You are on page 1of 2

Irakurmena

Jokin

A DIO N EG UA R I
Azken bost urteetako negu hotzena atzean utzi dugu. Hala ere, ez da uste bezain gogorra izan. Euria, hotza, ipar haizea eta tartean-tartean elurra izan bada ere, ohikoa izan da metereologia arduradunek adierazi dutenaren arabera. Oro har , aurreko urteetan aldaketa gogorragoak izan dira. Bi egun hotz eta hurrengo egunak epelagoak. Aurten aldaera gutxi izan dira, baina hotza konstanteagoa. Horrexegatik iruditu zaigu negua hotzagoa eta luzeagoa izan dela. Batez ere hezetasuna handia izan da, %80 ingurukoa gutxi gora behera. Hezetasun horren ondorioz lur eta haize bustia izan da. Horrexegatik iruditu zaigu negua luzea eta hotza izan dela.

Euskaldunon Egunkaria

1. Egin testu honen laburpena

2. Ondoren datozen hiru paragrafo hauetatik, zeinek jasotzen du ondoen testuko iritzia? Zergatik?

Aurtengo negua azken 5 urteetakoak baino epelagoa izan da, baina hezetasunagatik gogorragoa izan dela iruditu zaigu.

2 Aurtengo negua oso lehorra eta hotza izan da, azken 30 urteetako gogorrena. Baina hotza ez da izan oso konstantea: egun gutxitan kontzentratu da.

3 Aurtengo negua azken bost urteetako negurik gogorrena izan da, baina ez da izan apartekoa, gogor-gogorra. Gainera hezetasunak hotz sentsazioa handitu egin du eta hotz hau konstanteagoa izan da.

Santutxuko AEK | www.euskarians.wordpress.com

Irakurmena

Jokin

Zuzenketa-orria

Hirugarren aukerak jasotzen du ondoen ideia nagusia. Azpimarratuta dauden esaldiak dira klabeak bertsio hau aukeratzeko "Azken bost urteetako negu hotzena atzean utzi dugu. Hala ere, ez da uste bezain gogorra izan. Euria, hotza, ipar haizea eta tartean-tartean elurra izan bada ere, ohikoa izan da metereologia arduradunek adierazi dutenaren arabera. Oro har , aurreko urteetan aldaketa gogorragoak izan dira. Bi egun hotz eta hurrengo egunak epelagoak. Aurten aldaera gutxi izan dira, baina hotza konstanteagoa. Horrexegatik iruditu zaigu negua hotzagoa eta luzeagoa izan dela. Batez ere hezetasuna handia izan da, %80 ingurukoa gutxi gora behera. Hezetasun horren ondorioz lur eta haize bustia izan da. Horrexegatik iruditu zaigu negua luzea eta hotza izan dela."

Santutxuko AEK | www.euskarians.wordpress.com

You might also like