3.2 Uhin gidatuen hedapena. Uhin-gida errektangeluarrak: ebakidura maiztasuna. [FLS 24.2-24.3-24.4-24.8][RMC 18.7] 3.3 Kabitate erresonatzaileak. [FLS 23.2-23.3][RMC 18.8] 4.-Uhin elektromagnetikoen erradiazioa: 4.1 Potentzialen uhin ekuazioa, kontraste transformazioak. [RMC 16.7] 4.2 Potentzial atzeratuak eta eremu elektromagnetikoaren garapen multipolarra.[RMC 20.3], apunteak 4.3 Erradiazio dipolar elektrikoa. [RMC 20.1], apunteak 4.4 Erradiazio dipolar magnetikoa. [apunteak] 4.5 Antenak. [RMC 20.2], apunteak 5.-Erlatibitatea eta Elektromagnetismoa: 5.1 Maxwellen ekuazioen transformazio propietateak. [RMC 22.1] 5.2 Einsteinen hipotesia eta Lorentzen transformazioa. [RMC 22.2-22.4] 5.3 Tetrabektoreak. Elektromagnetisdmoaren formulazio kobariantea. [RMC 22.5] 5.4 Karga eta korrontearen transformazioak, kuadripotentziala. [RMC 22.5] 5.5 Eremu elektromagnetikoaren transformazioa: abiadura konstantez higitzen den kargaren eremua. [RMC 22.5] 5.6 Eremu elektromagnetiko tentsorea eta Maxwellen ekuazioak. Elektromagnetismoaren formulazio kobariantea. [RMC 22.6-22.7] 6.-Materiaren teoria elektromagnetikoa: 6.1 Dielektrikoen teoria mikroskopikoa. [RMC 5.1-5.2-5.3] 6.2 Permitibitatearen mendekotasuna maiztasunarekin. [RMC 19.4-19.6], apunteak 6.3 Eroaltasuna solidoetan. [RMC 7.7] 6.4 Magnetismoaren teoria mikroskopikoa. [RMC 10.2-10.3-10.4-10.5] 6.5 Supereroaleak. [RMC 15.1-15.2-15.4]

BIBLIOGRAFIA
1.-[RMC] FUNDAMENTOS DE LA TEORIA ELECTROMAGNETICA, J.R. Reitz y, F.J. Milford y R.W. Christy. Addison-Wesley Iberoamericana, Delaware (1996). 2.-[FLS] FISICA (vol II), R. Feynman, D.R. Leighton y M. Sands. Fondo Educativo Interamericano, Bogot (1972). 3.-[LC] CAMPOS Y ONDAS ELECTROMAGNETICOS, P. Lorrain y D.R. Corson. Selecciones Cientficas, Madrid (1979). 4.- CAMPOS ELECTROMAGNETICOS, R.K. Wagness, Limusa, Mxico DF (1983). 5.- ELECTROMAGNETISMO APLICADO, M.A. Plonus, Revert, Barcelona (1982). 6.- MANUAL DE MATEMATICAS, I. Bronshtein y K. Semendiaev, Ed. Rubios, Madrid (1993).

7.- ELECTRODINAMICA CLASICA, J.D. Jackson, ed. Alhambra Universidad, Madrid (1980). Eskoletako material guztia eta webgune interesgarriak MOODLE plataforman agertuko dira: https://moodle3.ehu.es/

ELEKTROMAGNETISMOA-II, 2012-2013 ikasturtea

PROGRAMAZIOA:
EDUKIAK 1.- Eremu estatikoetarako muga-problemak 2.- Uhin elektromagnetikoak mugarik gabeko ingurunetan 3.- Uhin elektromagnetikoak ingurune mugatuetan 4.- Uhin elektromagnetikoen erradiazioa 5.- Erlatibitatea eta Elektromagnetismoa 6.- Materiaren teoria elektromagnetiko Astea (berezitasunak) Gaiak 1 1 1 2 2 3 3 4 Etxerako ariketak 2 18, 1. partziala (1-2 gaiak) eta ariketak jaso Etxerako ariketak 3 Etxerako ariketak 1 Azterketak / Ariketak

IRAILA 1.) 10 - 13 2.) 17 - 20 3.) 24 - 27 URRIA 4.) 1 - 4 5.) 8 - 11 6.) 15 - 18 7.) 22 - 24 8.) 29 - 31 (3 egun) AZAROA 9.) 5 - 8 10.) 12 - 15 11.) 19 - 22 12.) 26 - 29 ABENDUA 13.) 3 - 5 (3 egun) 14.) 10 - 13 15.) 17 - 20

4 4 5 5 Etxerako ariketak 4 22, 2. partziala (3-4 gaiak) eta ariketak jaso

5 6 6

Etxerako ariketak 5

20, 3. partziala (5-6 gaiak) eta ariketak jaso Etxerako ariketak 6

Gabonetako oporrak (Abenduaren 22tik Urtarrillaren 6ra, biak barne) Urtarrileko eta Uztaileko azterketak URTARRILA: 17 (arratsaldez), ohizko azterketa EKAINA: 21 (goizez), ezohizkoa azterketa

You might also like